2011/09/16

Voluntariat per les llengües


Bozen (Bolzano) Italiako herrialde autonomoan alemaniaren erabilera sustatzeko Voluntariat per les llengües programa abian jarri dute. Italiar hiztunen artean alemanera sustatzea da egitasmoaren xedea; izan ere, alemanera hizkuntz ofiziala da herrialde osoan, eta horretarako Katalunian aski ezaguna den Voluntariat per la Llengua egitasmoa erreferentzi moduan hartu dute.


Programan alemaneraz egiten duen jendea ikasi nahi duen italiar hiztunekin elkartzen da, gure mintzapraktika egitasmoetan bezala! Honezkero 600 lagun daude izena emanda; gehienak Bozen hiriburukoak dira baina beste hiri eta herrietara ere zabaltzen ari da: Meran, Brixen, Bruneck...

Euskal Herrian mintzapraktika egitasmoetan gabiltzanok zorterik handiena opa nahi diegu. Viel Glueck!

2011/09/12

Gaur ere kontratu euskaltzalea sinatzeko aukera


Gaur ere kontratu euskaltzalea sinatzeko aukera

Dagoeneko ia 100 altsasuarrek sinatu dute


Kontratua sinatu nahi dutenek Foru plazatik pasa daitezke, 19:30etik 21:30era. Kontratua sinatzearekin batera, Nirekin euskaraz dioen txapa eskuratuko dute euro baten truke.



Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) Nirekin euskaraz, euskararen kontratua sortu du. Ekimen horren bidez “festetan gutxienez, euskararen presentzia bermatu nahi dugu”. Horrekin batera euskal hiztunen kontzientzian eragin nahi du EHEk.

Kontratua
Eragile euskaltzaleak lau puntuko kontratua proposatu die altsasuarrei. Lehenik eta behin, kontratu sinatzaileek festetan Nirekin euskaraz dioen txapa agerian eraman beharko dute.

Aldi berean, kontratua sinatu duten beste pertsonekin euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko dute sinatzaileek. Halakorik eginen ez balitz, beste kideari pote bat ordaindu beharko zaio. Hala dio kontratuaren hirugarren puntuak.

Azkenik, EHEren Nirekin euskaraz, euskararen kontratua sinatzen dutenek ferietako ostiralean (lastailaren 14an) eginen den afarian parte hartuko du, gainontzeko sinatzaile guztiekin batera.

Iturria: wwww.guaixe.net

2011/09/09

Lagunak baino gehiago


Dolo, Pedro, Uxue, Marta, Eva Maria, Lutxi, Maru, Idoia, Endika, Reyes, Elisa, Maite, Maite, Maite (bai, hiru aldiz), Bea, Bea (bai, hau bi aldiz)...

2011/09/05

ekimen originala Altsasuko jaietan


Heldu den irailaren 14an, 22:45ean, Altsasuko jaien barruan aurten ere KANTAITAN saioa izanen dugu, herriko plaza nagusian.

Oso ezagunak (eta ederrak, jakina!) diren euskal kanta tradizional eta berrien letrak banatuko dituzte, liburuxka moduko batean.

Hainbat musikarik doinua joko dute eta nahi duen orok kantari gozo-gozo aritzeko aukera izanen du.

Plan polita, ezta?

Antolatzaileak: EHE eta AEK