2008/12/02

BADATOR DURANGOKO AZOKA!!!!


Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965eko azaroak 1ean egin zen Andra Mariko elizpean. Gerediaga Elkarte sortu berriak antolatu zuen eta helburua, frankismoaren diktadurapeko urte haietan, Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea zen, baita euskalgintzan jardunean zebiltzan sektoreen topalekua izatea ere lortu nahi zuten.
Gaur egungo azoka, abenduaren 8aren inguruan izaten da, Landako Erakustazokan. Ez da liburu eta disko azoka bat soilik. Abenduko egun hauek euskaldunen urteroko zita edo topaleku izatera heldu da. Bertan biltzen dira mota guztietako idazleak, abeslariak, irakurleak, pertsona nagusiak, gazteak, gizonak, emakumeak... Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskera eta euskal kulturaren erakustoki erraldoi eta gure kulturaren jai nagusi bihurtzen da urtero abenduaren hasieran.

Abenduaren 5etik 8ra egingo da 43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka.
Egunez egun, 10:30etatik 20:00ak arte, lau atal nagusitan banatuta aurkituko duzu Azokako egitaraua: egitarau nagusia, Haur Literatur Aretokoa, Aurkezpen aretokoak eta Durangon egunotan izango diren ekitaldi nagusiak. http://www.durangokoazoka.com/

2008/12/01

EUSKARAZ BAI, PAUSO BAT HARAGO!!


Abenduaren 13an, larunbata, euskalgintzaren nazio elkargunea den Kontseiluak Euskaraz Bai nazio ekimena eta ikuskizuna egingo du Barakaldoko BECen arratsaldeko 6etan. Ekitaldi hau, 1998an Bai Euskarari ekimenak Euskal Herriko 5 futbol zelai handienak euskararen alde bete eta 10 urteetara dator.
Gainera, Euskaraz Bai ekimen berriarekin Kontseiluaren 10. urteurrena ospatu eta euskararen normalizazioan pauso bat harago, jauzia, emateko asmoa dago. Izan ere, "Bai Euskarari" esatetik "Euskaraz Bai" egitera bultzatu nahi du euskalgintzak.
Abenduaren 13an animatu eta denok Barakaldora!!!

EUSKAL EKITALDIAK


Irurtzungo Aizpea euskara taldeak 10 urte pasa darama abendu aldean Euskal Ekitaldiak antolatzen. Abenduaren 3tik 31ra bitartean ekitaldi ezberdinetak ikusteko baita gozatzeko aukera izanen dugu; besteak beste, bertso afaria, Euskararekin Txapeldun lehiaketa, hitzaldiak, ikuskizunak,tailerrak, txangoak, Pirritx eta Porrotxen emanaldia, etab. Aizpea elkarteak denoi ekitaldi hauetan parte hartzeko deia egin digu, beraz, animatu eta Irurtzunera hurbildu!!!!

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.
Hau dela eta Irurtzungo Atakondo ikastetxeak abenduaren 5erako Euskara Eguna antolatu du. Goizean ikasleendako tailerrak izanen dira eta 3 urtetik 8 urtera bitarteko ikasleek jaialdia eginen dute.
Arratsaldean, 15:30ean, guraso elkarteak antolatuta jaialdi ederra izanen da Irurtzungo kiroldegian. Gurasoek, ikasleek eta bertako langileek jaialdian parte hartuko dute; ekitaldi ezberdinak antzeztuaz, kantak abestuaz... .

2008/11/27

Adi literatur zaleok!!


Hilabetero bezala Kima euskara taldeak testubazka saioa prestatu du euskal literatura maite duen ororentzat.

Abenduaren 15an duzue zita, arratsaldeko 19:00etan Gure Etxean. Anima zaitez!!

2008/11/17

Arakil Ibarreko udazkeneko agenda bete betea dator!


Mendi martxa

Arakilgo udazkeneko agenda igandean mendi martxa batekin abiatuko da.

Arakilgo I. mendi martxa izanen da igande goizean.

Mendizaleak 9:30ean dute hitzordua Etxeberriko plazan jarrita.


Egitaraua:


Txan magoa Azaroaren 22an, larunbatarekin, 17:00etan Hiriberriko kontzeju etxean.


Fosil erakusketa Azaroaren 22an, larunbatarekin, arratsaldez Hiriberriko Txitera elkartean.


Arakilgo Toponimiaz Azaroaren 22an, larunbatarekin, 19:00etan Hiriberriko kontzeju etxean. Hizlaria: Mikel Belasko.


Maritxu Azaroaren 29an, larunbatarekin, 19:00etan Irurtzungo kultur etxean.

Ihabarko herritarren antzerki emanaldia.


Erriberrira irteera Abenduaren 6an, larunbatarekin, 9:30ean Arakilgo herrietatik abiatuta. Gaztelua eta ardoaren museoa bisitatuko dira eta ondoren Gambert jatetxean bazkaria izanen da.

Heriotza Euskal Herriko historian zehar Abenduaren 13an, larunbatarekin, 19:00etan Satrustegiko Nafarroako Gobernuaren etxean. Hizlaria: Juantxo Madariaga.


Bertso afaria (sagardotegi menua) Abenduaren 13an, larunbatarekin, 19:00etan Satrustegin. Julen Zelaieta, Julio Soto eta Oskar Estanga ariko dira kantuan.

2008/11/05

Bertsotan gurekin aritu nahi?


Hara hara! pilotarien botilleroak bertsotan! hamaika ikusteko jaioak gara!
Bertsolaritza gustoko baduzu eta ondo pasa nahi baduzu adi Altsasun burutuko den egitarauari:

Azaroak 7, ostirala
22:00etan
, Burunda pilotalekuan
Bertso-pilota: Jon Elizetxe eta Julio Soto Altsasuko pilotarien botilero.
Sarrera dohainik.

Azaroak 8, larunbata
18:00etan, Gure Etxean, Gazte Txokoan
Gazteendako tailerra, bertsolaritzara hurbilpena.
Izen ematea Gazterian Sailan edo Gure Txokoan.

Azaroak 15, larunbata
20:00etan, Iortia kultur gunean
Bertso saioa: Julen Zelaieta, Jon Barberena, Asier Otamendi, Manex Agirre, Aitor Mendiluze eta Igor Elortza.
Sarrera: 3 euro. Sarrera eta Ttottori buruzko liburua: 12 euro.

Azaroak 20, osteguna
19:30ean, Iortia kultur gunean
Hitzaldia: Joxe Iriarte Zufiaurre, Ttotto. Altsasuko bertsolaria.
Alfredo Alvaro Igoa eta Josema Leitzaren eskutik

Oraindik ez al duzu mintzakiden izena eman?


Mintzakiden izena emateko aukera zabalik dago oraindik!

Mintzakideko sustatzaileok deia luzatzen dizuegu Sakanako euskaldun guztioi egitasmoan parte hartzeko. Aukera paregabea daukagu euskaraz ondo pasatzeko!
Animatu eta parte hartu!

2008/10/27

Begoña Arre mintzakide irurtzundarrari elkarrizketa


1. Joan zen urtean Mintzakide talde batean egon zinen. Nola izan zenuen egitasmo horren berri?

Iratxo elkarteko lagun batek eman zigun proiektuaren berri. Aizpea euskara taldekoa da, beste batzuekin batera Mintzakide sustatu duen taldekoa. Astean behin talde batean elkartu, jolas egin... eta euskaraz hitz egiteko elkartzeko proposamena egin zigun. Astean behin bakarrik zen, ordu bat, eta gainera hemen bertan, Iratxo elkartean, lagun giroan... Erakargarria iruditu zitzaidan.

2. Nola osatu zenuten taldea?

Ordutegi eta euskara maila bateragarriak genituenak bildu ginen.

3. Zenbat zineten zure taldean?

5 ginen, 5ak maila desberdinekoak. Baziren euskaraz oso trebeak direnak eta, ni bezala, zailtasun handiagoak ditugunak, baina denak moldatzen ginen euskaraz egiteko. Astero- astero elkartzeko egun eta ordu jakin bat genituen.

4. Zer egiten zenuten?

Jolasak... beti gauza erraz eta atseginak, dinamikoak. Gau eskolan, ikastaro intentsiboetan, barnetegian egona naiz, baina ez du honekin alderik. Proiektu honen helburu bakarra euskaraz hitz egitea da, nahi duzunari buruz, nahi duzuna eginez... Oso gustura egon ginen.

5. Mintzakideri esker euskaraz egiteko orduan hobera egin duzula uste duzu?

Bai. Orain urte asko kalean, lagun artean, baita lanean ere, askoz gehiago egiten nuen euskaraz. Baina orain, inguruan euskaldun asko eduki arren, erraztasun faltagatik edo ohituragatik, gehienekin erdaraz hitz egiten dut. Asteak pasa ditzaket euskaraz egin gabe. Eta asko galtzen da. Gauzak horrela astean behin ordu batez euskaraz bakarrik aritzeko aukera edukitzea izugarria da niretzat.

6. Mintzakiden zure taldekide izan zirenekin ordu horretatik kanpo ere euskaraz egiten duzu? Ba, lehen baino gehiago bai. Hemendik euskaraz hizketan ateratzen ginen. Baina, egia esan, oso lagunak direnekin oso zaila egiten da hizkuntza ohiturak aldatzea.

7. Sakanan beste Mintzakide talde batzuk zeuden. Elkartzen zineten haiekin?

Gure taldekoek ez genuen aukerarik eduki. Badakit Irurtzunen bertan beste talde batzuk zeudela baina gu astez biltzen ginen eta haiek asteburutan. Ideia ona da, baina ez da erraza, bakoitzak bere ordutegia duelako. Hasieratik planifikatu behar.

8. Zer eman diozu Mintzakide taldeari?

Astean ordu bat baino ez.

9. Zer eman dizu zuri Mintzakide taldeak?

Nekien euskara praktikatu eta ez galtzeko aukera. Nik bezala, askok ez dute egunero euskaltegira joateko aukerarik. Lanean euskaraz egiteko aukerarik ez baduzu, etxean ere ez eta, lagunekin, aukera eduki arren, erraz alde, erdarara jotzen baduzu, euskaraz hitz egiteko ohitura eta erraztasuna galtzen dira. Mintzakidek euskaraz hitz egiteko aukera ematen dizu eta gainera oso erosoa da: astean behin bakarrik bildu behar da eta era jostagarrian.

10. Mintzakiden izena emateko epea zabalik dago. Iazko taldekoek jarraitzeko asmoa duzue?

Baietz uste dut. Eta talde berriak ere sortuko direla dirudi.

11. Zer esango zenieke sakandarrei?

Mintzakiden izena ematera animatzeko. Oso erraza da eta oso ongi pasatzen da. Eta gainera euskaraz hitz egiteko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko baliagarria da.

2008/10/22

Testu Bazka

Irakurtzea maite baldin baduzu...
Idazketaren sekretuak ezagutu nahi badituzu...
Euskal literatura konpartitu nahi baduzu...
Testu bazka da zure aukera.

Kima Euskara Taldeak Testu bazka ekimena aurkeztu nahi du. Ekimen honen bidez altsasuarrei irakurtzeko plazeraz gozatzera gonbidatu nahi ditugu. Ahaztu irakurketa klubak. Bazterrean utzi epe jakin batean liburu bat irakurtzeko beharra. Testu bazkaren bidez euskal literaturarekin gozatzeko beste modu bat eskaini nahi dugu.

Hilean behin burutuko da eta lehen saioa urriaren 27an 19:00etan Gure Etxean izango da.

Animatu eta gozatu letren mundu majikoan!

2008/10/07

Euskararen bilakaeraren erakusketa


Kima euskara taldeak, erakusketa bat antolatu du bere 5.urteurrenaren harira. Erakusketa Gure Etxea erakinaren erakusketa aretoan izanen da ikusgai, urriaren 7tik, asteartetik, 12ra, domekara.

Astegunetan 19:00etatik 21:00etara zabalduko ditu ateak erakusketak. Asteburuan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara izanen da zabalik.


Sakanan eta Euskal Herrian euskarak izan duen bilakaera dugu ikusgai erakusketa honetan, baita kima euskara taldeak burutu dituen lan, ekimen eta nondik norakoak.

Gerturatu eta zuk zeuk konprobatu!

2008/10/06

Bertso afaria Altsasuko ferietan!!

Animatu zaitezte feriekin batera kima euskara taldeak antolatu duen bertso-afarira!! Gonbita erakargarria! bai hoixe!

2008/09/25

Sakanako mintzakide abian da!


Izena emateko leku hauetara jo dezakezue:
Itsesi euskaltegia
Pikuxar euskal txokoa
Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzua
edo deitu telefono honetara: 948 468 258

2008/09/12

Mintzakide oporretatik indarberrituta dator!

Udako azken ondarrak aprobetxatzearekin batera, mintzakide mingaina dantzan jartzeko desiatzen dago.
Zuk ere mingaina dantzan jarri nahi?
Adi hurrengo berriei!

2008/06/12

Badator Barnetegi Ibiltaria!

Bizikletan euskaraz aritu nahi? Euskal Herriko txoko guztiak euskaraz ezagutu nahi?
Hona hemen aukera paregabea!

2008/06/09

Sakanako piroporik onena zuk aukeratu nahi?


Sakanako piroporik onena aukeratzeko unea iritsi da. Horretarako, guztiok daukagu aukera http://www.altsasukokima.com/ webgunean zintzilikaturik dauden piropo guztiak irakurri eta onenari gure bozka emateko.

Aukeratu orijinalena!!!

2008/06/05

Sakanako AEK 07/08

Hona hemen Sakanako AEK-ko ikasle zein irakasleek prestatu duten bideoa, ikasturtean zehar bizitakoa islatzen da. Nabari da bai ondo pasatzen dutela... animo ikasle eta irakasleok eta bizi euskaraz!

2008/06/02

19.batixabiren erantzunak

Jokaldiaren epea bukatu denez, hona hemen batixabiren erantzunak! eta bide batez zorionak parte hartu duzuen 325 partaideei!!!!! MP4 tresna Altsasuko neskato batek irabazi du, Naroa Lizarragak; eskerrik asko guztioi!

Erantzunak: Txora-txora, Laztana, Beiratze, Desiatu, Ederra, Gozua, Gozo-gozo, Moñoñoa, Pintxo, Aixkide, Kuttuna, Muxukatu

Hurrengoan baietz zuk irabazi?

2008/05/28

Mintzaeguna 2008


Iruñean eta Donostian egin ostean, Getxon ospatuko da ekainaren 14an III. mintzaeguna. Egun horretan Euskal Herri osotik etorritako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak elkar ezagutu, ondo pasatu eta euskaraz gozatzeko asmoz batuko dira. Aurtengo antolaketaren ardura Getxoko Egizu egitasmoaren esku geratu da eta hau da proposatzen diguten egitaraua:
11:00etan Ongi etorria Portu zaharreko orubean: bertsolariak, dantzariak,txalapartariak, suziriak eta gosaritxoa
11:30ean Ibilaldi gidatua tokiko berezitasunak ezagutzeko: Xabi Payak eta Unai Elorriagak azalpenak emango dituzte Itsasadarra, Ezkerraldea, Getxo, Algorta eta Portu Zaharrari buruz.
12:30ean Etxetxu Plazan hamaiketako musikatua: alboka, trikitixa eta pandero joleak
13:30ean Kalejira: Portu Zaharretik San Nikolas plazaraino, Zabala kaletik eta Telletxe plazatik igarota
14:30ean Bazkaria San Nikolas plazan
16:00etan Sari banaketa
16:30ean Erromeria Patxi Perezek gidatua
Animatu eta PRAKTIKATU GUREKIN!

2008/05/22

Sakandarren eguna 2008

Larunbat honetan, Maiatzak 24ean izango da aurtengo Sakandarren eguna. Oraingo honetan Irurtzunen izanen da eta sakandar guztiok dugu bertaratzeko gonbitea luzatuta.
Hona hemen egitaraua:

10:00 SUZIRIAK - DIANAK (Gaita,Txistu,Trikitilarik…)
11:00 ERRALDOIAK
12:00 UMEENTZAKO ANTZERKIA (MONDA LIRONDA)
12:45 DANTZAK (SAKANAKO DANTZARIAK)
13:30 OMENALDIA
14:00 SARI BANAKETA (MAKAILUA) DASTAKETA
14:30 BAZKARIA
16:00 BAZKALONDO MUSIKATUA
18:00 GYNKANA
19:30 EUSKARAREN ALDEKO KALEJIRA.TRIKIPOTEO (SAKANAKO TRIKITILARIAK) 20:00 AUZATEA
21:00 BATUKADA-RONDA (ALTSASU-ARBIZU)
23:30 KONTZERTUAK (KAGANDO, ARREBOTE)
01:30 GAUPASA TXIMELETAREKIN

Aupa sakana eta sakandarrok! Ongi pasa eta gaiztoak izan!

Nork esan du Sakanan ez dugula piroporik botatzen?


Zuen erromantizismo alde izkutua agerian utzi nahi?
Altsasuko III. piropo lehiaketan parte hartu eta ea zeinek botatzen duen piroporik goxoena...
Ekainak 3rarte duzue euskarazko piropoak aurkezteko epea. Horretarako, Iortia kultura gunean, AEKren Itsasi euskaltegian, Donibane goxoki dendan, Fortxo gozotegia, Lurrazpi, Arkangoa, Gautxori, Biltoki eta Akelarre tabernetan, baita Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Ikastolan, Corazonistetan eta Lanbide Heziketan kutxatxoak jarri dira. Bestela Kimaren web orriaren bidez hartu daiteke parte.
Ondoren, aste bete izango duzue www.altsasukokima.com orrian zintzilikatuko diren piropo guztiak bozkatzeko. Bozka gehienak jasotzen dituenak irabaziko du.
Zeren zain zaudete? Hasi inspirazioari ateak irekitzen!!!!

2008/05/19

Argentinako euskara irakaslea guztion eredugarri



Kima Euskara Taldearen gonbiteari jarraituz, ostegunean 35 bat pertsona bildu ginen Iortia kultur gunean Rocio Basterra entzutera.

Argentinarra, Viedmakoa, Rocíok azaldu zigun familia loturengatik jarri zela harremanetan euskal kulturarekin. Dantzak eta bestelako jarduerek beste urrats bat ematera eraman zutela kontatu zigun. Bahia Blancan duela lau urte euskara ikasten hasi zen. Internet bidezko ikasketa prozesu aitzindari baten bidez euskara ikasten hasi zela azaldu zigun bildutakoei.

Ikasteaz gain, irakasle lanetan aritu zen Viedman, Bahia Blancan eta Rio Coloradon besteak beste.

Iortiara gerturatutako euskara ikasle askorentzat eredugarria izan zen neska honen lana.

2008/05/16

Batixabi: hitz eta esapideen azken jokaldia


Kima euskara taldeak batixabirekin Altsasu eta inguruko herrietako euskaldunen artean gure hizkuntzaren hitz eta esapideak ezagutaraztea, hizkuntza kolokiala aberasteko oinarriak eman nahi ditu. Maiatzeko hau 19.jokaldia da, ikasturteko azkena.

Hizki multzoak egoki ordenatu eta dagoen hitza agerian uztean datza jokaldia. Lana errazteko arrastoak ere eman ditu Kimak. Guztiak ordenatzean aurki deituko ditugun piropo lehiaketan erabiltzeko moduko hitzak opatuko ditu.

Beti bezala, 1.000 txartel banatu dituzte herriko ikastetxeetan eta gazteak biltzen diren tokietan. Maiatzaren 27ra arteko epea dago jolasteko. Horretarako erantzunak dituzten txartelak ikastetxeetan edo Iortia kultur gunean dauden kutxetan sartu edo, bestela, http://www.altsasukokima.com/ web orriaren bidez erantzun daitezke.


Asmatu eta soluzioak eman, hori da erronka. Asmatutako jokaldi horiek kutxetan sartu edo web orriaren bidez aurkeztu daitezke. Jasotako jokaldi berriak web orrian zintzilikatuko dira eta sortzaileen artean Gaztezulo aldizkarirako urte beteko bi harpidetza zozketatuko dira. Horrez gain, MP4 eder bat ere zozketatuko da.


Jokaldi dibertigarri honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu!!!




2008/05/13

Argentinako euskara irakasle baten bizipenak

Maiatzaren 15ean, 19:30etan Rocío Basterra argentinarrak hitzaldia eskeiniko digu Iortia Kultur Gunean. Rocíok Buenos Airesen eta Patagonian ematen ditu euskara klaseak eta oraingo honetan Altsasura ekarriko dizkigu bere bizipenak. Beraz, badakizue, animatu eta ez huts egin!

2008/05/12

Ipuin lehiaketaren sariak giro ederrean banatu zituzten Ostegunean Altsasun



Maiatzaren 8an giro ederra sortu zen Iortia kultur gunean. Ipuin lehiaketan parte hartu zuten guztiek saria jaso zuten; eta aukera paregabe hori aprobetxatuz, Antton Irusta ipuin kontalariak magiaz bete zuen areto guztia.
Irabazleei dagokionez, A mailakoan Mata Txerri izeneko ipuinaren egileek irabazi zuten: Juan Angel Beraza, Marian Carrasco, Xabier Montoia, Lily Burgos, Esther Arias eta Matias Rayo izan ziren irabazleak.
B mailakoan berriz, Alssatssu: intxaurrondoaren sustraiak lana izan zen goraipatuena, egileak Ane Lakalle, Itziar Aventin eta Belen Valencia izan zirelarik.
Lehiaketaren irabazleek Arkaitz liburu dendan 75 euro gastatzeko balea eraman zuten.

Albistearen goikaldean irabazleen argazkiak eta Antton Irustaren emanaldiaren une bat.




2008/04/30

Antton Irusta ipuin kontalaria Altsasun


Altsasuko euskara ikasleek apirila osoa izan dute beraien ipuinak aurkezteko; orain, saria jasotzeko ordua iritsi da. Horretarako, kima euskara taldeak Maiatzak 8an, 19:30etan Iortia kultur gunean jarri du hitzordua. Parte hartu duten guztientzat egongo da saria, beraz, ez huts egin!!!!

Honekin batera, Antton Irusta ipuin kontalaria etorriko zaigu bere irudimenarekin gu liluratzera... benetan gomendagarria!

2008/04/24

Film laburrak euskaraz Irurtzunen


Euskal Herri osoan proiektatzen ari diren bezala, oraingo honetan Irurtzunen izango dugu Film laburren proiekzioa Aizpea euskara taldearen eskutik. Apirilak 24, osteguna, 20:00etan Kultur etxean eta ondoren, Asier Mendozaren hitzaldia izango da. Beraz, Irurtzundarrok animatu zaitezte!!

2008/04/14

Boliviari buruzko proiekzioa euskaraz Irurtzunen


Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak Txomin Txueka argazkilariarekin batera egindako lanaren emaitza da 'Illimani, Boliviako izpiak eta hizkiak' hitzaldi-diaporama. Hitza, irudia eta soinua elkartu dituzte, Boliviaz aritzeko, hango jendeaz eta egoeraz. Bi lagunek Bolivian eginiko egonaldia Illimani liburuan jaso zuten eta orain izen bereko ikuskizuna aurkeztuko digute Irurtzungo Iratxo elkartean, Apirilaren 18an, Ostirala, gaueko 22:00etan.

Mintzakide guztioi bertaratzeko gonbidapena luzatzen dzuegu! Benetan interesgarria!

2008/04/07

Euskaltegietako euskara ikasleendako Ipuin Lehiaketa


Badator 4. urtez, euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketa. Kima euskara taldeak antolatutako ipuin lehiaketan Altsasu, eta Sakanako, euskaltegietako ikasleek parte hartu dezakete.
Batetik, euskalduntzen ari diren pertsonei ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ona izan daiteke, eta bestetik, euskara ikasteko konpromisoa hartu duten altsasuar, eta sakandar, guztien ahalegina nabarmenduko da.

Parte hartzaile guztiendako saria dago. Horregatik euskara ikasten edo alfabetatzen ari direnei parte hartzera animatu nahi ditugu. Bestalde, lehiaketaren irabazleak sari berezia eskuratuko du. Apirilak 28 arte duzue ipuinak aurkezteko epea. Badakizue ba! hartu boligrafoa eta hasi irudimena dantzan!!
Informazio gehiago http://www.altsasukokima.com/.

2008/04/03

Badator Euskarazko Film Laburren V.zirkuitoa!


Adi guztiok!!!!!!

Kima Euskara Taldeak, TOPAGUNEA Euskara Elkartearen Federazioaren bidez, Altsasura film laburren zirkuitua ekarriko du. Bere bidez euskal kultura, kasu honetan zinema, sustatzeko aukera eskaintzen du. Zirkuituaren 5. edizioa da aurtengoa eta irauten duen bitartean euskal geografian barna 38 emanaldi eskainiko dira.

Altsasun, zirkuituko gainontzeko tokietan bezala, 10 film labur pantailaratuko dira.
Kima Euskara Taldearen eskutik, Film laburren V. Zirkuituak apirilaren 9an eginen du Altsasun geldialdia. Film laburrak Iortia kultur gunean ikusteko aukera izanen da, 19:30ean. Gainera, gurekin batera Mikel Alvarez izanen da, pantailan ikusiko dugun Azken trena film laburraren zuzendaria. Hark bere esperientzia kontatzeaz gain, bildutako guztiek egindako galderak ere erantzunen ditu.
Film-laburren emanaldira joateko gonbitea egitea besterik ez zaigu falta. Iortia kultur gunean elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan!

2008/04/01

Hizkera informala, euskaraz, gazteendako


Altsasuko Kima euskara taldeak topaketa batzuk antolatu ditu datorren aste hauetarako.Topaketaren helburuak hauek dira: “gazteei egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala erabiltzera animatzea eta hizkuntzarekin jolastu eta ondo pasa daitekeela erakustea”. Hainbat “jolas eta dinamiken bidez adarra jotzea, haserretzea eta ligatzea” landuko dituzte gazteek topaketetan. Altsasuko euskara taldeak antolatutako topaketa hori 5 saiotan garatuko da: apirilaren 13an, 20an eta 27an, domekarekin, eta maiatzaren 10ean eta 17an, larunbatarekin, Gure Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Kimak aurreratu duenez, gazteak saio batera edo guztietara joan daitezke. Gehienez ere 25 parte-hartzailerendako tokia dago. Hori bai, aurretik izena eman behar da Altsasuko Udaleko Gazte Txokoan (http://altsasukogaztetxokoa@hotmail.com/). Apirilaren 10era arteko epea dago.

2008/03/04

Mintzakide egitasmoak dinamizatzaile berria du Sakanan

Sakanako mintzakide egitasmoa bi hilabete luzetan dinamizatzaile gabe egon da; Martxoa hastearekin batera, badugu dinamizatzaile berria; beraz, ea berriro ere euskararen erabilera sustatzeko hain garrantzitsua den proiektu hau berhartzen dugun eta Sakanan fruituak ematen dizkigun.