2010/02/18

Kima Euskara Taldeak sakandarrei irakurtzeko plazeraz gozatzera gonbitea luzatu nahi die. Hitzordua otsailaren 25, ostegunarekin, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean izango da.

Testu bazka literaturaren inguruko topaketa bat da. Ez du zerikusirik ez irakurketa klubekin, ezta epe jakin batean liburu bat irakurtzeko beharrarekin ere. Irakur zaletasuna, literatura maite dutenen eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenen topaketa da soilik.

2010/02/15

Altsasuko ihoteak!!

Aurtengo ihoteetan hotz egingo duela esan badute ere, herrian giroa puri-purian dago. Egun polita izango da biharkoa, zalantzarik gabe; bestela galdetu iazko mintzakideei. Aurten ere animatu eta etor zaitezte Altsasuko Momotxorroetaz gozatzera!

2010/02/08


Kima euskara taldea altsasuarren eta inguruetako euskaldunen artean hizkuntzaren erabilera bulkatzen saiatzen da baita euskararen erabilera ludikoa eta sortzailea ere. Horrela talde honek sustatutako komiki mutu lehiaketari 373 parte-hartzailek erantzun diote. Hauek guztiak epaileen esku daude eta haien epaiaren berri ostiralean emanen du Kima euskara taldeak, 20:00etan Gure Etxea eraikinean eginen duen ekitaldian. Era berean, asteburu honetan Gure Etxea eraikinean ere lehiaketara aurkeztutako komiki onenak ikusgai izanen ditugu. Ez galdu aukera!!