Pages

2011/11/10

Azaroaren 30erako plana


Testu bazkaren azaroko bigarren saioaren berri ematera dator
Kima euskara taldea. Literatur-zaleendako hurrengo saioan,
Testu bazkan, ikasturteko aurreko bi saioetan bezala, Anjel
Lertxundiren obra izanen dute oinarri. Hark idatzitako obren
pasarteen inguruan ariko dira hizketan Testu bazkan. Hilaren
16an izanen da, 19:00etan, Udal Liburutegian. Antolakuntza
errazte aldera, bezpera arte duzu izena emateko aukera.
Horretarako jo Udal Liburutegira, Itsasi euskaltegira edota
altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidera.

Euskarazko literaturaren berora biltzeko aitzakia da Testu
bazka. Lagun-artean lagundutako irakurketa bat egiten da.
Euskaraz idatzitako testu labur bat da irakurgaia. Iakurri
ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez,
guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura
eta beste ateratzen saiatzen gara.

Testu bazka zure aukera da, baldin eta euskaraz idatzitako
lanak ezagutu nahi badituzu. Gainera etxerako lanik gabe,
aurretik ez delako ezer irakurri behar, saioan bertan
irakurtzen dira pasarte labur batzuk. Testu bazka zure
aukera da saioak ez baitira oso luzeak eta, gainera, saio
guztiak independenteak dira. Ez da literatura ezagutza
espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Horregatik
guztiagatik, Kima euskara taldetik gonbitea luzatzen dizugu.

Eta hasi, prestatzen, Anjel Lertxundiren lanetan
oinarritutako triptikoaren ondoren, azaroa despeditzeko, hilaren 30ean, Testu bazkaren ardatza Dora Salazarrek eta Harkaitz Canok argitaratutako Cuentos para adultos liburua izanen da.

Kima euskara taldeak parte hartzera animatu nahi zaitu. On
dagizula literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.

No comments:

Post a Comment