2020/04/03

Sakanako mintzakidek lehiaketa bat antolatu du!!!
Kontaiguzu 40 segunduko bideo batean zer egiten duzun edo duzuen etxean konfinamendu honetan denbora pasatzeko!!! Bideoa zuk nahi bezalakoa izan daiteke: umorezkoa, tristea, beldurgarria... bakarrik edo etxean dituzunekin egin dezakezu!!! Animatu!!!
Saria: Sakanako produktuen saski eder bat.

2020/02/13

Eta ez ahaztu!!! Altsasu bakarrik ez, SAKANA osoa euskaldunago bihurtzeko gakoak emango dizkigu!!!

2020/01/23

Hemen duzue Altsasuko Liburutegi Publikoak antolatzen dituen hizketaldi literarioetako hurrengo liburua!!! Eskatu Altsasuko liburutegian eta irakurri otsailaren 19rako. Animatu!!!

2020/01/14


Altsasuko Liburutegi Publikoak hizketaldi literarioekin jarraitzen du, hor dituzue datak eta liburuak. Animatzen bazarete pasatu Altsasuko Liburutegi Publikotik.