2011/12/23

Gabonak Irurtzun aldean



Urtero bezala eta data hauetara hurbiltzean, Pikuxar Euskal Txokoaren eskutik PIKUGABONAK datoz. Elkarrekin ondo pasatzeko aukera ederra egon dadin!

2011/12/17

Aste honetan ere...




Aste honetan ere Guaixen gaude.





Portadan gainera.





Eta erdiko erreportajean ere bai!








2011/12/16

Atzo Unai Elorriagarekin izan ginen




Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin atzo Unai Elorriaga etorri zen Altsasura.



Guk, mintzakideok, hizketaldirako aukeratu zituzten bi liburuak irakurri genituen. Batzuek bat, SPrako tranbia; beste batzuek bestea, Matxinsaltoen belarriak; eta beste batzuek biak!!!!



Eta atzo Sakanako Mintzakidetako bost oso gustura egon ginen hizketan Unairekin.



Gurekin batera Sakanako Itsasi euskaltegiko ikasle eta irakasleak izan ziren.


2011/12/13

Abenduko testu bazka


Noiz? Abenduaren 14an, 19:00etan
Non? Altsasuko udal liburutegian

Zein testuren inguruan arituko gara? Juan Mari Irigoienen Ur arreak, ur garbiak
liburu argitaratu berriaren inguruan

Zen egiten da? Lagundutako irakurketan parte hartu, iritzia emanez, komentatuz, entzunez...
-----------------
Hilabete honetan euskarazko letretara hurbiltzeko aukera
bakarra eskainiko du Kima euskara taldeak. Testu bazka
abenduaren 14an izanen da, 19:00etan, udal liburutegian.
Kimak, berriro ere, lagundutako irakurketan parte hartzera
gonbidatzen zaitu.

Oraingo honetan Juan Mari Irigoienen Ur arreak, ur garbiak
liburu argitaratu berriaren inguruan biltzera da gonbitea.
Urgain herriaren inguruko pasadizoak pixka bat ezagutzeko
aukera izanen da beraz. Herri horrek, izen bera badu ere, ez
du zerikusirik Arturo Campionek Blancos y negros eleberrian
edo Jose Antonio Loidik Hamabost egun Urgainen sortutako
herri literarioekin.

Testu bazka lagundutako irakurketa bat egitean datza.
Euskaraz idatzitako testu labur bat irakurtzearekin hasten
da saioa, kasu honetan Irigoienena. Irakurri ondoren,
saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien
artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste
ateratzen saiatzen gara. Jakizu Testu bazka-n aritzeko ez da
literatura ezagutza espezifikorik edo prestaketa berezirik
behar. Dena abantailak dira: euskaraz idatzitako lanak
ezagutzeko aukera eskaintzen du; ez da etxerako lanik
izanen, aurretik ez delako ezer irakurri behar, saioan
bertan irakurtzen dira pasarte labur batzuk; saioak ez dira
oso luzeak izaten eta, gainera, saio guztiak independenteak
dira.

Horregatik guztiagatik, Kima euskara taldetik gonbitea
luzatzen dizuegu irakur zaletasuna duzuenoi, literatura
maite duzuenoi eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite
duzuenoi edota euskaraz hitz egin nahi duzuen guztioi.

Kima euskara taldeak parte hartzera animatu nahi zaitu. Hori
bai, antolaketa errazte aldera, eskertuko genizueke
Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota
altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean izena emanen
bazenute. Eman izena eta on egin literatura-bidaiak. Bizi
euskaraz.