2012/06/30

Ukendu naturalak eginen ditugu

Asteazkenean Ihabarren Irurtzungo taldekoek ukendu natural-naturalak eginen ditugu.

2012/06/29

Gaur AEKren txosnan izanen gara

Gaur, Sakanako mintzakide batzuk AEKre txosnan izanen gara, Altsasuko Sanpedrotan, LANEAN!!! baina gustura!!!!!

2012/06/28

TAPAPOTEA!!!!!

Irurtzungo taldeak gaur denboraldia (erdi) despedituko du TAPAPOTEA eginez.

2012/06/27

Etxarriko talde berria txangoan

Astehelenean plazan elkartu ginen eta esan genuen:
- Zer eginen dugu gaur?
Eta batek esan zuen:
- Gure taldeko EVA Urdiango igerilekuan hasi da lanean eta bisitatzera gonbidatu gaitu.
- A, bale! Goazen!
Esan eta egin, Urdiain (eta Altsasu) aldera joan ginen.

San Pedro baseliza bisitatu genuen.
Txuspo Poyoren arbolako txabola eta sietsa.
Eta Urdiaingo igerilekuan laguna bisitatu eta potea hartu.

2012/06/20

EHEk argazki erraldoia aterako du Altsasun

EHEk ekainaren 22rako argazki erraldoia atera nahi du urtean zehar babesa eman dieten guztiei eskerrak emateko.
Era berean, herriko irteeretako seinaleak ezabatzeagatik jarrita duten epaiketa nola dagoen azalduko dute. Dagoeneko ba omen daukate epaiketaren data, irailaren 11.
Bide batez, argazki hau kurtsoari amaiera eman eta datorren urtekoaren hasiera bermatzeko baliagarria izango delakoan antolatu da. Argazkia 20:30ean izango bada ere, 18:00etatik aurrera musika eta giroa egongo da Altsasuko plazan.

Otamena atzo giro ederrean!

Atzo Altsasuko taldeen ikasturte akaberako merienda egin genuen!!!
Argazkia blogean ez jartzeko eskatu zuten! (eta hitza bete!)

2012/06/19

2012 ekitaldi Etxarri Aranatzen

Aurten asko dira Etxarri Aranatzen antolatzen ari diren ekitaldiak. Hona hemen ostegun honetarako proposamena.

2012/06/17

MINTZAKIDE ERE EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEEKIN

   
Heldu den ekainaren 25ean, astelehenarekin EUSKARAZKO HEDABIDEEN ALDEKO AGERRALDIA eginen da, Sakanako Mankomunitatean.

Sakanako Mintzakide ere han izanen da.


       
   
   
   
       


     

2012/06/16

Mihian euskara dugula argazkian ateratzeko

Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz elkarteak 


Altsasun euskaraz bizi lelopean

ekainaren 22an, ostiralarekin, arratsaldeko 20:00etan

Altsasuko Foru plazan

argazki erraldoia egiteko asmoa dauka!!!!

Guapa eta guapo etorri eta euskara mihian!!!!


2.000 bazkidek eginen dituzte euskarazko komunikabideak Sakanan


2012/06/15

IGANDE ARRATSALDERAKO PROPOSAMENA (ERDIZKA)

Igande arratsalderako proposamen hau erdizka eginen dugu.

Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan
Xabier Loyartek bideo emanaldia emanen du (gaztelaniaz)
ONGI ETORRI KHUMBURA izena dauka emanaldiak.

igandean 19:00etan


Ondoren solasaldia euskaraz izanen da.

MINTZAURTE AKABERAN!!

Udan ere euskaraz aritu daitekeen guztietan euskaraz arituko gara, baina udan "nolabait" oporrak hartuko ditugu.

Dena dela, oporrak hartu baino lehen Altsasuko mintzakideak Dantzalekuko hariztian elkartuko gara meriendatzera heldu den asteartean, hilak 17.

Argazkian hutsik ageri bada, oraindik joan ez garelako da. Asteartean han izanen gara!!!

2012/06/14

Altsasun gaur gazta!!!

Serio.

Gaur, hilak 14, arratsaldeko 19:00etan
Altsasuko Iortian
GAZTA ZATI BAT dokumentala.
Ondoren Jon Maia autorearekin hizketaldia.



2012/06/08

BEJONDEIZULA!!!!

Han izan ginen mintzakide batzuk, Etxarri Aranazko kultur etxean, mikroipuin lehiaketako sariak jasotzen.
Euskaltegiko hainbat ikasle eta irakasle ere han izan ziren.

BEJONDEIZUELA!!!!

Angelines
Mariano
Melanie
eta 
Maite


Etxerako modukoak zarete!!!

2012/06/07

ARTEA + LARUNBAT GOIZA + EUSKARAZ =

Bigarren ARTE SORMEN TAILERRA Etxarri Aranatzen

Ekainaren 9an, 10:00etatik 13:30era

Musika eskola zaharreko lokalean

HAUR, GAZTETXO, GAZTE ETA HELDUENDAKO!!!

Ikastaroan izena emateko, facebooken ARTE SORMEN TAILERRA, bertan idatzi edo email bat bidali hurrengo helbidera ostirala baino lehen:
sormentailerra@gmail.com

Hurrengo tailerrera eraman beharrekoa: zikin daitekeen atorra zahar bat
Artie Kalia taldearen ekimena da hau!

2012/06/06

Asteburu honetan Andra Mari ikastolaren jaia!

Aurreko asteburuan IƱigo Aritza ikastolaren eta Sakanako eskola publikoen jaia izan zen.

Asteburu honetan Andra Mari ikastolaren jaia da!


BIHAR SARI BANAKETA!

Bihar
arratsaldeko 18:00etan Etxarri Aranazko kultur etxean
Sakanako Mankomunitateak antolatutako mikroipuin lehiaketaren sari banaketa eginen da
eta
jakina!!
han izanen gara mintzakideak
eta euskaltegiko ikasle eta irakasleak!

2012/06/05

Uda hasierarako MINTZAKIDE talde berria!!!

Pasa den ostiralean despeditu zituzten klaseak Etxarri Aranazko taldekoek.

Irakaslearekin (mintzakideren arduraduna) tratua egin eta gero, udaren hasieran (eta uztailean?) MINTZAKIDE taldea bihurtu dira.

Atzo hasi ziren eta Katamotzaren jokoaren partida xelebrea jokatu zuten Etxarriko plazako terraza batean.

Ikasle/mintzakideen seme-alabek ere parte hartu zuten!!!

2012/06/04

Gogoratu bihar zinema euskaraz!!!!

Bihar
Etxarri Aranazko kultur etxean
iluntzeko 21:30ean

Sarrera 4 euro


Bahametan....

Bahametan

70. hamarkadan

beltzak espaloitik jaisten ziren

txuriei pasa uzteko!!!!

2012/06/03

Gaur euskal musika!

Gaur euskal musika izanen dugu Etxarri Aranazko plazan, arratsaldeko 19:00etan.

JUAN MARI BELTRAN

Antolatzailea: Etxarri Aranazko udala

Euria ari badu, kultur etxean izanen da!


ZURE ZIZTADA ERE BAI!!!

BERRIAREN ALDEKO KANPAINA: BILERA IREKIA ALTSASUN


Berria taldeak egitasmoa babesteko kanpaina abiatu du: Zure ziztada 
behar dugu. Han-hemenka ari dira berria lagunen babesa jasotzen, eta, 
gurean, heldu den astean, bilera berezia eginen dute Altsasun. 
Horretara Berria taldeko ordezkariak etorriko zaizkigu, eta 
egitasmoaren egoeraren berri emanen digute bertatik bertara, 
kanpainaren nondik norakoak azaltzearekin batera. Bilera zabala izanen 
da, eta herritar oro gonbidatuta dago.

Hona hemen bileraren egutegia:


 * Altsasun, ekainaren 5ean, asteartearekin, 19:00etan, Iortia kultur 
gunean, Joanmari Larrarte egonen da.



Egitasmoaren info gehiago:

http://berria.info/berrialaguna/

2012/06/01

ETXARRI ARANAZKO PLAZA EUSKALDUNEZ BETETA

Elkartu gara, Etxarri Aranazko mintzakide talde OSOA, ostiralero bezala plazan eta aurkitu dugunak IKARAGARRI POZTU GAITU!

Etxarri Aranazko AEK-ko ikasle taldea han zen  ikasturtea despeditzen (klaseak) eta PILO-PILO bat ziren!!!

Eta gero gu haien alboan eseri gara pote bat hartzeko, bero handiegia egiten baitzuen, eta PLAZA BETE DUGU!!!!!

Pare bat egun barru BERRI ON-ON BAT DAUKATELA esan digute!!! Ea zer den!!!

Gu ere han izan ginen!

Kultura handikoak garelako!!!

Zein ongi pasatu genuen atzo! 

Picassoren Gernika koadroari buruz ikaragarri ikasi genuen: Gernika margotu aurreko koadroak zein diren eta euren estiloa, zer dela-eta egin zuen koadroa, egiteko prozesua, inspirazio iturriak, egin diren koadroaren bertsioak...

Bi txandetan egin zuten. Bat arratsaldeko bostetan eta bestea iluntzeko zortzietan.
Gu, mintzakideok, bi txandetan izan ginen, batzuk batean eta beste batzuk bestean.

Amaitzeko, lehen saioaren amaieran, Kitz Mendiolak zera iragarri zigun:  Altsasuko Itziar Nazabalen Arte Eskolako ikasleek Gernika koadroaren bertsioak egin zituztela eta Altsasuko Iortian zeudela erakusgarri larunbat arte.

Bi aldiz pentsatu gabe hara ere joan ginen!!!
 Mintzakideondako atzo euskaltegira joatea zerbait berezia izan zen, zirraragarria, gehien-gehienok bertako ikasle-ohiak baikara. Beste mintzakide batzuek euskaltegiko ikasleak ere bagara egun.