2011/11/29



Aurtengo BERSOALDIA ailegatu da.



Aurreko larunbatean hasi zen Ihabarren. Abenduaren 17an Irurtzunen izanen da, Iratxo elkartean eta urtarrilean Etxalekun.



IƱaki Murua, Malen Telleria, Julio Soto, Irurtzun eta Etxalekun, Sustrai Colina eta Iker Zubeldia izanen ditugu gure artean.
Arakilgo Udalak, Aizpea Euskara Taldeak eta Imozko Udalek antolatu dituzte ekitaldiak. Tartean hor dago Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta final handia abenduaren 18an Ilunbe Zezen Plazan izanen da.
Bertso onak entzun ditzazuela.

2011/11/20

Mintzakideendako etxeko lanak


Batzuk txintxo-txintxo ari dira, nobela bat eta bestea irakurtzen. Ea besteren bat orain animatzen den.



Abenduaren 15ean Unai Elorriaga etorriko da Altsasura.



Bere bi nobelari buruz hitz egin ahal izanen dugu berarekin.














2011/11/11

Denborarekin abisatzen dugu

Abenduaren 3an, arratsaldeko 17:00etan, Irurtzungo Kiroldegian ekitaldi berria aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek.



Zazpikoloroa izena dauka.
Hauxe da prestatu duten istorioa. Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irriaren Hirira gonbidatu dituzte, Zazpikoloroaren Festara. Usadioak dioenez, biharamun goizean jaioko da Zazpikoloro berria, urte osoanmundua koloreztatuko duen hegazti miragarria. Gauaren erdian, ordea, Belekoi Andere zuri-beltz eta gaiztoa azalduko da, eta Zazpikoloroaren arrautza bahituko du. Patakon gidari dutela, eguna argitu aurretik aurkitu beharko dute arrautza pailazoek.



Lortu ahal izango dute pailazoek eta bere lagunek Zazpikoloroa askatu eta munduaren koloreak babestea?

2011/11/10

Azaroaren 30erako plana


Testu bazkaren azaroko bigarren saioaren berri ematera dator
Kima euskara taldea. Literatur-zaleendako hurrengo saioan,
Testu bazkan, ikasturteko aurreko bi saioetan bezala, Anjel
Lertxundiren obra izanen dute oinarri. Hark idatzitako obren
pasarteen inguruan ariko dira hizketan Testu bazkan. Hilaren
16an izanen da, 19:00etan, Udal Liburutegian. Antolakuntza
errazte aldera, bezpera arte duzu izena emateko aukera.
Horretarako jo Udal Liburutegira, Itsasi euskaltegira edota
altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidera.

Euskarazko literaturaren berora biltzeko aitzakia da Testu
bazka. Lagun-artean lagundutako irakurketa bat egiten da.
Euskaraz idatzitako testu labur bat da irakurgaia. Iakurri
ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez,
guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura
eta beste ateratzen saiatzen gara.

Testu bazka zure aukera da, baldin eta euskaraz idatzitako
lanak ezagutu nahi badituzu. Gainera etxerako lanik gabe,
aurretik ez delako ezer irakurri behar, saioan bertan
irakurtzen dira pasarte labur batzuk. Testu bazka zure
aukera da saioak ez baitira oso luzeak eta, gainera, saio
guztiak independenteak dira. Ez da literatura ezagutza
espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Horregatik
guztiagatik, Kima euskara taldetik gonbitea luzatzen dizugu.

Eta hasi, prestatzen, Anjel Lertxundiren lanetan
oinarritutako triptikoaren ondoren, azaroa despeditzeko, hilaren 30ean, Testu bazkaren ardatza Dora Salazarrek eta Harkaitz Canok argitaratutako Cuentos para adultos liburua izanen da.

Kima euskara taldeak parte hartzera animatu nahi zaitu. On
dagizula literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.