2011/01/28

Gaur ostirala da...


zer tokatzen da gaur?

Bada, Etxarri Aranatzen, 15:30ean, paseatzeko (ateri dagoen ikusi behar) elkartzea, plazan.

Eta Irurtzunen, 17:05ean, eskola aurrean elkartzea, Pikuxarren kafetxo beroa (edo dena delakoa) hartzeko.

On egin!!!!!!

2011/01/24

Sakanako mendizaleekin ere bai!


Honako talde honetan ere asko dira euskaldunak.

2011. urterako plana hau dute.

SAKANAKO MENDIZALEAK.

Urtarrilaren 6an. BERIAIN
Urtarrilaren 30ean. MAÑARIA- LEUGENE-MUGARRA
Otsailaren 20an. ELIZONDO - LIZARRIETE
Martxoaren 6an. ALKIZA- ERNIO
Apirilaren 17an. OLAZTI – ARANTZAZU
Maiatzaren 17an. ETXARRI-ATAUN.
Ekainaren 12an. DEBA- ZUMAIA
Irailaren 18an. DORRAO- RIEZU
Urriaren 12an. BELATE – BERUETE
Urriaren 23an. SAN ADRIAN
Azaroaren13an. ANGIANO - BADARAN
Abenduaren 18an. MENDIGOIZALEEN EGUN HANDIA.

2011/01/23

Irurtzungo Iratxo elkartekoen mendi egutegia


Kontuan izanda, Iratxoko hainbat eta hainbat bazkide euskaldunak direla, euskaraz aritzeko aukera polita eman dituzte antolatzen dituzten mendi irteerek.


Igande honetan hasi zen aurtengo mendi egutegia. Lehenengo eguna ibilbide erraza eta atsegina. Zubiritik – Iruñera. Santiagoko bidea Arga ibaiaren ondoan. Hortik aurrera hilabetero ateraldi bat.


IRATXO MENDI EGUTEGIA.

Urtarrilaren 16an. ZUBIRI – IRUÑEA.
Otsailaren 13an. ZUNBELTZ – ITURGOIEN.
Martxoaren 27an. TXINDOKI.
Apirilaren 17an. OLAZTI – ARANTZAZU
Apirilaren 24an. SAKANAKO IBILALDI HANDIA.
Maiatzaren 17an. ETXARRI-ATAUN.
Ekainaren 5ean. ADI.
Uztailean. KANPALDIA.
Irailaren 11an. LEITZALARREA- UREPEL- MANDOEGI.
Urriaren 12an. BELATE – BERUETE
Urrriaren 23an. EUSKAL HERRIKO ERDIGUENA.
Azaroaren 6an. GORBEIA.
Abenduaren 18an. MENDIGOIZALEEN EGUN HANDIA.
Abenduaren 31an. URTEARI AGURRA ERGAN. Txistorra eta guzti.

2011/01/22

Arrakastaz hasi da!


Arrakastaz hasi da, bai, Irurtzungo ostiral arratsaldetako taldea.
Lau lagun bildu ginen, neu, Mintzakideko dinamizatzailea barne.

Ostiraletan bazkal ondoren Irurtzungo eskolan klasea ematen dudanez, Mintzakide hasi berriekin elkartzeko aukera aproposa daukat.

Hau irakurri duen norbaiti, interesatu egin bazaio, ager dadila Irurtzungo eskola aurrean ostiraletan 17:05ean.

Hartuko dugu elkarrekin gozo-gozo kafetxo bat Pikuxarren.

2011/01/20

Literatura gose denari, eman bekio

Testu bazka ilbeltzean.

Urte berriarekin batera, ezin hutsik egin Kima euskara taldeak antolatutako Testu bazka. Aurtengo lehen hitzordua hilaren 26an jarri dugu, 19:00etan Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan). Bertara biltzen direnak Manuel Rivasen Poema gisa tajaturiko ipuinak lana ezagutzeko aukera izanen duzu.

Kima euskara taldearen proposamena da Testu bazka eta euskal literaturan barna bidaiatzeko aukera eskaintzen du. Testu bazka lagundutako irakurketa bat egitean datza. Denen artean euskarazko testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa. Ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.

Testu bazka-n aritzeko ez da literatura ezagutza espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Kimaren ustez, dena abantailak dira: euskal idazleen lanak ezagutzeko aukera eskaintzen du; ez da etxerako lanik izanen; ez dago irakurketa beharturik, saioak ez dira oso luzeak izaten eta saio guztiak independenteak dira.

Horregatik, Kima euskara taldetik irakur zaletasuna dutenei, literatura maite dutenei, idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenei edota euskaraz hitz egin nahi duten guztiei gonbitea luzatzen diogu. Eskertuko genizueke, hala ere, Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean izena emanen bazenute, antolaketa errazteko. Horretarako hilaren 24ra arteko epea dago. On egin literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.




2011/01/18

Euskaraz bizitzeko bidean egin daitekeen...

beste bat Interneteko nabigatzailea euskaraz jartzea da.
Eta ez da batere zaila!!!!!!

2011/01/14

2011/01/11

Urtea hasteko...



...kolore guztietako berriak dauzkagu.

Berri ona: Altsasuko astearte goizetako taldean fitxaje berria daukagu: euskaldun-euskaldun bat!!!!!!
Berri ez ona, ez, ez da ona: Altsasuko Kima euskara taldea osatzen dutenek, nekea dela eta, denbora baterako uztea erabaki dute.