2015/11/26

GuRASOLAGUN iRURTZUN fAMILIA JOLASAK

Gurasolagun Irurtzun

Igande honetan, (azaroak 29) familian euskaraz jolastu nahi baduzu, 12etan Pikuxarrren mahai jolasak egingo ditugu, familian euskaraz az aritzeko.
Baldintzak:
- ongi pasatzeko gogoa.
- Euskaraz aritzea.

Aizpea euskara taldeak antolatuta.

Anima zaitez eta agertu!

2015/11/06

Praktikatu Jardunaldia: Egitaraua

Praktikatu Jardunaldia: Egitaraua: 09:30 Harrera eta ongi etorria 10:00 Nor izan, nola egin, han eragin. Lorea Agirre Dorronsoro 10:30 Euskaldun baten hizkuntza-bidai...
Ostirala 13an, Sakanako Mintzakideak AMAMA filma ikustera joango gara. 21:00etan Altsasuko Frontoi tabernan geratu gara pote bat hartzeko eta 22:00etan zinemara! Gurekin etorri nahi baduzu, ez pentsatu eta erosi sarrera!

2015/10/16

Patxi Zubizarreta Literatur Solasaldia Altsasun. "Hiru gutun Iruñetik"

Sakanako Mankomunitateak, Sakanako Aek eta Mintzakide egitasmoaren laguntzarekin, literatur solasaldia antolatu du urtero bezala.
Aurten Patxi Zubizarreta izango dugu gure artean. Abenduaren 17an 9:30etan Iortia kultur gunean.

 Sakanako Mintzakide guztiei "Hiru gutun Iruñetik" (Pamiela 2012) irakurtzeko gonbitea!

Animatu eta gozatu!

Sakanako Mintzakideko taldeak eta ordutegiak.

Hauek dira Sakanan aurten izango ditugun Mintzakide taldeak eta ordutegiak...oraingoz....Beste ordutegiren batean edo beste herriren batean aritu nahi izanez gero jarri kontaktuan gurekin.

Ziordia:
Asrt.....16:30 Liburutegian
Astzk....18:30 Tabernan

Altsasu:
Ostg....17:00 Koxka tabernan
Ostr.....9:15 Kaixo tabernan

Etxarri:
Ostr.....15:30 Xapatero tabernan

Irurtzun:
Astl......(ordutegia zehaztu gabe) Iratxo Elkartean
Ostr.....17:15 Pikuxar tabernan
Hilabetean behin Gurasolagun taldea. Mendira elkarrekin joateko.

Animatu eta ongi pasa gurekin.....euskaraz  eta dohanik.

Irurtzun Gurasolagun martxan!

Iraila honetan Irurtzunen, Gurasolagun taldea martxan jarri da. Hilabetean behin eta eguraldiaren arabera haur eta gurasoek txangoak egingo dituzte mendian  zehar. Oraingoz 11 heldu eta 11 haur hasi dira.

Izena eman nahi izenez gero 600482024 telefonora deitu edo Irurtzungo Ahizpea euskara taldearekin kontaktuan jarri!
Hemen duzue lehenengo txangoaren argazkitxoa.

A ze gustura!

2015/10/05




Eman izena Sakanako Mintzakiden!

Ziordian, Olaztin, Altsasun, Etxarrin edo Irurtzunen!!!

Beste tokiren batean talde berria sortzerik nahi baduzue deitu lasai 600482024ra edo eman izena Itsasi euskaltegian!! DOHAINIK!


2015/09/21

2015/06/02

Igartubeiti Baserri-Museora txangoa.


Pasa den larunbatean, Igartubeiti Baserri-Museora joan ginen. 25 pertsona inguru abiatu ginen Ezkio-Itsaso inguruetan dagoen gure arbasoen etxebizitza ezagutzera. Mintzakideetaz gain beraien familiak ere etorri ziren. Haurrek eta helduek euskaraz barra-barra aritzeko aukera paregabea eduki zuten. Bisita egin ondoren Ordizia aldera jo genuen eta bertako belardi batean bakoitzak ekarritako janaria konpartitu eta bazkaritxoa egin genuen. Bazkaldu ondoren, haurrak iturrian blai-blai eta helduak tertulian eguzkitan!

Hurrengo urtean gehiago!