Pages

2013/01/25

FILM LABUR SAKANDARRAREN AURREMUSTUTZEA

Martina txikiak amets handiak ditu,…

Larunbat honetan, 19:30ean, Martina laburmetraiaren aurrestreinaldia egingo da Irurtzungo Kultur Etxean. Sarrerek euro bat balio dute eta Pikuxarren eta Kultur etxean daude salgai. 
Adi, aforoa mugatua delako eta sarrerarik gabe ezingo diotelako inori sartzen utzi.
Laburmetraiak 5 minutu irauten ditu eta umeendako istorio txiki eta polit bat kontatzen du.

Aurrestreinaldia nahiko berezia izango da Kontxi Lorentek zuzenean soinu banda joko duelako. 

Jakin mina daukazuenok ez galdu oraingo aukera, Nafarroako estreinaldi ofiziala iraila arte baita izanen! 
Informazioa: http://www.blogak.com/irurtzuneuskaraz
Testu moldatua eta zuzendua

No comments:

Post a Comment