Pages

2011/05/17

Altsasuko KIMA euskara taldeak

Lekukoa konpartitzen (11/05/04)

Argazkia Haunditu

Kaixo, lagunok.

Oraingo honetan Mintzakide egitasmoari buruz solastu nahi dizuegu, beharbada zuetako batzuek ezagutzen duzue eta badakizue zertan datza, eta apika beste batzuek ez.

Eta Mintzakide zer da? Ba oso egitasmo polita eta beharrezkoa: Euskara ikasten ari direnei aukera ematea euskaltegitik kanpo euskaraz aritzeko.Nola? Horretan dakigunok ezinbestekoak gara behar dutenei laguntzeko, mintzalagun bilakatuko ginateke parte hartu nahi izanez gero eta astero elkartu apuntatu diren ikasle hauetako batzuekin nahi duguna egiteko: kaferen bat hartu, kartetan aritu, txangoak... adostutako orduetan.

Erakargarria da, ezta? Aurten, berriro, Korrika dago eta guri zera datorkigu gogora, lekukoaren kontua.Lekukoa esku batetik bestera pasatzen, azken batean euskara guztion artean eramaten, guztiok euskarari eusten, laguntzen. Argi dago hizkuntza bat, edozein hizkuntza, dakitenek osatzen dutela eta gure kasuan euskaldunok osatzen dugu euskara.

Esana dago euskaldunok eskuzabalak garela eta eskuzabaltasunaren froga garbia konpartitzea da. Horixe da Mintzakide jarduera, euskaldunak izan nahi duten beste batzuekin euskara konpartitu, euskara den lekukoa konpartitzea.

No comments:

Post a Comment