Pages

2013/05/14

MINTZAEGUNA ELGOIBARREN

Euskal Herriko Mintza Eguna Elgoibarren izango da, ekainaren 1ean. Izan ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi dituzte herrian. Bertako berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen, eta ziur bikaina izango dela!
Aurten ere egun osoko festa izango dugu, eta sorpresak azken unerako utziko ditugun arren, hemen daukazue…

EGITARAUA

11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan
12.00 Ibilaldi gidatua
13:30 Mintza Kalejira
14:30 Bazkaria Maalako Plazan
16.30 Sari banaketa
17:00 Euskal Erromeria MP5 taldearekin
… eta sorpresa gehiago!

Bai, horrela ikusita betiko egitaraua ematen du, baina Elgoibarrek eskura jartzen dizkigun baliabideak izango ditugu lagun! Bertsolariak, dantzariak, dultzaineroak…  Herri berria, dantzan jarriko gaituen erromeria berria (ez dakitenek ere ikasteko aukera izango dute), eta baita saritu berriak ere!
Bazkarirako txartelak maiatzaren 2tik 24ra eskuratu daitezke, herriko dinamizatzailearen bidez. 20€ dira, kafea eta kopa barne (eta goizeko hamaiketakoa, noski!). Gogoratu zeliako eta barazkijaleek aldez aurretik eskatu behat duzuela menu berezia. Ez utzi azken unerako!
Euskal Herriko mintzalagunak elkartuko gara Elgoibarren, eta jai giro ezin hobea izango dugu!

No comments:

Post a Comment