2014/06/11

DENBORALDIKO AZKEN GALDERAREN ERANTZUNA

Zein dago gaizki?
 
 1. joan = fan BOTO 1
2. estreinatu = mustu  2 BOTO
3. deitu = hots egin BOTO 1
4. gutxi = mukuru  
33 BOTO

Aztatu duten 33 lagunen artean zozketa egin dugu eta nork jasoko du denboraldiko azken saria? Beak! Aupa, Bea!

Joan eta fan sinonimoak dira. Fan Sakanakoa da.
Estreinatu eta mustu sinonimoak dira.
Deitu eta hots egin sinonimoak dira.

Baina gutxi eta mukuru ez dira sinonimoak. Ia kontrakoak dira. Mukuru da beteta, gainezka.

Eta zer sari jasoko du? Jostailuzko 4.440 euro!!! 
 

NANOIPUIN LEHIAKETAKO SARI-BANAKETAKO ARGAZKI BATZUK




2014/06/10

HAUEK DIRA NANOIPUIN IRABAZLEAK

IRRIRIK EZ ZUEN HERRIA

Aspaldian, Nafarroako herri bateko, jendeak, irribarrea geldu zen.
Tradizioa zen, Burunda Ibaia pasatzen zutenean dirua botatzea. Zori ona edukitzeko.
Negu oso hotz batean, zuhaitz asko moztu ziren. Honengatik, Alkateak lote bato eman zion auzokide bakoitzari. Errementaria ez zengoen alai; egurra erosi zuen eta diru guztia xahutu zuen. Orduan zubira joan zen eta txanpon guztiak jaso zituen.
Hurrengo egunean, zubia apurtu zen. Ezin zen pasatu.
Alkatea harrituta gelditu zen jendea triste zegoelako. Zubia ikustera joan zen. Ez zegoen dirurik!.
Errementaria txanponekin ikusi zuen. Ibaia dirua bota zuen berriro eta jendeak irribarrea berreskuratu zen.
Keokille
LIZARRAGAKO AITONA
Orain dela urte asko, Lizarragako etxe pobre batean, aitona oso gaixo zegoen, azken arnasa hartzen. Egoera hura ikusita, bere familia hasi zen lehen egiten zen bezala, lurra eman ondoren, afari on bat prestatzen eta horretarako hil zituzten etxeko animalia guztiak.
Gau horretan, aspaldiko partez, aitonari salda on bat eman zioten.
Hurrengo egunean, etxekoek kristoren sorpresa hartu zuten aitona hobetu zela ikusita.
Aitonak esan zien:
- Gaueko salda egunero hartuko banu, ez nintzateke hilko.
Eta etxekoek erantzun zioten:
- Gastua eginda dago eta hil beharko zara! 
 
 Mark
 
ALTSASUKO ZUBIA
Altsasuarrek, XX.mende hasieran, gure Altzania ibaiaren gainean dagoen zubia eraikitzeko injiniru bat ekarri zuten.
Garai hartan, behi-gurdiak eta herriko jendea ibaiaren beste aldera pasatzeko, hau da, Dermau soroetara edo Urbasara joateko, zubi xumearen bitartez ibaia zeharkatzen zuten.
Baina, ibaiak gainezka egiten zuenez euri-sasoian eta neguan, zubi itzel eta altua eraikitzea erabaki zuten.
Herrikoak horelako nobedadearekin aztoratuta zeuden.
Horrela, lanak bukatu ondoren inaugurazio eguna iritsi zen.
Hala ere, ordaindu baino lehen, zubiaren iraupena probatu nahi zuten.
Horretarako, zubia behi-gurdiaz betetzea pentsatu zuten.
Herri guztia ikustera joan zen, injiniru izan ezik.
Dirudienez, Frantziara eta kobratu gabe joan zen. Beldurra ote?
Dena den, gaur egun "zubi ospetsua" hor jarraitzen du, tente.
Urdalur
 
 

GAUR DA NANOIPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA


Lehiaketaren hamargarren edizioa izan da aurtengoa.

3 maila ditu lehiaketak: 1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete parte. 2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek. 3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da. Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan har dezakete parte.

Parte-hartzaileak: AEK-ko Itsasi euskaltegiko ikasleek zein mintzakideek 74 lan aurkeztu dituzte lehiaketara: 1. mailan 44; 2. mailan 24 eta 3. mailan 6.

Epaimahaikideak:
Monika Etxeberria eta Maria Luisa Zelaia

Saridunak:

 

KATEGORIA

SARIDUNAK
SARIA
1. maila
(B1 maila arteko ikasleak)
Irririk ez zuen herria
Cecilia Lobato Foulques
Olazti
Lote bat liburu
2. maila
(B2 maila arteko ikasleak)
Lizarragako aitona
Jesus Goena Andueza
Etxarri Aranatz
Lote bat liburu
3. maila
(C1 maila arteko ikasleak)
Altsasuko zubia
Maite Fuentes González
Altsasu
Lote bat liburu

2014/06/07

OSTEGUN ARRATSALDEAN ARAZTEGIAN

Ostegun arratsaldean Urdiain-Altsasuko araztegia bisitatu genuen euskaltegiko ikasle eta irakasleekin batera.
Ondoren ibaiko ekosistema ezagutu genuen eta ibaiko uraren analisia egin genuen.




2014/06/04

ZEA MAYS-EN GALDERAREN ERANTZUNA

Zea Mays taldea Rekalden sortu zen 1997an eta 7 disko grabatu ditu.

Zein diskotakoa da “Negua joan da ta” abesti ospetsua?
1- Zea mays 13 BOTO
2- Elektrizitatea 1 BOTO
3- Harrobian 1 BOTO
4- Sortuz, grabitatearen aurka 0 BOTO
5- Morphina 4 BOTO
6- Era 36 BOTO
7- Da 0 BOTO
Eta aztatu duten 36 lagun horien artean, nork ikusi baina ez ditu jasoko jostailuzko 2.400 euroak? Bada, Ufek! Zorionak!

Gure Ufe maitea ikasturtean zehar euskaltegian izan da eta orain, hastear daukagun udan mintzakidea da!

DENBORALDIKO AZKEN GALDERA


Zein dago gaizki?

1. joan = fan

2. estreinatu = mustu

3. deitu = hots egin

4. gutxi = mukuru

2014/06/03

GEU ERE ARAZTEGIRA JOANEN GARA

Geu, Altsasuko mintzakideok ere bihar Urdiain-Altsasuko araztegia bisitatzera joanen gara.

Ostegunean arratsaldeko 17:45ean euskaltegian eta 18:00etan araztegian.

(Araztegia Urdiainen dago)


2014/06/02

GAUR HASIKO DA UDAKO TALDEA

Gaur, 17:00etan, hasiko da Etxarri Aranazko udako taldea.

Plazan elkartu eta paseora, txangoak, bisitak... egiteko asmoarekin.

Ekaina, uztaila eta irailean izanen da martxan. Abuztuan ez.