2013/01/30

URTARRILAREN 30ETIK OTSAILAREN 6RAKO PASABIDEKO GALDERA

ZEIN DA GEZURRA?


1.Hetty Green (1834-1916) emakume oso-oso aberatsa zen, baina semeak hanka hautsi zuenean, ez zuen medikua ordaindu nahi izan eta azkenean semeari hanka moztu behar izan zioten.
2.John Elwes (1714-1789) ere oso-oso aberatsa zen, baina bere etxea eta arropak oso-oso zaharrak ziren eta egunero iluntzearekin batera oheratzen zen, kandeletan ez gastatzeko.

3.Andrew Carnegie (1835-1919) enpresari oso-oso aberatsa zen. Behin poltsikoan 480.000.000 dolarreko txekea zuela, jatetxe batera bazkaltzera joan zen eta zerbitzariarekin eztabaidan hasi zen propina zela eta.


4.Ingvar Kamprad (1926-…) Ikea enpresako nagusia ere oso-oso aberatsa da, baina ez dauka autorik, bere etxe osoa Ikeako altzariekin dekoratu du eta arropa Zaran erosten du.



NANOIPUIN ZORAGARRI BAT

TIKI-TIKI

ERRAZ-ERRAZ 

IDAZTEN LAGUNTZEN DUTEN BI BOLIGRAFO!!!!

MANBA BELTZAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Ikaragarri pozointsua den manba beltzaren inguruko galderan, hauek ziren aukerak.

a) mina kentzeko. (23 boto)
b) mozkortzeko (2 boto)
c) alergiak sendatzeko (22 boto)
d) arnasa erritmoa azkartu ( 12 boto)

Erantzun zuzena mina kentzeko da! Hau da, 23 lagunek aztatu dute!!

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, bi boligrafo zoragarriren saria Ana B-k jasoko du!!!

Anak esan zuen behin Amazonasen probatu egin zuela manba beltzaren pozoinak mina arintzeko balio zuela!

2013/01/27

BURUAN DAUZKAGUN ISTORIO EDER HORIEK ATERATZEKO GARAIA!!!!

Ailegatu da hor, buruaren barruan, buelta eta buelta ari diren istorio eder horiek paperera ateratzeko garaia!!!

2013/01/26

GAZTA ZATI BAT URDIAINEN

Domekan, urtarrilak 27, Urdiaingo herriaren etxean arratsaldeko 18:30ean

Antolatzailea: Urdiaingo udala



2013/01/25

FILM LABUR SAKANDARRAREN AURREMUSTUTZEA

Martina txikiak amets handiak ditu,…

Larunbat honetan, 19:30ean, Martina laburmetraiaren aurrestreinaldia egingo da Irurtzungo Kultur Etxean. Sarrerek euro bat balio dute eta Pikuxarren eta Kultur etxean daude salgai. 
Adi, aforoa mugatua delako eta sarrerarik gabe ezingo diotelako inori sartzen utzi.
Laburmetraiak 5 minutu irauten ditu eta umeendako istorio txiki eta polit bat kontatzen du.

Aurrestreinaldia nahiko berezia izango da Kontxi Lorentek zuzenean soinu banda joko duelako. 

Jakin mina daukazuenok ez galdu oraingo aukera, Nafarroako estreinaldi ofiziala iraila arte baita izanen! 
Informazioa: http://www.blogak.com/irurtzuneuskaraz
Testu moldatua eta zuzendua

2013/01/23

URTARRILAREN 23TIK 30ERAKO PASABIDEKO GALDERA

PASABIDEKO GALDERA URTARRILAREN 23TIK 30ERA




Mamba beltzaren pozoina

Mamba beltza munduko sugerik azkarrena da, baita pozoitsuenetako bat ere. Haren pozoinak 20 minutuan hil dezake pertsona bat. Baina badauka onura bat: zertarako erabil daiteke mamba beltzaren pozoina?


a) Mina kentzeko balio du, morfinaren antzekoa da.

b) Saguekin probatu dute eta arnastuz gero, mozkortzeko balio du.

c) Mambalgina izeneko proteina bat dauka pozoinak. Proteina hori alergiak sendatzeko erabiltzen da.

d) Ikerketetan saguen arnasa erritmoa azkartzeko erabiltzen dute.

Saria: esaldiak ordena egokian idazten laguntzen duten bi boligrafo zoragarri!!!!!!

GIDATZEKO ARAUEN PASABIDEKO GALDERA

GIDATZEKO ARAUEN GALDERA


Joan den asteko pasabideko galderaren erantzuna zera da:

Erresuma Batuan takoidun zapatekin gidatzeko debekua gezurra da!!!!!

Aztatu dutenen artean, notarioaren aurrean, zozketa egin eta gero

k-k bere lekuan jartzeko bi boligrafo zoragarri
etxera eramanen dituena

Idoia S da!!!!! Zorionak!!!!!! Ea nola idatzen duzun zuk hemendik aurrera!!!!!!

2013/01/18

MUNDUKO MUSIKAK ETXARRI ARANATZEN

Abenduan, Irurtzunen egin zen MUNDUKO MUSIKAK kontzertua, eta, oraingoan, Etxarri Aranatzen izanen duzue kontzertua ikusteko aukera.

     urtarrilaren 20an, igandea, 19:00etan, Etxarri Aranazko Kultur EtxeaN

MUNDUKO MUSIKAK

Bierriken aldeko kontzertua + sorpresak

  • Irurtzungo Musika Eskola
  • Kituka Burundi
  • Djembe taldea
  • Youssef Kejji
  • Maider Ansa
Sarrerak salgai dituzue Etxarriko Leku Ona tabernan, Kaxeta liburu-dendan eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, 5 euroren truke.

2013/01/17

MINTZAKIDEOK ERE BAI!!!

Korrikak eta AEK-k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu eta protagonista bilakatu nahi dituzte euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren 18. edizioan. Hori dela eta, hilaren 26an, txotx erraldoia antolatu dute Usurbilen.

Egun osoko egitarauak girotuko du jaieguna. Goiz osoan zehar egongo da kale animazioa, trikitilarien, txarangaren eta abarren laguntzaz. Ondoren, kupelen irekiera, bertsolariak, pintxoz osatutako bazkaria, ekitaldi nagusia, erromeria, kantu jira eta Esne Beltza eta Tximeletaren kontzertua.

Sarrerak (10 euro -jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne-) AEKren euskaltegietan daude salgai.

URTARRILAREN 26AN DENOK USURBILERA!

2013/01/16

URTARRILAREN 16TIK 23RAKO GALDERA

URTARRILAREN 16TIK 23RAKO PASABIDEKO GALDERA


Urtarrilaren 16tik 23rako pasabideko galdera
Zein gidatzeko arau EZ da egia???

1- Alabaman, zirkulazio kodeak, begiak estalita gidatzea debekatuta dagoela dio.


2- Georgian, leihotik txua botatzea debekatuta dago baldin eta kotxe edo autobusez bazoaz. Kamioilaria izanik, ordea, lasai egin dezakezu.


3- Floridan, elefantez mugitzen bazara, parkimetroa ordaindu beharko duzu mandatu bat egitera joan behar izanez gero.


4- Californian, ezin da etxeko mantala jantzita joan. (Armak ez ezkutatzeko, agian)


5- Erresuma Batuan, takoidun zapatekin gidatzea debekatuta dago. 
SARIA!!!!
EUSKARAZ  K GUZTIAK BERE LEKUAN JARTZEN LAGUNTZEN DUTEN  BI BOLIGRAFO!!!!
 

ZENBAKIEN GALDERAREN ERANTZUNA

AURREKO PASABIDEKO GALDERAREN ERANTZUNA


Joan den asteko pasabideko galderaren erantzuna:

3.
Leviathan zenbakia oso-oso handia da: (10666)!

10 zenbakia eta 666 zero atzetik bider aurreko zenbaki guztiak.

Adibidea 5 zenbakiarekin    5! = 5 * 4 * 3 * 2 * 1 = 120
Leviathan Biblian ateratzen den itsasoko munstro bat da.


Erromatarrena eta zeroarenak 3 boto jaso zituen.
Pi zenbakiarenak 6 boto jaso zituen.
Leviathanenak 25 boto jaso zituen.
Googol zenbakiarenak 31 boto jaso zituen.

Aztatu dutenen artean, notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, AKATS ORTOGRAFIKORIK EZ EGITEKO BI BOLIGRAFOAK Eva Mariak jasoko du.

Aurreneko aldiz irabazlea Mintzakide bat da!!!! Aupa!!!!

2013/01/10

ITZULI DA PASABIDEKO GALDERA

Itzuli da pasabideko galdera!!!! Badakigu irrikan zeundetela!!! Lasai! Hemen gaude!

Zein da gezurra?

  A) Erromatarren kontatzeko sisteman ez zen zeroa existitzen.

B) Pi zenbakia ez da kontu berria, antzinako Egipton ere erabiltzen zuten...
, esate baterako Giza-ko piramidea eraikitzeko.

C) Leviathan zenbakia da kontatu ahal izan den atomo zati txikiena: 9,11 • 10−31 (hamar ber minus hogeita hamaika)

D) Googol zenbakia oso handia da: 10100. (hamar ber ehun) Bederatzi urteko neskato batek izendatu zuen 1938an AEBetan.


Zenbakien galdera aztatzen dutenen artean saria!!!!!
EUSKARAZ
AKATS ORTOGRAFIKORIK GABE IDAZTEKO
BALIO DUTEN BI BOLIGRAFO!!!!