2014/04/28

NANOIPUIN ONENEN AUTOREAK NOR DIREN BADAKIGU, BAINA...

Atzo esan genizuen badauzkagula 2014ko nanoipuin onenen autoreen izenak, baina jendaurrean ez kontatzeko eskatu digute.

Irabazleek irabazi dutela badakite, mintzakideei kontatuko diegu, euskaltegian denek dakite nor diren, zoriondu dituzte, izan ere, konta badezakegu, aurten ez dago mintzakiderik irabazleen artean, baina...

Itxaron behar!

MAIATZAREN 7 ARTEKO GALDERA

Itzuli gara!

Eta galdera xelebrea ekarri dugu! Adi, maiatzaren 7 arte da!


Zenbat kapsula daude botilaren barruan?

a) 150


b) 450


c) 650


d) 951

Pista bat: litroko botila da. :-)

2014/04/19

SAGARDOTEGIAN ATZO

Irurtzungo mintzakide taldeetako bat atzo Aldatzera joan zen.

Han sagardotegi batean bazkaldu zuten eta oso gustura pasatu zuten eguna.



2014/04/16

ASTE HONETAN EZ DUGU GALDERARIK JARRIKO

Aste honetan ez dugu galderarik jarriko, baina, mesedez, ez egin negarrik! 
Oporretan joango garelako da. Aapirilaren 30ean beste galdera dibertigarri/bitxi/arraro/zail horietako bat jarriko dugu. Zaudete lasai eta oporretan neuronei atseden eman, oporretatik bueltan beharko dituzue eta!

TXAKURREN IKUSMENAREN, LIBURU ZAHARRENAREN PREZIOAREN... GALDERAREN ERANTZUNA

ZEIN DA GEZURRA? A!!!!
A) Txakurrek txuri-beltzean ikusten dute. 7 BOTO!!!!!
 B) Munduko liburu zaharrenak 153.000.000 euro balio ditu. 7 BOTO
 C) Buruko transplantea egiteko teknologia dagoeneko badaukagu munduan. 22 BOTO
 D) Espazioko estazioan (MIR) egunean 15 egunsenti izaten dituzte. 9 BOTO

Aztatu duten zazpi lagunen artean, eta notarioaren aurrean, zozketa egin da eta kriston saria jasoko du... Sheylak!!!! Aupa, zu!

2014/04/15

2014/04/09

APIRILAREN 16 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


ZEIN DA GEZURRA?

A) Txakurrek txuri-beltzean ikusten dute.
 B) Munduko liburu zaharrenak 153.000.000 euro balio ditu.
 C) Buruko transplantea egiteko teknologia dagoeneko badaukagu munduan.
 D) Espazioko estazioan (MIR) egunean 15 egunsenti izaten dituzte.

IZARREN HAUTSA KANTAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Xabier Leteren kanta/poema bati buruzko galdera da.



  
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen...

a) bizar
0 BOTO

b) bi billar
  2 BOTO 

c) bizigai
  52 BOTO

d) bi gai
   0 BOTO

eta Txokolaterok (bereziki euskaltegian ibiltzen direnek badakite nori esaten zaion Txokolatero), beno, bada, Txokolaterok helegitea jarri du eta 4 aukeren arten erantzuna ez zegoela adierazi du eta beste aukera bat jarri behar izan da.



e) bi izar 
  BOTO 1





Dena dela, erantzun zuzena bizigai da.


Aztatu duten 52 lagunen artean zozketa egin da eta kriston saria jasoko du... Idoia S.-k!!!!!



Aupa, zu!


2014/04/02

CD-ei buruzko galderaren erantzuna



CDak 72 minutuko iraupena izateko sortu ziren. Zergatik?
  

1-       Teknikoki gehiago ezin zutelako iraun. 
13 boto  
2-       Beethovenen 9. sinfoniak hori irauten zuelako.
35 boto

3-       CDa sortu zuenaren adina zelako.
boto 1
4-       “Haizeak eraman zuena” filmak hori irauten zuelako.  
0 boto     

 
Aztatu duten 35 lagunen artean zozketa egin da. Notario aurrean. Goizeko B2-C1 taldekoak izan dira notarioak.

Eta nork jasoko du kriston saria? Bada, mintzakide batek!!!!!

Irurtzungo ostiraletako taldeko Maruk. Zorionak!!!!

APIRILAREN 9 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Aste honetan ere Xabier Leteren kanta/poema bati buruzko galdera da.

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen...

a) bizar

b) bi billar

c) bizigai

d) bi gai