2009/05/27

Kima euskara taldeak botanika ibilbideak antolatu ditu eta hara nortzuk parte hartu duten!

Kima Euskara Taldeak maiatzaren 14an egindako ekitaldian banatu zituen euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketako sariak. Sari banaketaren aurretik IƱaki Lasa ipuin kontalariaren saioarekin gozatzeko aukera izan zuten. Iortia kultur gunean bildu ziren guztiek primeran pasa zuten eta bertan pare bat mintzakide ere bildu ziren. Ongi begiratu argazkian eta aurkituko dituzue!

2009/05/13

mintza eguna


Asko dira herriz herri, Euskal Herrian zehar astero biltzen garen lagunak, euskaraz hitz egin eta harreman sare berriak sortzeko asmoz. Urtean behin bilkura handi bat antolatzen dute, komunitate handi baten partaide direla erakutsi, beste herrietako lagunekin harreman berriak egin eta mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen ez dutenak animatzeko.
Ekainaren 6an, Gasteizera hurbilduko diren lagunek elkar ezagutzeko parada izango dute.

2009/05/12

Batixabi 24. jokaldia martxan!!!!!


Kima Euskara Taldeak batixabi hitz eta esapideen jokoarekin amaitzeko ikasturte honetako azkeneko lan hau utzi dizue: txartelean hainbat irudi daude eta jokalariek dagokien kutxetan hizkiak jarriz zer diren idatzi beharko dute. Hitz guztiak egoki kokatu ondoren esaera bat agerian geldituko da. Asmatu eta parte hartzen dutenen artean sari desberdinak zozketatuko dira. Zeren zai zaude?

BOTANIKA IBILBIDEAK

Kima Euskara Taldeak BOTANIKA IBILBIDEAK antolatu ditu Altsasun barna, inguruan dugun landaredia ezagutzeko helburuarekin. Aurreneko botanika ibilbidea maiatzaren 16an izanen da. 16:30ean. Parte hartu nahi duzuenok www.altsasukokima.com web orrian izena eman!