2012/07/31

PASEOTXOA EMAN ETA MAJO MERIENDATU!

Hori da atzo egin zuena Etxarri Aranazko taldeak.

Urbijotzenden zubitik Sanadrinera joan ginen. Sasi guztien tartetik eta lar guztien barrutik!!!!!

Ondoren Sanadringo mahai batean majo meriendatu genuen!!! Eta buelta!

Oso gustura!

Irailaren 3an berriro elkartuko gara.

Oharra: argazki kamera eraman bai, baina argazki bat baino ez genuenez atera, karramarro batena... hona argazki freskagarri hau!!!!!!!

2012/07/23

GAUR BAI! GAUR ERAMAN DUGU ARGAZKI KAMERA!

Baina bi karramarro baino ez ditugu aurkitu, Fernando ez da etorri eta!

Bat txiki-txikia eta ezin izan diogu argazki dezentea atera. Kamerak ez zuen behar bezala enfokatzen!

Eta bestea ederra!!!!!

Argazkia atera eta gero, errekara itzuli ditugu karramarroak!!!!

Sanadrinerako bide "alternatiboaren" beste zati bat egin dugu.
Heldu den astean azken zatia eginen dugu eta Sanadrinen meriendatuko dugu!!!!!!

Eta azken aste hauetan gurekin etorri denez, Saathi ohorezko mintzakide izendatu dugu!

2012/07/21

Majo afaltzen!

Atzo Etxarri Aranazko talde beteranoa elkartu zen eta Arbizuko jubilatuetara joan zen afaltzera, baita ongi afaldu ere!

2012/07/20

Uda da eta zinema... kalean

Gaur gaueko 22:00etan
Etxarri Aranazko
ikastolako patioan

HIRU MOSKETARIAK filma euskaraz

Lurrean eserita ikusi nahi ez duenak, aulkia eraman dezala!!!!!! Nolakoa? Aaaaaaaa!!!!
Antolatzailea: Etxarri Aranazko udala

2012/07/17

ETA GUK ARGAZKI KAMERARIK ERAMAN EZ!!!!!!

Dagoeneko hain berria ez den Etxarri Aranazko taldekook, inguruko txokoak ezagutzen jarraituz, atzo EPELE alderako bidea hartu genuen.
Eta ez genuen argazki kamerarik eraman!!!!!!! 

Eta denetarik gertatu zitzaigun!!!!!!!
 
Satitsu bat aurkitu genuen. Gizajoa hilda zegoen.
 Saathiri txakur beltz handi baten eraso egin zion.
 Errekan karramarroak eta igelak hartu genituen. ETA ERREKARA BUELTATU!!!!
Suge bat aurkitu genuen bidean eta Saathi ez zen "enteratu" egin ere!
 
 Sugandila bai ikusi zuen, baina ziztu bizian ihes egin zion! Jakina!!!

Heldu den astean orkatzak eta katagorriak ikusteko irrikan gaude!!!!!

 Oharra: argazki hauek artxibokoak eta interneten opatutakoak dira!!! :-P


2012/07/09

Etxarri Aranazko talde berria ibiltari!

Oso ibiltari dabil Etxarri Aranazko talde berria.

Orain dela bi aste Altsasuko Dantzalekuko siets eta arbolako txabola bisitatu zituzten, baita paseo bat eman ere. Sanpedro baseliza ere ikusi zuten eta, despeditzeko, Urdiaingo igerilekuetan pote bat hartu zuten.
Pasa den astean Lizarrusti aldean izan ziren. Kifosa ondoko urtegi txikia ikusi zuten. Gero Elkorriko Itturiuseittu.Lizarrustiko parketxea itxita zegoenez, herriko igerilekuetan hartu zuten potea.
Gaur Beheko basoko haritz zaharren ibilbidea egin dute.