2013/02/27

ZER GEZUR ESAN GENUEN BARANDIARANI BURUZ?

OTSAILAREN 20TIK 27RAKO PASABIDEKO GALDERA


On Joxe Miel Barandiaran
Zein da gezurra? b!!!! Asmatu egin genuen, batere gaizki ez legokeen arren, gure Barandiaran maitea Harvarden.
a) Espainiako Gerra Zibilean Iparraldera joan zen bizitzera. 7 BOTO

b) AEBetako Harvard-eko Unibertsitatean eskolak eman zituen.40 BOTO

c) Hainbat trikuharri ikertu zituen, baita Sakana ingurukoak ere. 4 BOTO

d) Ia-ia 102 urte bizi izan zen. 5 BOTO
Aztatu dutenen artean eta, notarioaren aurrean, zozketa zintzoa egin eta gero, bi boligrafo ZORAGARRIAK etxera eramango dituena...
Mintzakide bat da!!
Aupa Lutxi!!!!

OTSAILAREN 27TIK MARTXOAREN 6RAKO GALDERA

Gaur egun koloretako lentillak ere eros ditzakegu.


Baina..... hauetako zein da egia?

a) 1508an Leonardo Da Vinci konturatu zen urez betetako kristalezko ontzi batetik begiratuz gero, ikusmena aldatu egiten zela.
b) René Descartesek 1740an urez betetako kornearen kurbaren antzeko forma zeukan hodi bat diseinatu zuen. Bertan begia sartu eta ikusmena hobetu egiten zen.

c) Lehenengo ukipen-lenteak metakritatozkoak izan ziren. Adolf Eugen Fick-ek eta Edouard Kalt frantses optikariak asmatu zituzten.

d) Kevin Tuohy-k 1948an lehenengo ukipen lente biguinak sortu zituen.

2013/02/26

GAZTAIN-JATEA ATZERATUTA

Hainbat arrazoi direla medio, joan den astean ez zen gaztain-jaterik egin.

Baina aste honetan, bai! Aste honetan Irurtzungo mintzakide talde batekoek gaztain jatea eginen dute!!!

Negua despeditu baino lehen egin behar genuela komentatu genuen hemen. Eskerrak aste honetako eguraldiari!!!! Neguan gaudela gogorarazi digu!!!



2013/02/25

BERTSO SAIOA ETXARRI ARANATZEN

Martxoaren 3an, igandearekin, arratsaldeko 17:30ean
Nafarroako Bertso Txapelketako bigarren finalaurrekoa
Etxarri Aranatzeko kultur etxean

2013/02/24

MYANMARRERA BIDEAN

Heldu den martxoaren 1ean, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30ean

Irurtzungo Iratxo elkartean

Eneko Etxebarrietaren diaporama

Myanmar irribarreen sorlekua

Sarrera dohainik
Antolatzailea: Aizpea euskara elkartea

2013/02/20

OTSAILAREN 20TIK 27RAKO PASABIDEKO GALDERA

                                                

On Joxe Miel Barandiaran
Zein da gezurra?
a) Espainiako Gerra Zibilean Iparraldera joan zen bizitzera.

b) AEBetako Harvard-eko Unibertsitatean eskolak eman zituen.

c) Hainbat trikuharri ikertu zituen, baita Sakana ingurukoak ere.

d) Ia-ia 102 urte bizi izan zen.

ZENBAT HANKA DAUZKATE EHUNZANGOEK?

ZENBAT HANKA DAUZKATE EHUNZANGOEK?


Ehunzangoek 15-90 hanka pare dauzkate!!!!

Notarioaren aurrean zozketa txintxoa egin eta gero, bi boligrafo zoragarri jasoko dituena Lu da!!!!! Bejondeizula Lu!!!!

2013/02/19

OSTIRALEAN GAZTAIN-JATEA

Heldu den ostiralean, hilak 22, gaztain-jatea eginen dute Irurtzungo mintzakide batzuek. (Negua despeditu baino lehen...)

Ene! Hurrengo eguneko haizeak!!!!!

2013/02/17

NON EZKUTATU DIRA LAKUNTZAKO EUSKALDUNAK???


Non daude

Lakuntzako euskaldunak?

Euskalduna zara? Ondo moldatzen zara euskaraz eta ikasten ari denari laguntzeko prest zaude?

Astean behin elkartzen diren mintzapraktika taldeetan parte hartuz, euskara ikasten ari direnei lagunduko diezu; kalean, tabernan, kiroldegian... euskaraz arituko zarete eta euskararen normalizazioari ekarpen handia egingo diozue.

Gainera partaide guztiok abantailak eta deskontuak izango dituzue.
 

2013/02/16

NANOIPUINAK IDAZTEKO PRESTATZEN

Hona hemen lehiaketako oinarriak:


Lehena

Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako

edozein pertsonak har dezake parte, baita eremu bereko

Mintzakide programako parte-hartzaileek ere.

Bigarrena
3 maila ditu lehiaketak:

• 1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete

parte.

• 2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek.

• 3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da.

Mintzakide programako parte-hartzaileek duten

ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute.

Horretarako propio azaldu beharko dute.

Hirugarrena
Lanak banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi

beste testu aurkez ditzake. Nanoipuin bakoitzak

100 hitz izango ditu, gehienez.

Laugarrena
Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu

beharko dira; bestela, bertan behera geldituko

da.

Bosgarrena
Lanak euskara hutsean idatziko dira, eta argitaratu

gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan

saririk jaso gabeak izanen dira.

Seigarrena
Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide

urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

Zazpigarrena
Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea

ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak…).

Zortzigarrena
Nanoipuin bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira

lehiaketara. Lana gutun-azal itxi baten barruan sarturik

aurkeztuko da izenorde batez sinatua. Gutunazalaren

barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko

da. Bertan egileak bere datuak eman beharko ditu:

izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta

ikasketa-maila. Lanak internet bidez ere bidal daitezke

euskara@sakana-mank.com helbidera. Posta

elektronikoz bidaliz gero, pdf formatuan egon behar

dute eta datu guztiak beste dokumentu batean

bidaliko dira.

Bederatzigarrena
Sakanako Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia.

Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da.

Hamargarrena
Lanak martxoaren 27ra arte aurkez daitezke Itsasi

euskaltegian edo Sakanako Mankomunitatean.

Hamaikagarrena
Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek

ez badute behar bezalako merezimendurik. Era berean,

sariak ex-aequo moduan banatu ahalko dira

lan batzuen artean.

Hamabigarrena
Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen

esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko

aukera gordeko du.

Hamahirugarrena
Maila bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko

dute.

Hamalaugarrena
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar

berarekin.

2013/02/15

GOGORATU GAUR ZINEMA DAUKAGULA!

Gaur, otsailak 15, iluntzeko 20:00etan
Irurtzungo bi mintzakide taldeok film bat ikusiko dugu Pikuxarreko goiko aretoan.
Segur aski Gartxot ikusiko dugu.

Ondoren Pikuxarreko tabernan jateko zerbait eskatuko dugu: pizza, ogitartekoren bat...
Irurtzunen euskara ikasten ari diren ikasleak gure ekimenera gonbidatu ditugu, baita bertatik pasa nahi duen edozein euskaldun ere!!!!

2013/02/09

IRURTZUNEN ZINEMA ANTOLATU DUGU!

Heldu den otsailaren 15ean, ostiralarekin, iluntzeko 20:00etan
Irurtzungo bi mintzakide taldeok film bat ikusiko dugu Pikuxarreko goiko aretoan.
Segur aski Gartxot ikusiko dugu.

Ondoren Pikuxarreko tabernan jateko zerbait eskatuko dugu: pizza, ogitartekoren bat...
Irurtzunen euskara ikasten ari diren ikasleak gure ekimenera gonbidatu ditugu, baita bertatik pasa nahi duen edozein euskaldun ere!!!!

2013/02/06

OTSAILAREN 6TIK 13RAKO PASABIDEKO GALDERA

OTSAILAREN 6TIK 13RAKO PASABIDEKO GALDERA


Zenbat hanka ditu ehunzangoak?

A- 10 hanka   B- 5 / 20 pare

C- 100 hanka   B- 15 / 91 pare
Saria: bi boligrafo zoragarri-zoragarri!!!!!

ABERATS XUHURREN PASABIDEKO GALDERA


Erantzuna
4.    Ikeako nagusia ere xuhurra da, baina ez horrela.

Auto zahar bat dauka, berrerabili egiten ditu te poltsatxoak eta turista klasean bidaiatzen du.

2013/02/05

IRURTZUNGO MINTZAKIDEAK ALTSASUKO INAUTERIETARA

Heldu den otsailaren 12an, asteartearekin, Irurtzungo mintzakideek Altsasu bisitatuko dute. Dagoeneko ezagutzen dituzten arren, bertako herri inauteriak bizitzeko gogo handi daukate.

2013/02/03

SANTA AGEDA BEZPERA DEGU...

Bihar, hila 4, arratsaldeko 6:00etan, Kultur Etxetik SANTA AGEDAren koruak aterako dira, betiko koplak abestera. Eguraldi ona edo txarra izan, hor egongo da Irurtzungo korua.
Herriari buelta eman ondoren Iratxon txistorra, urdaia, ardo eta sagardoa izanen dira.
Iturria:  http://www.blogak.com/irurtzuneuskaraz

2013/02/01

GAUR GARTXOT URDIAINEN

Gaur, otsailak 1, arratsaldeko 19:30ean

Urdiaingo gaztetxean

eta domekan, otsailak 3, 18:30ean

Urdiaingo herriaren etxean

Gartxot filma ikusi ahal izanen da


Antolatzaileak: EHE eta Urdiaingo Udala