2009/12/14

Uxue Alberdi idazlea, bertsoalaria eta kazetaria Iortia kulturagunean izanen dugu abenduak 17an, osteguna. Aulki jokoa bere azkeneko liburuarekin, tarte gustagarria pasatzeko aukera emanen digu 19:00etan hasiko den litaretur solasaldian.

2009/12/09

Irurtzungo Euskal Ekitaldiak

Urteroko hitzorduari huts egin gabe, hemen dira Aizpea euskara taldearen Euskal Ekitaldiak; besteak beste, Anje Duhalderen kontzertu akustikoa, Pello Zabalaren eguraldiari buruzko hitzaldia, bertso afaria Xabier Paya eta Xabier Silveirarekin eta "Euskararekin txapeldun" lehiaketa. Guztia ere Irurtzunen euskarari eta euskal kulturari bultzada emateko ahaleginetan.

2009/12/02

Nola uztartu Sakanako hizkerak eta euskara batua


Abenduaren 29an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00era, Altsasuko Iortia kultur gunean, Bierrik Fundazioaren 15. urteurreneko ospakizunak direla eta, Koldo Zuazo dialektologoak Sakanako hizkerak eta euskara batua egoki erabiltzen jakiteko lan saioa emanen du.