Pages

2011/05/31

Ipuin irabazlea

TRIANGELU BARRUAN

Lehen lehenik, kokatuko dizuet non gertatu zen istorio hau:
Aizkorriren, San Miguel mendiaren eta Urbasaren artean lerro bat trazatzen badugu triangelu bat ikus dezakegu; ba justu triangelu horren erdian, Sakanako hiriburua kokatuta dago.
Hau ikusi eta gero, jarraituko dut esaten hiriburu hau oso famatua zela, bere garaian, trenbideagatik. Hiriburura, egunero, posta-trenak, ibilbide luzeko trenak, tren expresoak ailegatzen ziren. Geltokia merkantziaz eta jendez beteta zegoen. Hiriburuaren bizitza trenaren inguruan mugitzen zen.Egun horietako batean, egunsenti argidun eta politarekin etorri zen.
Geltokian, jendea tren barruan eserita zegoen. Bat-batean, geltokiko nagusiaren txilibitua entzun zen eta Iruñerantz martxan jarri zen. Momentu berean, konboiak abiadura hartu baino lehen laino itxia agertu zen.Ezin zuen ezer ikusi! Treneko makinariak abiadura gehiago eman zion trenari, ia ia ikusi gabe! Geralekura ailegatu aurretik, Sorgingainbera dermioan, zarata iskanbilatsu bat entzun zen. Ia ia eguerdia zen. Jendeak ikusi ezinik ez zekien zer egin! Pentsatu zuten harrobiko tiro handia izango zela!
Elizaren kanpaiak jotzen hasi ziren eta, pixkanaka pixkanaka, laino itxi hori desagertu zen.
Zer gertatu zen inork ez zekien baina, ordu bat geroago, tren-geltokian Iruñetik alarma-hotsa jaso zuen:
“ Altsasutik trena ez da ailegatu Iruñera”.
Geltokitik Iruñeraino begiratu behar izango zuten!
Ez zen beharrezkoa izan.Sorgingainbera dermiora iritsi zirenean, han bertan, ikusi zuten non desagertu zen. Errailen zati bat desagertu izan zela ikusi zuten. Trena jendearekin ere ez zegoen. Bakarrik desagertutako jendearen agiriak!
Desagertutako inor ez zen Sakanakoa edo hiriburukoa baina bere jendeak beldur handia hartu zuen.Gertaeraren ikerketak egin zituzten baina alferrik!
Beste aldetik, garai honetan kaputxino jakintsu bat etorri zen hiriburura. Esaten zutenez gertakari arraroetan aditua.
Alkateak, bere herritarren beldurra laino itxi hori agertzen zen bakoitzean ikusita, kaputxino jakintsuarekin hitz egitea erabaki zuen.
Kaputxino adituaren azalpena hau izan zen:
-Fenomeno arraro hau ez da izango hain arraroa Sakanako triangelu barruan.
Alkateak, hasieran, pentsatu zuen aditua erotuta zegoela. Baina, gertaeraren ikerketek ez zuten argitu ezer; orduan, zergatik ez entzun aditu horri?
Kaputxinoa bere ideia azaltzen hasi zen.
Marraztu zuen plano sinple bat ondo azaltzeko zein zen triangeluari buruzko bere teoria:
-Fenomeno arraro hori bakarrik triangelu barruan gerta daiteke eta, beti, laino itxiarekin.
Alkateak -gerta daiteke - entzutean beldurra hartu zuen eta galdetu zion:
-Nola? Berriro gerta daiteke?.
Kaputxinoak erantzun zion baietz.
Alkateak, orduan, galdetu zion:
-Zerbait egin dezakegu?.
Kaputxinoaren erantzuna oso zuzena zen:
-Dudarik gabe.
1- Oraingoz, elizaren kanpaiak jo beharko dituzte hamabost minutuz eguerdian, Maiatzaren gurutzetik Irailaren gurutzea arte.
Alkateak galdetu zion:
- Zertarako?
-Ba, kanpaiak jota jendeak erreferentzia bat izango du ez galtzeko laino berezi hori agertzen denean.
2- Bigarren gauza eta garrantzitsuena:
-Bost Eguzki-lore hartu beharko dituzue baina leku berean. Eguzki-loreak ondo kokatuak eta gero, sorginkeria desagertuko da.
Alkateak:
-Zein sorginkeria? Zuk esan diguzu fenomeno arraroa zela.
Kaputxinoak:
-Bai. Baina, trena desagertu zen Sorgingainbera dermioan, ezta? Orduan, beste sorginkeria bat sortuko dugu fenomeno hori desagertarazteko.
Alkateak, oso pentsakor, esan zion bere azalpena jarraitzeko.
Kaputxinoak horrela jarraitu zuen:
-Irudizko erronboa trazatu beharko duzue. Hegoaldetik iparraldera oso
goian dagoen gurutzetik begiratuz ikusiko duzue Aizarte harkaitza kokatuta
dagoen harrobia. Eguzkialdetik mendebaldera hiru elizak topatu beharko
dituzue.
Alkatea azalpen artean galdu zen. Ez zekien nondik hasi eta Kaputxinoari
esan zion marrazkia egiteko.
Kaputxinoak pazientzia handiarekin horrela egin zuen.
Alkateak: -Beno, irudizko erronboa trazatu eta gero, zertarako behar
ditugu bost Eguzki-loreak?.
Kaputxinoak: -Lehena , Bargagaingo gurutzean harrobirantz begiratzen
Kokatuko duzue. Bigarrena, eliza nagusian Kaputxinoen elizarantz begira.
Hirugarrena, Kaputxinoen elizaren gurutzetik eliza nagusirantz abiatuta. Bi
azken horien artean geratuko da Donibane baseliza, erronboaren erdian.
Eta azken Eguzki-lorea Aizarte harkaitzean Bargagain gurutzerantz abiatu-
ta jarriko duzue, erronbo guztia mugarritzea. Eguzki-loreak Donibane egu-
nean goizez jarrita egon behar izango dute.
Alkateak, ezer ulertu gabe, galdetu zion irudizko erronboa zertarako be-
harko zuten.
Kaputxinoak bi triangelu itsatsita direla azaldu zion. Donibane egunean, bi
triangelu artean dagoen baselizaren kanpaiak jotzen hasi direnean harrobian
izugarrizko tiro bat bota egin behar duzue. Hau guztia egiten baduzue laino
itxia ez da agertuko eta, ondorioz, sortilegioa ez da berriro gertatuko.
Alkateak herritarrei gauza guztiak prestatzeko esan zien.
Eguna ailegatu zenean dena prest zegoen eta, azkenean, lortu zuten kapu-
txinoaren proiektua burutzea.
Arazo hori iluna da oso, guztiz zaila da horri buruz ezer jakitea . Baina,
badaezpada orain arte, eliza Nagusiaren kanpaiek jotzen jarraitu dute.

Autorea: Sorgingainbera

No comments:

Post a Comment