2012/12/21

EUSKALDUNAK GARA ETA ARRARO GAUDE IGANDEAN

Igandean, hilak 23, arratsaldeko 18:30ean

Etxarri Aranazko gaztetxean

EUSKALDUNA NAIZ ETA ARRARO NAGO

bakarrizketa saioa


Bi euskaldun, bi bizipen desberdinekin. Bata, Irlandatik etorritakoa, ikasteko prozesuaz arituko da umorez eta musikaz lagunduta. Bestea, Iruñetik dator, egunerokotasunean euskararen inguruko egoerak kontatzeko prest.

Euskal Herrian Euskarazen eskutik

2012/12/19

GABONAK PASA ARTE GALDERA GEHIAGO EZ!

Gabonetako oporrak pasatu arte ez dugu galdera gehiago eginen.
Oporretan kulturizatu!!!! Indartsu itzuliko baikara!!!!

EMAKUMEEN EIAKULAZIOA HANDIA DA!!!

edo handia izan daiteke!

Aurreko egunetan pasabideko galderaren erantzuna:

Asko jota 400 ml da!!!!!  400 ml!!!

Bik baino ez dute aztatu!!!!! Zozketa ez egitea erabaki du notarioak eta biei emanen zaie saria! Zorionak Jabi eta Luismari!!!!!!!

Olentzerori gutuna idazteko eredua jasoko duzue!!!!

LARUNBATEKO HITZORDUAK

Larunbatean, hilak 22, hainbat hitzordu euskaldun daude Sakanan.

1- Lehengoan aipatu genuena: Neguko Solstizioaren ospakizuna. Altsasun, 19:00etan, Dantzalekun.

2- Bertso saio ederra Altsasuko Gure Etxean. Saioa 19:00etan hasiko da eta bertan izanen dira, Altsasuko Bertso Eskolako ikasleekin batera, Uxue Alberdi, Eneko Lazkoz eta Jon Maia bertsolariak.

Nafarroako Bertsozale elkarteak antolatu du saioa, eta sarreren erdia Bierrik Fundazioarendako izanen da.

3- Beste bertso saio eder bat Irurtzunen, baina afaria eta guzti!
BERTSO-AFARIA Iratxon. Bi bertsolari handi. Alaia Martin gaztea eta Jon Maia beteranoa. Bertsozalea baldin bazara, hor duzu aukera polita gau on bat igarotzeko. 

 

2012/12/18

XABIER MENDIGURENEKIN SOLASEAN

Gaur hainbat mintzakide eta AEK-ko euskaltegiko ikasle eta irakasleak
Altsasuko Iortia kultur gunean elkartu gara
Xabier Mendiguren idazlearekin

Motozerra eta Sakoneta liburuen inguruan aritu gara solasean


2012/12/16

NEGUKO SOLSTIZIOA OSPATZEN

Heldu den abenduaren 22an, Altsasuko Dantzalekun 19:00etatik aurrera neguko solstizioa ospatuko da.

Han izanen dira lamiak, sorginak, momotxorroak, jentilak, joaldunak... Gau majikoa izanen da!!!!!


Antolatzailea: Egubera taldea

2012/12/15

MUNDUKO ETA EUSKAL HERRIKO MUSIKAK

Abenduaren 16an, Bierrik fundazioaren aldeko kontzertua antolatu da Irurtzungo Kultur Etxean.

2012/12/14

EUSKAL KANTAK

Bihar, hilak 15, iluntzeko 19:30ean Atarrabiako abesbatzak euskal kantak emanen ditu.
Ekitaldia Irurtzungo elizan izanen da.

Emanaldi hau Irurtzungo Aizpea euskara taldeak antolatu du 2012ko Euskal Ekitaldiak zikloaren barruan.

MIREN USTARROZ, HAU ARTISTA! 2

MIREN USTARROZ, HAU ARTISTA 2






Atzo arratsaldean hainbat mintzakide eta euskaltegiko ikasle eta irakasle Arbizun izan ginen.
Miren Ustarroz eskultoreari bisita egin genion.
Zein interesgarria, bizigarria, gozagarria!!!!!! (hotz pixka bat pasatu arren...)

MIREN USTARROZ, HAU ARTISTA! 1

Atzo arratsaldean hainbat mintzakide eta euskaltegiko ikasle eta irakasle Arbizun izan ginen.
Miren Ustarroz eskultoreari bisita egin genion.
Zein interesgarria, bizigarria, gozagarria!!!!!! (hotz pixka bat pasatu arren...)




2012/12/12

ABENDUAREN 12TIK 19RAKO PASABIDEKO GALDERAREN SARIA

ABENDUAREN 12TIK 19RAKO PASABIDEKO GALDERAREN SARIA


Olentzerori opariak eskatzeko
gutun eredua
2012ko abenduaren ……a
Olentzero maitea:
Aurten oso txintxoa izan naiz. Horregatik, ………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………………………
Zure zain izanen naiz, maitasunez,
…………………………

EMAKUMEEN ORGASMOAZ GALDEZKA

EMAKUMEEN ORGASMOAZ GALDEZKA



Abenduaren 12tik 19rako pasabideko galdera
AUKERATU ERANTZUN ZUZENA:
a) Emakumeek 75ml (gutxi gorabehera) eiakulatzen dute gehienez orgasmoan.

b)Emakumeek ez dute ezer eiakulatzen.
c)Emakumeek 400ml (gutxi gorabehera) eiakulatzen dute gehienez orgasmoan.

d)Emakumeek ez dute eiakulatzen, isur daitekeen likidoa pixa eta fluxuaren arteko nahasketa da.

HEAVYEN ZEINUA!!!

HEAVYEN ZEINUA!!!!


Hor goian ikusten duzuen keinua lehen aldiz THE BEATLES taldearen YELLOW SUBMARINE diskoaren portadan agertu zen.

Aztatu dutenen artean, notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, onddo bila joateko txartela Rosik jasoko du.
Aupa Rosi!!!!

2012/12/11

MIREN USTARROZ ESKULTOREARI BISITA (BIGARRENA ETA AZKENA)

Ostegunean, hilak 13, arratsaldeko 17:30ean Arbizun elkartuko gara, harrizko autobus geltokiaren ondoan Miren Ustarroz eskultorearen tailerra bisitatzeko.

Hainbeste gustatu zitzaigun lehen bisita, non errepikatu eginen dugun. Hori bai, argi izan, azken bisita izanen da.

Hona hemen Mirenen webgunean aurkitu ditugun lanetako batzuk.

http://harbizi.com/eu/index.php






2012/12/10

HERRI ANTZERKIA ETXARRI ARANATZEN!

Igandean, hilak 16, Etxarri Aranazko herri antzerkiaren 2. eta azken emanaldia.
Ikusi nahi baduzu, kontuan izan azkan emanaldia dela!!!

Sarrerak Etxarri Aranazko Kaxetan eta Marixelen 10 eurotan!

2012/12/08

HARRIA LANTZEKO TAILERRA

HARRIA LANTZEKO TAILERRA eginen da Etxarri Aranatzen.

Urtarrilaren 12, 19, 26 eta otsailaren 2an, baina luza daiteke.

Helburua batetik harria lantzen ikastea da eta bestetik Etxarriko dermioen izenak harrian lantzea eta harriak dermio horietan jartzea

Tailerraren gidaria  Juan Mari Garziandia etxarriarra izanen da.

Kuota doan da.

Izena emateko: kultura@etxarriaranatz.com helbidean, 948460930 telefonoan edo udal bulegoan  
Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udala

2012/12/07

ANTZERKIA OLAZTIN

ANTZERKIA EUSKARAZ OLAZTIN
 
TXIMINO JAKINTSUA

Ion Barbarin (aktorea) eta Angel Sagüesen (zuzendaria) eskutik datorren antzezlana.

Sarrera dohainik izanen da.

Abenduaren 14an, ostirala, gaueko 22:30ean kultur etxean.

Antolatzailea: Olaztiko Udala

 

2012/12/05

ABENDUAREN 5ETIK 12RAKO PASABIDEKO GALDERA

ABENDUAREN 5ETIK 12RAKO GALDERA


NOIZ ETA NON IKUSI ZEN LEHENENGO ALDIZ HEAVYEK EGITEN DUTEN  SEINALE HAU?
A- 1969an The Beatles-en “Yellow Submarine” diskoaren azalan agertu zen.

B- 1979an Black Sabbath-eko abeslariak, bere amonak egiten zuen seinalea  kontzertuetan egiten zuen.

C- 1967an Kennedy lehendakariak bere barne ministroari jendaurrean egin zion.

D- 1968an hippyen mugimenduak modan jarri zuen bakearen seinale.

ABENDUAREN 5ETIK 12RAKO PASABIDEKO GALDERAREN SARIA

abenduaren 5etik 12rako pasabideko galderaren saria


Sakanako basoetara onddotara

joateko txartel bat*
*Oinetako egokiak, saskia, labana, makila eta bestelako tresnak norberak jarri beharko ditu.

LEHIAKETA: BADAKIZUE ZEIN KOLORETAKOAK DIREN OBULUAK!!!

Obuluak urre kolorekoak dira!!!!! Ez erotu interneten begira!!!

Eta hiruk baino ez dute aztatu!!!!!

Ez dira gardenak, askok eta askok eta askok botoa eman duzuen arren!!!!

Telefono esklusibo-esklusiboa jasoko duena Patxi Ramirez da! Zorionak!!!!

2012/12/02

DURANGOKO AZOKARA JOATEKO AUTOBUSA

ABENDUAREN 8an     DENOK DURANGORA
Sakana-Durango autobusa
Irteera: 9:00etan, Etxarri Aranazko autobus geltokitik
Itzulera: 20:30ean
Ordainketa: Xapateron edo Leku Onan,           
abenduaren 3rako (10 €)

Antolatzaileak: Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua eta Etxarriko Euskara Batzordea  

PIRRITX, PORROTX ETA FAMILIA GUZTIA IRURTZUNEN

Bihar, abenduak 3, Pirritx, Porrotx, Marimotots eta familia guztia Irurtzunen izanen dira, arratsaldeko 17:00etan, kiroldegian.

Ospakizun urtea dugu pailazook aurtengoa, izan ere, amona Josefinak 100 urte beteko baititu! Pirritxen, Porrotxen, Mari Mototsen eta Pupu eta Loreren eskuetako hatzak zein oinetako behatzak ere behar dira halako zenbaki potoloa zenbatu eta osatzeko! Pailazoak eta lagunak amonaren baserrira joango gara gure amona eta jada birramona ere badenarekin festa egitera. Zaharra bezain polita, argia eta irudimentsua da amona. Guztiek zoriondu nahi dute Josefina maitagarria. Bada norbait , ordea, festa zapuztu nahi duena, eta gu oztopatzen saiatuko dena etengabe. Lortuko ote du? Ala maitasuna eta alaitasuna gailenduko ote dira azkenik? Zatoz gurekin batera amona Josefinari zorionak zuri abestera!