2013/01/30

URTARRILAREN 30ETIK OTSAILAREN 6RAKO PASABIDEKO GALDERA

ZEIN DA GEZURRA?


1.Hetty Green (1834-1916) emakume oso-oso aberatsa zen, baina semeak hanka hautsi zuenean, ez zuen medikua ordaindu nahi izan eta azkenean semeari hanka moztu behar izan zioten.
2.John Elwes (1714-1789) ere oso-oso aberatsa zen, baina bere etxea eta arropak oso-oso zaharrak ziren eta egunero iluntzearekin batera oheratzen zen, kandeletan ez gastatzeko.

3.Andrew Carnegie (1835-1919) enpresari oso-oso aberatsa zen. Behin poltsikoan 480.000.000 dolarreko txekea zuela, jatetxe batera bazkaltzera joan zen eta zerbitzariarekin eztabaidan hasi zen propina zela eta.


4.Ingvar Kamprad (1926-…) Ikea enpresako nagusia ere oso-oso aberatsa da, baina ez dauka autorik, bere etxe osoa Ikeako altzariekin dekoratu du eta arropa Zaran erosten du.



NANOIPUIN ZORAGARRI BAT

TIKI-TIKI

ERRAZ-ERRAZ 

IDAZTEN LAGUNTZEN DUTEN BI BOLIGRAFO!!!!

2 comments:

  1. Anonymous2/02/2013

    Nire iritziz 4º da gezur borobila!

    Ez baitu Zaran erosten! 2º eskuko dendetan baizik!

    Endika!

    ReplyDelete
  2. Ongi! Zure botoa astelehenean txintxo-txintxo euskaltegiko pasabideko panelera!!!!!

    ReplyDelete