2011/05/31

Ipuin irabazlea

TRIANGELU BARRUAN

Lehen lehenik, kokatuko dizuet non gertatu zen istorio hau:
Aizkorriren, San Miguel mendiaren eta Urbasaren artean lerro bat trazatzen badugu triangelu bat ikus dezakegu; ba justu triangelu horren erdian, Sakanako hiriburua kokatuta dago.
Hau ikusi eta gero, jarraituko dut esaten hiriburu hau oso famatua zela, bere garaian, trenbideagatik. Hiriburura, egunero, posta-trenak, ibilbide luzeko trenak, tren expresoak ailegatzen ziren. Geltokia merkantziaz eta jendez beteta zegoen. Hiriburuaren bizitza trenaren inguruan mugitzen zen.Egun horietako batean, egunsenti argidun eta politarekin etorri zen.
Geltokian, jendea tren barruan eserita zegoen. Bat-batean, geltokiko nagusiaren txilibitua entzun zen eta Iruñerantz martxan jarri zen. Momentu berean, konboiak abiadura hartu baino lehen laino itxia agertu zen.Ezin zuen ezer ikusi! Treneko makinariak abiadura gehiago eman zion trenari, ia ia ikusi gabe! Geralekura ailegatu aurretik, Sorgingainbera dermioan, zarata iskanbilatsu bat entzun zen. Ia ia eguerdia zen. Jendeak ikusi ezinik ez zekien zer egin! Pentsatu zuten harrobiko tiro handia izango zela!
Elizaren kanpaiak jotzen hasi ziren eta, pixkanaka pixkanaka, laino itxi hori desagertu zen.
Zer gertatu zen inork ez zekien baina, ordu bat geroago, tren-geltokian Iruñetik alarma-hotsa jaso zuen:
“ Altsasutik trena ez da ailegatu Iruñera”.
Geltokitik Iruñeraino begiratu behar izango zuten!
Ez zen beharrezkoa izan.Sorgingainbera dermiora iritsi zirenean, han bertan, ikusi zuten non desagertu zen. Errailen zati bat desagertu izan zela ikusi zuten. Trena jendearekin ere ez zegoen. Bakarrik desagertutako jendearen agiriak!
Desagertutako inor ez zen Sakanakoa edo hiriburukoa baina bere jendeak beldur handia hartu zuen.Gertaeraren ikerketak egin zituzten baina alferrik!
Beste aldetik, garai honetan kaputxino jakintsu bat etorri zen hiriburura. Esaten zutenez gertakari arraroetan aditua.
Alkateak, bere herritarren beldurra laino itxi hori agertzen zen bakoitzean ikusita, kaputxino jakintsuarekin hitz egitea erabaki zuen.
Kaputxino adituaren azalpena hau izan zen:
-Fenomeno arraro hau ez da izango hain arraroa Sakanako triangelu barruan.
Alkateak, hasieran, pentsatu zuen aditua erotuta zegoela. Baina, gertaeraren ikerketek ez zuten argitu ezer; orduan, zergatik ez entzun aditu horri?
Kaputxinoa bere ideia azaltzen hasi zen.
Marraztu zuen plano sinple bat ondo azaltzeko zein zen triangeluari buruzko bere teoria:
-Fenomeno arraro hori bakarrik triangelu barruan gerta daiteke eta, beti, laino itxiarekin.
Alkateak -gerta daiteke - entzutean beldurra hartu zuen eta galdetu zion:
-Nola? Berriro gerta daiteke?.
Kaputxinoak erantzun zion baietz.
Alkateak, orduan, galdetu zion:
-Zerbait egin dezakegu?.
Kaputxinoaren erantzuna oso zuzena zen:
-Dudarik gabe.
1- Oraingoz, elizaren kanpaiak jo beharko dituzte hamabost minutuz eguerdian, Maiatzaren gurutzetik Irailaren gurutzea arte.
Alkateak galdetu zion:
- Zertarako?
-Ba, kanpaiak jota jendeak erreferentzia bat izango du ez galtzeko laino berezi hori agertzen denean.
2- Bigarren gauza eta garrantzitsuena:
-Bost Eguzki-lore hartu beharko dituzue baina leku berean. Eguzki-loreak ondo kokatuak eta gero, sorginkeria desagertuko da.
Alkateak:
-Zein sorginkeria? Zuk esan diguzu fenomeno arraroa zela.
Kaputxinoak:
-Bai. Baina, trena desagertu zen Sorgingainbera dermioan, ezta? Orduan, beste sorginkeria bat sortuko dugu fenomeno hori desagertarazteko.
Alkateak, oso pentsakor, esan zion bere azalpena jarraitzeko.
Kaputxinoak horrela jarraitu zuen:
-Irudizko erronboa trazatu beharko duzue. Hegoaldetik iparraldera oso
goian dagoen gurutzetik begiratuz ikusiko duzue Aizarte harkaitza kokatuta
dagoen harrobia. Eguzkialdetik mendebaldera hiru elizak topatu beharko
dituzue.
Alkatea azalpen artean galdu zen. Ez zekien nondik hasi eta Kaputxinoari
esan zion marrazkia egiteko.
Kaputxinoak pazientzia handiarekin horrela egin zuen.
Alkateak: -Beno, irudizko erronboa trazatu eta gero, zertarako behar
ditugu bost Eguzki-loreak?.
Kaputxinoak: -Lehena , Bargagaingo gurutzean harrobirantz begiratzen
Kokatuko duzue. Bigarrena, eliza nagusian Kaputxinoen elizarantz begira.
Hirugarrena, Kaputxinoen elizaren gurutzetik eliza nagusirantz abiatuta. Bi
azken horien artean geratuko da Donibane baseliza, erronboaren erdian.
Eta azken Eguzki-lorea Aizarte harkaitzean Bargagain gurutzerantz abiatu-
ta jarriko duzue, erronbo guztia mugarritzea. Eguzki-loreak Donibane egu-
nean goizez jarrita egon behar izango dute.
Alkateak, ezer ulertu gabe, galdetu zion irudizko erronboa zertarako be-
harko zuten.
Kaputxinoak bi triangelu itsatsita direla azaldu zion. Donibane egunean, bi
triangelu artean dagoen baselizaren kanpaiak jotzen hasi direnean harrobian
izugarrizko tiro bat bota egin behar duzue. Hau guztia egiten baduzue laino
itxia ez da agertuko eta, ondorioz, sortilegioa ez da berriro gertatuko.
Alkateak herritarrei gauza guztiak prestatzeko esan zien.
Eguna ailegatu zenean dena prest zegoen eta, azkenean, lortu zuten kapu-
txinoaren proiektua burutzea.
Arazo hori iluna da oso, guztiz zaila da horri buruz ezer jakitea . Baina,
badaezpada orain arte, eliza Nagusiaren kanpaiek jotzen jarraitu dute.

Autorea: Sorgingainbera

2011/05/25

Hara! Saridunak!


Tartean Maite.
A! eta euskaltegiko hainbat ikasle. Harro gaude beraiekin ere.

2011/05/24

Ipuin lehiaketako sari banaketan izan gara

Maite A. (saria jasotzen), Maite M., Uxue, Marta eta Idoia.

Polita izan da.

Argazkiak geroago.

2011/05/22

Testu bazkaren maiatzeko 2. saioa

Maiatza akaberan ere izanen da literaturan barna bidaiatzeko aukera, Testu bazka-ren bidez, Kima euskara taldeak antolatuta. Hemendik gonbidatzen zaituztegu altsasuar literaturzale guztiei. Eta maiatzaren 25erako zein izanen da gure topaketa literarioan hizpide jarriko duena?




Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan liburua hain zuzen ere.

Hilaren hasierako saioan Arantxa Urretabizkaiaren 3Mariak lana ezagutzeko aukera izan zuten. Bi liburuek ere Espainiako kritikaren saria jaso dute.
19:00etan Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan). Antolakuntza errazteko, eskertuko genizueke aurretik izena ematea, bezperara arte duzue horretarako (Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean). Hori egin eta on egin diezazula literatura-bidaiak.


Bizi euskaraz.

2011/05/19

Ekainaren 3ko gauerako plana



SORKUN musikariaren emanaldi akustikoa.

Ekainaren 3an, ostiralarekin, 22:00etan Etxarri Aranazko kultur etxean.
Topagunearen BAT BIRA LAU euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren barruan.







2011/05/17

Altsasuko KIMA euskara taldeak

Lekukoa konpartitzen (11/05/04)

Argazkia Haunditu

Kaixo, lagunok.

Oraingo honetan Mintzakide egitasmoari buruz solastu nahi dizuegu, beharbada zuetako batzuek ezagutzen duzue eta badakizue zertan datza, eta apika beste batzuek ez.

Eta Mintzakide zer da? Ba oso egitasmo polita eta beharrezkoa: Euskara ikasten ari direnei aukera ematea euskaltegitik kanpo euskaraz aritzeko.Nola? Horretan dakigunok ezinbestekoak gara behar dutenei laguntzeko, mintzalagun bilakatuko ginateke parte hartu nahi izanez gero eta astero elkartu apuntatu diren ikasle hauetako batzuekin nahi duguna egiteko: kaferen bat hartu, kartetan aritu, txangoak... adostutako orduetan.

Erakargarria da, ezta? Aurten, berriro, Korrika dago eta guri zera datorkigu gogora, lekukoaren kontua.Lekukoa esku batetik bestera pasatzen, azken batean euskara guztion artean eramaten, guztiok euskarari eusten, laguntzen. Argi dago hizkuntza bat, edozein hizkuntza, dakitenek osatzen dutela eta gure kasuan euskaldunok osatzen dugu euskara.

Esana dago euskaldunok eskuzabalak garela eta eskuzabaltasunaren froga garbia konpartitzea da. Horixe da Mintzakide jarduera, euskaldunak izan nahi duten beste batzuekin euskara konpartitu, euskara den lekukoa konpartitzea.

2011/05/16

HARRO GAUDE!



Mintzakide gisa, ofizialki, batek baino ez bazuen parte hartu ere Euskaltegiko ikasleek ipuin lehiaketan, badago beste bat ere parte hartu zuena.






Pertsona hau Mintzakidea izateaz gain, euskaltegiko ikaslea da ere.






Beno, ba, kontua da pertsona horrek, bere kategorian IRABAZI EGIN DUELA! EPAILEEK BERE IPUINAK SARIA MEREZI DUELA ERABAKI DUTELA!









Zorionak, Maite!!!!






2011/05/15

EMAN TA ZABAL ZAZU



Duela gutxi Altsasuko taldeetako batean beste euskaldun bat hasi zen kafe-solasaldia elkarbanatzen. Baina, zorionez/zoritxarrez berehala galdu genuen, lana aurkitu baitzuen.






Orain Etxarri Aranatzeko taldera hurbildu zaigu euskara-paseoa egin nahi duen etxarriar jator bat. POZIK GAUDE!















2011/05/12

Pixka bat penatu gara, baina poztu ere bai.


Pixka bat penatu gara, baina poztu ere bai. Biak. Altsasuko ostegun arratsaldetako taldean parte hartzera animatu zen altsasuar bat, azkenean!!! (kanpaina egin eta gero). Aste pare batez bertan izan genuen eta... lana lortu zuen eta akabo! Beraz, triste gaude ezin duelako taldean jarraitu; baina, aldi berean, pozik gaude bi urte zeramazkielako langabezian.

2011/05/09

Mintzakideendako eta euskaltegiko ikasleendako ipuin lehiaketako irabazleak...



Zein dira aurtengo ipuinik politenak (epaileen ustez). Denak baitira dibertigarri eta onak.






Beno, bada, heldu den maiatzaren 24an jakinen dugu, Etxarri Aranazko Kultur Etxean eginen den sari banaketan.






Ai!!!! Hau urduritasuna!!!!!!

2011/05/06

Gutako nor ez da gaztelaniara pasatu, aurrean daukagunak euskaraz ez dakielakoan?

Zergatik hasten gara zuzenean gaztelaniaz taberna edo denda batean edo sartzerakoan?

Askotan, arrazoi garbirik gabe, hizkuntza aldatzen dugu.

Batzuetan ez gara konturatzen ez dela beharrezkoa hizkuntza aldatzea.

Askotan pentsatzen dugunaren kontra, ez da edukazio txar kontua.

Ikastaro honetan lasai eta eroso aritzeko proposamenak egingo dizkigute.

Euskara erabiltzerakoan seguru eta ongi senti gaitezkeela konturatzen lagunduko digute.


TELP tailerra

tailerraren egunak eta ordutegia

maiatzak 13, 17:00-20:00 h

maiatzak 14, 09:30-13:30 h.

hizkuntza: euskara

izen-ematea maiatzaren 5ean, 6an eta 9an

  • matrikula: 20 € (ikastaro osoan parte hartzen dutenek bueltan jasoko dute)
  • kontu zenbakia: CAN 2054 0059 12 1100000867 kontzeptuan TELP + izen-abizenak jarri
  • postaz elektronikoz izena emateko, adierazi izen-abizenak, jaiotze-data, lanbidea eta harremanetarako telefonoa eta posta helbidea.

ikastaroari buruzko informazio gehiago jasotzeko: 948 464840 edo euskara2@sakana-mank.com