2012/03/30

ASTEBURU HONETAN DOKUMENTALA EUSKARAZ

BIERRIK FUNDAZIOAREN ALDE
Gaur, hilak 30, 21:45ean
eta igandean, apirilak 1, 20:00etan
Iortia kultur gunean

2012/03/25

TELP tailerra sarri Etxarri Aranatzen

Matrikula egiteko epea martxoaren 20tik apirilaren 10era bitartekoa izanen da. Izena emateko udal bulegoetara joan, kultura@etxarriaranatz.com helbidera idatzi, edo 948 460 930 telefonora hots egin. Inprimakia bulegoan eta udalaren WEB orrian dago eskura.

Matrikulak 20 € balio du, baina ikastaro osoa eginez gero, dirua bueltatu eginen da. Ikastaroa EHEk eta Udalak finantziatuko dute.

Laburbilduz: Tailerra apirilaren 20an, 17:00-20:00 h (ostirala) eta apirilaren 21ean, 09:30-13:30 h (larunbata)

Tailerra euskaraz izanen da. (Jakina!)

Matrikulatzeko orduan, Etxarriko herritarrek lehentasuna izango dute.

2012/03/24

Energiaren aldetik etxebizitza eraginkorragoak izateko

ETXEBIZITZA BERDEAK PROGRAMAREN AURKEZPENA
Martxoaren 26an, astelehena
19:00etan
Etxarri Aranazko Kultur Etxean
Antolatzaileak: Etxarri Aranazko udala, Nafarroako Gobernua eta Crana fundazioa

2012/03/23

ASTEBURUKO ZINEMA HITZORDUAK

Gaur, hilak 23, 21:45ean eta igandean, hilak 25, 20:00etan (ordu hau dio gaurko Guaixek)
Iortia kultur gunean
URTE BERRI ON, AMONA! euskarazko komedia beltza
Malutatxo marrazki bizidun filma igandean, hilak 25, arratsaldeko 17:00etan
Altsasuko Iortia Kultur etxean
Haurrendako filma da eta euskaraz izanen da.

2012/03/21

Gero eta egun gutxiago gelditzen dira!!!!

Hilaren 30ean despedituko da ipuin-lehiaketara ipuinak bidaltzeko epea!
Batzuk bidali ditugu. Ea gehiago diren!!!

2012/03/16

LIBURU BATEN BERTSO-AURKEZPENA

A las nueve en el Faisán liburuaren bertso-aurkezpena (Xabier Silveira)
Martxoaren 17an, larunbata, 20:00etan
Leku Ona tabernan , Etxarri Aranatzen
Bertsolariak: Fredi Paia eta Beñat Gaztelumendi

2012/03/14

ETA GAUR IRURTZUNEN HITZALDIA

Gaur, Irurtzungo Kultur Etxean, Oskar Zapatak hitzaldi bat emanen du.Oskar Zapata Topaguneako arduraduna da.
Topagunea Euskal Herriko euskara talde eta euskarazko komunikabideak elkartzen dituen taldea da.
Hitzaldiaren gaia zera izanen da: ZEIN DIRA EUSKARA TALDE BATEN EGINKIZUNAK?
Gogoratu: gaur, Irurtzungo Kultur Etxean, 19:30ean

MARSUKO BIGARREN TESTU BAZKA

Fado doinuez lagunduta dator, atzera ere, Testu bazka. Literatura, musika eta
irudiak esku hartuta datoz berriro. Izan ere, martxoko aurreneko menuko plater
bera errepikatuko baitugu hilaren 21ean, 19:00etan, Udal Liburutegian.

Literatura zaleen bazka Joan liburua
izanen da, Patxi Zubizarretaren eleberria,
zeini Joserra Senperenak musika eta Thomas Canetek irudia jarri zioten.
Esan bezala, fado berri bat dastatzeko
gonbitea duzu hau. Interesa baduzu, izena udal liburutegian, Itsasi
euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org
helbidean eman dezakezu, bezperara arte.

2012/03/11

HIL HONETAN ERE ZINEMA EUSKARAZ

EUSKARAZ BIZI AHAL DUGU!!!!!
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!
GU GUZTION ARTEAN, EUSKARAZ BIZIZ, EUSKARAZ BIZITZEKO.
SAKANAKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK GU GUZTION ARTEAN AURRERA ATERATZEN LAGUNTZEKO.

2012/03/10

Osteguneko Altsasuko taldea lekuz aldatu da

Eguzki pixka baten gose, Altsasuko ostegunetako taldeak lekuz aldatzea erabaki du.
Orain arteko lekuan, arratsaldetan, ez du eguzkirik jotzen.
Hortaz arratsaldetan eguzkiak jotzen duen leku batera aldatu dira: Kaixo tabernako terrazara. Eta eguraldiak laguntzen ez badu; bada, taberna barrura.

2012/03/04

Literatura, musika eta irudiak

Literatura, musika eta irudiak martxoko aurreneko TESTU BAZKAn
Literatura, musika eta irudiak esku hartuta ekarriko ditu martxoko 
Testu bazkako aurreneko hitzorduak.

Literatura bidaia, literalki hala baita saio honetarako proposatzen
dizugun lana: Joan liburua, Patxi  Zubizarretaren eleberria, zeini
Joserra Senperenak musika eta Thomas  Canetek irudia jarri zioten.

Haren pasarteak hartu eta aztertuko ditugu Testu bazkan, martxoaren 7an,
19:00etan, Udal Liburutegian.  Izena, han bertan, Itsasi euskaltegian
edota  altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean eman daiteke, bezperara  arte.