2013/05/31

GARIREN KONTZERTUA ALTSASUN

Ekainaren 8an, larunbatarekin
iluntzeko 20:00etan
Altsasuko Iortia kultur gunean

BERRIA egunkariaren 10. urteurrena ospatzeko

2013/05/29

EKAINAREN 5 ARTEKO GALDERA

EKAINAREN 5 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA
 
Zein da abizen arruntena Nafarroan?
A.Perez
B.Garcia
C.Goñi
D.Etxeberria

IZEN ARRUNTENEN GALDERAREN ERANTZUNA

Munduan Mohamed gehiago daude Maria, John eta Chan baino!!!!

Chan 22 boto
John 10 boto
Maria 16 boto
Mohamed 11 boto

Notarioaren aurrean zozketa txintxoa egin eta gero, boligrafo zoragarriak etxean jasoko dituena Irurtzungo Angelines da!!!!

2013/05/28

UDAKO MINTZAKIDE TALDEA PRESTATZEN

Aurreko urtean bezala, Etxarri Aranatzen ikasturtean zehar AEK-ko klaseetan izan diren ikasleek UDAKO MINTZAKIDE TALDEA antolatuko dute irakaslearen laguntzarekin.
Eguraldi gozoa badago, paseora joanen dira eta, bide batez, Etxarri Aranatzen inguruko bazterrak ezagutu eta euria ari badu (ejem!!! ejem!!!!) tabernan kafe/pote eder bat!!!!! eta agian mahai joko bat!

2013/05/27

BIKAIN ATZO TXANGOAN!!!!

Zein ongi atzo Urrestillan! Zein ongi Eva, Jorge eta jaiotzear dagoen haurrarekin!

Bazkal ondoren, lur jauzi batek jan zuen baserria ikusi genuen! Izugarria!!!!

2013/05/24

TXANGOA

Joan den urtean Irurtzungo ostiraletako taldeko kide zen bat Sakanatik Urrestillara joan zen bizitzera. Igandean taldekideek bisita egine diote.

2013/05/22

IDIAZABAL GAZTAREN GALDERAREN ERANTZUNA

100 gramo Idiazabal gaztak      365 kaloria dauzka!!!!!!!
D aukera da gezurra!!!

A aukera 1 kilo gazta = 7 litro esne  13 boto
B aukera esne gordinarekin egin  7 boto
C 10-12ºC tan gorde  18 boto
D kaloriak!!!   26 boto

Bi boligrafo zoragarri jasoko dituena Mintzakide bat da, Irurtzungo taldeetako bateko Maru!!! Zorionak!!!!!!

MAIATZAREN 29 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zein da munduko izen arruntena?
1- CHAN
2-JOHN
3- MARIA
4-MOHAMED

2013/05/18

LINGUA NABAJORUM OSTIRALEAN

Heldu den maiatzaren 24an, ostiralarekin
gaueko 22:00etan
Etxarri Aranazko kultur etxean
sarrera 6 euro

Antolatzaileak: Etxarri Aranazko Udala eta Nafarroako Topagunea BATBIRALAU 

LINGUA NABAJORUM     
Ez dok hiru taldearen eskutik

2012 euskarazko antzerki lanik onena MAX sarien arabera
Euskararen Historia zeinean gizonak gizonaren kontra eta euskaldunak euskaldunaren kontra diharduen.

Euskaldunak historian zehar beti ibili dira liskarrean kanpokoekin edo euren artean. Egileen arabera liskarrok sortu eta garatu dute euskara. Gatazka  bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio.

Hortaz, euskararen garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak,  beti egongo direlako.

Eszeptikoak? Deskonzertatuak? Teoria hau gaitzesten duzue? Utzi albo batean aurreritziak. Ikusi “Lingua Nabajorum”  eta… izugarrikeria hau asmatu dutenak txikitu nahi izango dituzue. Horrela euren tesia frogatuta geratuko da: gatazkak beti iraungo du, zuek aberrazio hau definitzeko hitz berriak sortzeko beharra nozituko duzue, eta horrela euskarak aurrera jarraituko du bere bilakaeran.


2013/05/15

MAIATZAREN 22 ARTEKO GALDERA

                             IDIAZABAL GAZTA

 Zein da gezurra?????
 
                                             
A.                  Kilo 1 gazta egiteko 7 litro esne behar dira.

 B.                  Esne gordinarekin egiten da.

C.                  10-12ºC artean gorde kontserbatu behar da.

D.                 100 gramo gaztak  200 kaloria dauzka.

EUSKARAZKO HITZEN GALDERAREN ERANTZUNA

Gizon, andereño eta seme dira euskaraz idatzita opatu diren hitzik zaharrenak. 4 boto

Beno, idatzita, cison, anderexo eta sembe.
Beste hiru multzoak Ainhoak asmatutakoak dira!!!!!!

su, alaba, herri 21 boto
aita, lagun, polita 7 boto
piztu, ama, etxe 24 boto

asmatutakoak dira!!!

Aztatu duten 4 lagunen artean zozketa txintxoa egin eta gero, bi boligrafo zoragarriak jasoko dituena Patxi Ro da.

2013/05/14

MINTZAEGUNA ELGOIBARREN

Euskal Herriko Mintza Eguna Elgoibarren izango da, ekainaren 1ean. Izan ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi dituzte herrian. Bertako berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen, eta ziur bikaina izango dela!
Aurten ere egun osoko festa izango dugu, eta sorpresak azken unerako utziko ditugun arren, hemen daukazue…

EGITARAUA

11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan
12.00 Ibilaldi gidatua
13:30 Mintza Kalejira
14:30 Bazkaria Maalako Plazan
16.30 Sari banaketa
17:00 Euskal Erromeria MP5 taldearekin
… eta sorpresa gehiago!

Bai, horrela ikusita betiko egitaraua ematen du, baina Elgoibarrek eskura jartzen dizkigun baliabideak izango ditugu lagun! Bertsolariak, dantzariak, dultzaineroak…  Herri berria, dantzan jarriko gaituen erromeria berria (ez dakitenek ere ikasteko aukera izango dute), eta baita saritu berriak ere!
Bazkarirako txartelak maiatzaren 2tik 24ra eskuratu daitezke, herriko dinamizatzailearen bidez. 20€ dira, kafea eta kopa barne (eta goizeko hamaiketakoa, noski!). Gogoratu zeliako eta barazkijaleek aldez aurretik eskatu behat duzuela menu berezia. Ez utzi azken unerako!
Euskal Herriko mintzalagunak elkartuko gara Elgoibarren, eta jai giro ezin hobea izango dugu!

SORTZAILE SARITUAK

Atzo, maiatzak 13, euskaltegiko Sakanako ikasleendako eta Sakanako mintzakideendako Sakanako Mankomunitateak antolatutako nanoipuin lehiaketaren sari banaketa egin zen.

Zorionak denoi!

Zorionak Maite eta Idoia mintzakideei!



1. mailan (B1 arte)

Euskaltegia hasi zen Mary Gwen Davies (Urdiain)
eta
Arriskuen lehengusua Patxi Rabaz (Arbizu)

2. mailan (B2 arte)

Amona Jakintsua Luis Lunbreras (Ziordia) eta Pepa De Miguel (Olazti)

3. mailan (C1)

Kutxa bat bonboi Maite Arguelles (Altsasu)

Aipamen berezia

Badakizue zergatik esaten dioten Kalderete Joxeri? Idoia Artieda (Etxarri Aranatz)





2013/05/12

APAIZAC OBETO IRURTZUNEN ETA ETXARRI ARANATZEN

Sarri XVI. mendeko San Juan baleontziaren errepika egiten hasiko dira. Eraikitzeko behar den zura Sakanakoa da.
Ekimena ezagutzera emateko ekitaldien berri emateko gaiarekin erlazionatutako Apaizac obeto dokumentala ematen ari dira Sakanako hainbat herritan.
Oraingoan txanda Irurtzunera eta Etxarri Aranatzera iritsi da.

APAIZAC OBETO

- Irurtzungo kultur etxean, maiatzaren 14an, 19:00etan
-Etxarri Aranazko kultur etxea, maiatzaren 16an, 20:00etan. Jon Maia bertan izanen da.



2013/05/10

HONDAKINEN KUDEAKETA HOBEA

Atzo mintzakide batzuk hondakiden kudeaketa hobe baten inguruko hitzaldi-mahai inguruan izan ginen, bai goizean bai arratsaldean.




2013/05/09

ZER EGIN ZABORREKIN?

Altsasun ostegunero arratsaldeko 17:00etan kafea/infusioa hartzeko elkartzen garen mintzakideok gonbidapena jaso genuen atzo.
18:00etan euskaltegian izanen den saiora gonbidatu gintuzten.

........................................

Bihar euskaltegiko guztiondako Sakanako Mankomunitateko hondakinen teknikarien bisita izanen dugu.
- Birziklatzearen garrantziaren berri izateko.
- Hobeki birziklatzen ikasteko.
- Hondakinak biltzeko sistemak azaltzeko.
- Birziklatzeko modu bat den konposta ezagutzeko.
- Gure zalantzak argitzeko.
....
Bi txanda izanen ditugu:
1. 09:30ean Iortian
eta
2. 18:00 euskaltegian

2013/05/08

MAIATZAREN 15 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


Zein uste duzu direla  euskaraz idatzita aurkitutako lehen hitzak?

          
a) Gizon, andereño, seme

b) Su, alaba, herri

c) Aita, lagun,  polita

c) Piztu, ama, etxe

ZAPI ISLAMDARRAREN GALDERAREN ERANTZUNA

NIGAB EZ, NIQAB!!!!!
                                HIYAB    3 BOTO
                                    BURKA    2 BOTO
                                    NIQAB     15 BOTO
                                    SHAYLA  20 BOTO
                                   CHADOR    4 BOTO
                                    
Notarioaren aurrean zozketa txintxoa egin eta gero, bi boligrafo zoragarri jasoko dituena Luis Mari da!!!!!

Zorionak!!!!!

2013/05/07

ETXARRIKO ZEIN DERMIOTAN ZAUDEN JAKITEKO

Etxarri Aranatzen paseora joan eta ez dakizula zauden lekuaren izena? Badago orain konponbidea.
 
Udaberriko ibilbide toponimikoa eginen da heldu den larunbatean, maiatzak 11.
 
Hitzordua goizeko 09:00etan da Kanpineko eta Epeleko bidea bereizten diren tokian.
 
Asistentzia konfirmatzea komeni da, maiatzaren 8a arte, 948 460 930 telefonoan.
 

2013/05/03

EUSKALTEGIA BISITATU GENUEN

Atzo Altsasuko hainbat mintzakide euskaltegian izan ginen.

Han MOZOLOPINTOA (Pagafantas) filma ikusi genuen.
Nahiko barre egin

eta gero merendua!
Bai ongi! Errepikatzeko modukoa!

2013/05/02

PUBLIKOARI GORROTO DIOTE IRURTZUNEN

Maiatzaren 5ean, igandearekin, arratsaldeko 20:00etan
Irurtzungo kultur etxean

PUBLIKOARI GORROTO antzezlana


HUTS TEATROA taldearen eskutik
Antolatzailea: Irurtzungo udala