2010/12/31

Urte berri kanta - Etxarri Aranazko bertsioa

Urgoiena urbarrena
urte berri egun ona,
urte berri egun ona,
baita guk ere umore ona.

Etxe honetan sar daiela
pakearekin osasuna,
onarekin hondasuna,
urte berri egun ona.

Baratzean belar ona,
harrek dauka lurrin ona,
Madalena, Madalena,
badakizu goiza dala.

Etxeko andre zabala,
ama onaren alaba,
bidean argitu degu
limosnerua zerala.

Etxeko andre giltzaria,
irakidazu ataria,
atarian idergia,
harrek dauka lur berria.

Izotzetan ta elurretan,
abenduko gau luzetan,
abenduko gau luzetan,
gu gaixoak oinutsetan.

Haizea dabil mendebala,
jeiki, jeiki, guregana
umore onez etor gera
urte onak ematera.

Sentitzen degu, sentitzen,
ari zerala jeikitzen
urdeiaren zarrast hotsa
hemendik degu sentitzen.

Eguzu bada, eguzu,
borondaterik badezu,
borondaterik badezu

Urte berri kanta - Urdiaingo bertsioa

Arantzazu, zer dekazu?
Urgoiena, Urbarrena;
Urgoiena, Urbarrena
Urteberri egun ona.

Etxe honetan sar dayena
Bakearekin osasuna;
bakearekin osasuna
onarekin ondasuna.

Etxekoandre giltzaria
iriki zazu ataria
iriki zazu ataria
badekagu ur berria;
badekagu ur berria
presta zazu gosaria

Etxe hontan oilar bi
bat bestea dirudi,
etxe hontako etxekoandreak
Ama Birjiña dirudi.

Etxe hontako nagusi jaunak
poltxia txintxirrinduna;
poltxia txintxirrinduna;
zilarrez ezpataduna.

Etxe hontako nagusi jaunak
urre gorrizko bizarra
hartxek, hartxek eman dia neuri
errieltxo biko zidarra.

Goyen goyen ilargia
erdi erdian klabeliña
gure baratzan dago belar ona
hark botatzen du usai ona.

Izotzean elurretan
abenduko gau luzetan
beste guziak ohian eta gu,
gaixuok oinutsetan.

Eguzu, bada, eguzu
baldin eman nahi badezu,
baldin eman nahi badezu
bestela despegi gaitzazu.

Orain, urte berrian hartutako ura ematen zaio nagusiari, eta honek opil bat ematen du. Opilik ez badu ematen kantatzen da:

Arramayoan dabil sagua
ari segi dabil katua
etxe hontako limosnarekin
eztugu beteko zakua.

Etxi honetan dago uztarri
haren gainian uzkar bi.
Amen, amen.

Urte berri kanta - Arruazuko bertsioa

Ur goiena, ur barrena
Urteberri egun ona,
graziarekin osasuna
pakearekin ontasuna,
Jaungo(i)coac dizuela egun ona.

Abade jauna beoren
Eskubidiarekin
nahi nuke kantatzen hasi
nere lagunekin.

Egun onak ematera
bere familiari
nere deseioa da ta
lenikan beori.

Alkate jaunaz egondu gera
atzoko arratsaldean
eskubidea gerekin degu
ibilitzeko pakean.

Ur goien goien iturri
ura da txorrotik etorri,
etxe honetan etxekoandreak
Ama Birjina dirudi.

Etxekoandre oso ona
zure gauza doai ona,
egun honetan jantzikoituzu
zure soinian hamar gona.

Txuri nabar azpiko
gorri ederra gaineko
zure parerik ez da
plaza bat onratutzeko.

Damatxo gazte konpinitua
Hoiek kolore gorriak,
zure mateilak iduritzen zay(t)
klabelinaren orria.

Klabelinaren orriarekin
arrosa maiatzekua,
hementxe gaude zuri begira
damatxo bihotzekua.

Sentitzen zaitut sentitzen
sala berrian altxatzen,
zure oin txiki politen hotsa
hemendixen dut aditzen.

(Hemendixen aditzen ta
eskaileretan jeitxitzen)
urdai azpia buruan eta
lukainka parea eskuen.

Limosna ere hartu degu ta
orai abitu gaitezen
adiosikan ez degu eta
agur ikusi artean.

Hortxen dago sagua
haren onduan katua,
etxe honetan limosnarekin
ez degu beteko zakua.

Hor goien goien iturri
Ura da txorrotik etorri,
etxe honetako zaldun gazteak
hamalau urre zintzarri.

Hamalau urre zintzarrirekin
zazpi damaren eguzki,
hoiek danak hala izanik
gehiago ditu merezi.

2010/12/27

Barcinak euskaraz bizi nahi omen du


Hacker talde batek UPNk gabonetarako egin duen bideoa moldatu omen du, eta zenbait orduz ikusgai egon omen da UPNren webgunean. UPNk ez omen du ulertzen halakoak nola gerta ote daitezkeen, beti jokatzen baitute euskararekin errespetuz.

2010/12/20

Euskaraz badago mundu bat eta badaude kontu interesgarri askoak!!!!

Pupu eta Lore bikien jaiotza kontatzen digun hau adibidez.


Eskerrik asko bideo hau jartzeko ideia emateagatik Irurtzungo Aizpea euskara taldekoei.

2010/12/17

Sakanako mintzakide taldeak aurrera!!!

berri on-onak baititugu!


Etxarriko taldean urtarrilean bi gehiago izanen direlako.


Altsasun, lehen zegoen laukoteaz gain, orain bikote jator-jator bat osatu delako.



Eta Irurtzungo taldea, sukaldaritza ikastaroa amaitu eta gero, Mintzakidera birziklatuko delako.


Aupa gu!!!!!!

2010/12/16

Maitatu, ikasi, ari… euskalakari


Heldu den apirilaren 7tik 17ra.

Trebiñun hasiko da eta Donostian despedituko da.

2010/12/15

Bihar ere gaur adinako hotza egingo duenez...

... berokian egiteko plana proposatuko dizuegu:

Altsasuko Iortia kultur gunera (berogailua dago) joatea bihar 19:00etan Fernando Morillorekin Suminaren estrategia nobelari buruzko elkarrizketa eta tertulia elkarbanatzera.

2010/12/13

TESTU BAZKA ABENDUAN

Denok dakigu abenduan jaiegun asko daudela.
Bada, begira... hori dela eta euskaraz aritzeko aukerak anitzagoak dira. Bai!Adibidez, abenduaren 22an Testu bazka izango dugu Altsasun, literatura gosea asetzeko, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean 2. solairuan (2. solairuan, mahai beltza duen gelan).
Alberto Barandiaran altsasuarraren Postkronikak liburua ezagutzeko aukera izanen dugu.

Testu bazka lagundutako irakurketa bat egitean datza. Euskarazko testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa. Bildutakoek hura irakurri ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.

Kima euskara taldeak ohartarazi nahi du Testu bazka-n aritzeko ez dela literatura ezagutza espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Kimaren ustez, dena abantailak dira: euskal idazleen lanak ezagutzeko aukera eskaintzen du; ez da etxerako lanik izanen; ez dago irakurketa beharturik, saioak ez dira oso luzeak izaten eta saio guztiak independenteak dira.

Horregatik, Kima euskara taldetik gonbitea luzatzen diogu irakur zaletasuna dutenei, literatura maite dutenei, idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenei edota euskaraz hitz egin nahi duten guztiei. Hori bai, antolaketa errazte aldera, eskertuko genizueke Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean izena emanen bazenute. Horretarako hilaren 27ra arteko epea dago. On egin literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.

2010/12/10

Gabonetan ere euskalduna izan daiteke


Gabonetan ere euskalduna izan daiteke.
Gabonetan kontsumista izan daiteke (neurrian, jakina. Gauza guztiak bezala)
Horretarako hor daukagu Euskarazko Produktuen Katalogoa.
Begiratu bat emanez gero, benetan gauza politak daudela ikusiko duzue, hala nola jokoak, liburuak, filmak, musika, progama informatikoak, telesailak...
www.katalogoa.org da helbidea.

2010/12/02

Bihar Pirritx, Porrotx, Mari Motots... eta Pupu eta Lore Irurtzunen!!!


Bai!
Bihar Irurtzunen, kiroldegian, 18:00etan
ONGI ETORRI PUPU ETA LORE izeneko ikuskizun berriarekin.

Sarrerak salgai Pikuxarren eta Martxuetan 6 eurotan.

Irurtzungo Aizpea euskara taldeak antolatuta.

2010/11/26

Bertso afaria, orain Irurtzunen

Abenduaren 18an Bertso Afaria dago Irurtzunen. Hau da, bapo afaldu eta ondoren Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak botako dituzten bertsoekin ongi pasatu eta nahiko barre egin.
A! Bertara joan nahi izanez gero, aurretik izena eman Iratxo elkartean. (Han izango da afaria)

2010/11/25

Irurtzungo mintzakideak sukaldari


Irurtzungo mintzakideak Gabonak arte sukaldaritza ikastaroa egiten ari dira, beste euskaldun batzuekin batera eta euskaraz!
Aupa zuek!
Eta? gozoagoak dira euskal patata tortillak?
Ba, ziur maila goreneko sukaldaritza egiten duzuela jadanik!!!!!!

2010/11/24

Azaroko Batixabia martxan!!!!!!!!


Eguraldiarekin lotutako hitzak dira.
Bokalak jarri behar dira.
Kimakoen webgunean egin dezakezu edo euskaltegian, Iortian, eskola eta ikastolan dauden papertxoetan.
Inspiratu pixka bat eta zorte on!!!!!!!

2010/11/18

Ikaragarrizko bertso saioa

Etzi, larunbata
Altsasun
20:00etan
Iortian
Bertso saioa
Kima euskara taldeak antolatuta Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin
Primerako bertsolariak, aurkezpenik behar ez dutenak:
Julio Soto
Julen Zelaieta
Oihane Perea
Iñaki Viñaspre
Sustrai Colina
Andoni Egaña

Martxan da Bertsoberriz Altsasun zikloa, Kima euskara taldeak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatuta. Haren bidez bertsolaritzaren zaletasuna zabaldu eta sustatu nahi dugu Altsasuko eta, oro har, sakandarren artean.

Bertsoberriz Altsasun zikloak puntako bertsolariak dakarzkigu oraingoan. Primerako bertso-saio batekin gozatzeko aukera izanen dugu, punta-puntako inprobisatzaileak izanen baitira. Alde batetik, Julio Soto eta Julen Zelaieta. Bestetik, Arabako Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre. Eta seikotea osatzeko Sustrai Colina eta Andoni Egaña bertsolari apartak etorriko dira. Josema Leitza gai-jartzailearen esanetara ariko dira kantuan. Eskaintza edozein bertsozale asetzeko moduko adela uste dugu.

Bertso saioa azaroaren 20an, larunbatarekin, 20:00etan izanen da Iortia kultur guneko areto txikian. Horregatik, antolakuntzatik oharra zabaltzen dugu sarrerak lehenbailehen eskuratzeko, gabe gelditu nahi ez baduzu behintzat, areto horretan 99 pertsonarendako tokia besterik ez baitago. Sarrerak 5 eurotan daude salgai Iortia kultur gunean. Zortea probatu nahi duenak jakin dezala Beleixe Irratian (FM 107,3), Sakanako irrati euskaldunean, lau sarrera zozketatuko dituztela (astegunetan 13:30etik 14:00ak bitartean). Besterik gabe, antolakuntzaren aldetik bertso saioarekin gozatzea besterik ez dizuegu opa.

2010/11/17

Euskarazko liburu truke azoka

Altsasuko KIMA euskara taldekoei esker.

Zer da liburu trukea?
Etxean kasu handirik egiten ez diozun libururen bat baduzu,...
jadanik irakurri duzulako
berriro irakurriko ez duzulako
gustuko ez duzulako (beno, agian beste norbaiti gustatuko zaio, espero dezagun)
gustuko duzulako eta beste norbaitek goza dezan nahi duzulako (ideia ona!)
etxean lekua egin nahi duzulako (agian)

Non? Altsasun
Non zehazki? liburu bilketa Altsasuko ikastetxeetan (euskaltegia barne), azoka plazan (eguraldi ona badago), Gure Etxean (euria ari badu, esaterako)
Noiz? liburu bilketa azaroaren 19a arte, azoka bera azaroaren 21ean, 12etatik 14etara

Bilketarako utzi liburu horiek Altsasuko ikastetxeetako batean eta ordainez txartela jasoko duzu.

Azokaren egunean liburu horiek guztiak Altsasuko plazan izanen dituzu. Begiratu, kuxkuxeatu... eta gustuko zerbait aurkituz gero, txartelaren truke hartu, eraman eta ea! irakurri eta...

2010/11/12

Etxarri Aranatzen etxarriera praktikatzeko taldea dago


Baaaaiiii!!!!
Etxarri Aranatzeko taldekoak Etxarriko euskaran aritzen dira, honetaz eta hartaz... paseatzen duten bitartean, noski. Euria ari badu... tabernaren batean kafe beroa eskuetan.

2010/11/09

Irakurtzea gustuko baduzue...

eta gainera gero liburu hori idatzi duen pertsonarekin egoteko aukera nahi baduzue...

Abenduaren 16an, ostegunarekin, Altsasuko Iortia kultur etxera

Fernando Morillo etorriko da.

Idazlea da.


Suminaren estrategia nobelari buruz hitz egingo digu.

Hortaz, aukera ez galdu,

lortu liburua,

gozatu, harritu, txunditu...

eta ...

2010/10/30

Ez da bakarrik euskara batuan aritzeko!!!!!

Mintzakideko partaide izanik euskara batuan aritzea da agian gehien ezagutzen duguna.
Baina...
euskalkian ere gozatu daiteke.

etxarrieraz



arbizueraz



lakuntzeraz
urdiaineraz

2010/10/26

Azaroaren 6rako plana

Azaroaren 6an, 20:30ean
Altsasuko Iortia Kultur etxean
NOMADAK TX

Musika kontzertua hainbat bidairen irudiekin

2010/10/22

Gure berri FACEBOOKEN!!!!!!!!


Ama!

Teknologia berrien kontu hau izugarria da!!!!!!

Facebooken gure berri eman dute (bueno, geuk jarritako Sakandarren egunaren berri) PRAKTIKATUren orrian.

2010/10/21

Ez dakizula zer egin igandean?


Igandean jaiegun euskalduna.
Sakandarren eguna
Iturmendin
11:00etan jaiaren hasiera: suziria, dianak
12:00etan herri kirol erakustaldia
13:00ean zaldi gaineko paseoak haurrendako
13:30ean 2010eko Sakandarraren eta Urrezko aitzurraren sari banaketa
txalaparta eta aurreskua
15:00etan bazkaria Aizkozar elkartean
17:30ean Sakanako 1.go asto lasterketa
18:00etan pilota partidak
20:00etan auzatea
20:00 DJ Sergei Aizkozarren

Egun betea, e?

2010/10/19

ANTZERKIA EUSKARAZ IRURTZUNEN


Urriaren 29an, ostiralarekin, 21:30ean

Irurtzunen, Kultur etxean

Euskarazetamol. Ez dok hiru Bikoteatroa.



Sarreraren prezioa: 6 euro

TESTU BAZKA URRIAN

Altsasuko Kima euskara taldearen ekimen interesgarria.

Euskaraz dagoen literatura testua hartu eta denon artean komentatzea, daukan guztia ateratzea, zukutzea...

Urriko Testu bazka–rako hitzordua hilaren 27an, asteazkena, jarrita dago, 19:00etan Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan). Lastaileko saioan Ernest Hemingway idazleari egindako elkarrizketa bat aztertuko da.


2010/10/18

Urte amaieran zinea euskaraz

Euskarabideak antolatuta (gehiago ere antola zezakeen)
urte amaiera honetan hainbat film emango dituzte
euskaraz
SakananAltsasun abenduaren 5ean, 17:00etan, Doraemon eta mundu galdua Iortian
Altsasun abenduaren 17an, 21:45ean, Slumdog Milionaire IortianEtxarri Aranatzen abenduaren 2an, 17:30ean, Goazen ilargira! Kultur etxean
Etxarri Aranatzen abenduaren 2an, 19:00etan, Slumdog Milionaire Kultur etxean
Lakuntzan azaroaren 13an, 18:30ean, Ponyo amildegian, udaletxean
Lakuntzan azaroaren 20an, 18:30ean, Goazen ilargira! udaletxean
Olaztin abenduaren 12an, 17:00etan Ponyo amildegian udaletxean

2010/10/14

Udazkenarekin batera BATIXABI iritsi da



Altsasuko Kima euskara taldeak beste Batixabi jokaldi bat atera du. Parte hartu eta sari onak irabazi!!!!!!!!!!

Parte hartzeko txartelak euskaltegian, Iortian... on line....

2010/10/11

Ostiral honetan, iluntzean, ez dakizula zer egin?


Iaz bezala, aurten ere, Kima euskara taldeak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatu du Bertsoberriz Altsasun zikloa. Bi erakundeok helburu da altsasuarren eta, oro har, sakandarren artean bertsozaletasuna zabaltzea.

Bertsoberriz Altsasun zikloa festetan abiatu zen, irailaren 18an antolatutako bertso-poteoarekin. Haren ondoren zikloak bi ekitaldi izanen ditu. Aurreko urteetan bezala, aurten ere, ferietan bertsolaritza presente izanen da, mahaiaren inguruan. Ostiralean afaltzera bilduko gara Zubiondo elkartean, 22:00etan. Afal buruan, Xabier Silveira eta Unai Iturriaga bertsolariak izanen dira kantuan ariko direnak. Txartelak dagoeneko salgai daude Iortia kultur gunean eta Biltoki eta Gau-txori tabernetan 20 eurotan. Txartelak urriaren 13ko 14:00ak arte egonen dira salgai. Gabe gelditu nahi ez baduzu mugitzea duzu!.

Bertso saioa

Ferietako bertso afariarekin batera, eta aurreko urtetan bezala, primerako bertso saio batekin gozatzeko aukera izanen dugu Altsasun. Bertsoberriz Altsasun zikloak Iortia kultur gunera puntako dozena erdi bertsolari ekarriko ditu. Zure agendan erreserbatu azaroaren 6, larunbata, Iortia kultur gunean bertso saioa izanen delako.

Bertsoberriz Altsasun zikloaren eskaintza horixe duzu. Kima euskara taldeak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak zure gogokoa izatea espero dugu. Elkar ikusiko dugulakoan, bitartean eta beti, bizi euskaraz.


2010/10/08

Hartu ditugu Mintzakide berrien izenak


Hurrengo egunetan... bueno asteburuan ez, astelehenean ere ez (baten bat kanpoan izanen da zubi luzea dela eta ) eta asteartean ere ez (jai egiteagatik, edozer gauza)

zera...

hurrengo egunetan telefonoz deituko diegu / dizuegu eta planak komentatuko ditugu.

2010/09/14

Euskaltegian gaude...

astelehenetik ostiralera,
10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Bertara etorri edota bestela telefonoz deitu:

948 468 258/607 624 392

2010/08/31

Itzuli gara!

Berriz ere euskaltegian aurki gaitzakezu.
Astelehenetik ostiralera,
09:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.

eta telefonoz deitu nahi baduzu, horra hor:
948 468 258 edota 607 624 392

2010/06/03

Aurten ere, mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten lagunek %25ko deskontua izango dute UEUk antolatzen dituen udako ikastaroetan.

Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:
- Egitasmo batean parte hartzea.
- Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (bere udalarena, foru aldundiarena...)

Izena eman aurretik eskaera egin behar da, baieztatu ostean, ikasleak matrikula egingo du.

Dudarik gabe, udan euskara lantzeko beste aukera paregabea.

2010/06/02

Piropo lehiaketa

Kima euskara taldeak bosgarren aldiz piropo lehiaketa antolatu du, euskarari erabilera “goxo” bat emateko “aitzakia” eman nahian. Nork berak sortutako piropoak izan behar dira eta herrian barna banatutako kutxatxoetan edota kimaren web orrian aurkez ditzakezue. Parte hartu eta onenak liga dezala!!


2010/05/27

Botanika ibilbideak

Hemen da, berriro ere, gurean ditugun landare eta zuhaitzen berri izateko aukera. Kima euskara taldearen eskaintza honen bidez Altsasu beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera izanen duzu.
Eta guzti hau dermioan barna paseo bat emanez.

2010/05/20

IPUIN LEHIAKETA

Kima euskara taldeak antolatutako ipuin lehiaketak baditu sarituak eta horien artean mintzakide bat ere izan dugu. "Eraztun magikoa" idatzia izan da, Eugenio Bonok, Jose Luis Ojerrek, Noelia Martinek, Mikel Aingeru Lealek, eta Juanan Guerrerok aurkeztutakoa eta B mailan txapelduna. Zorionak tortillometrolariak!!

2010/05/06

Nafarroan euskarak bizi duen egoeraren aurrean erantzuna aktibatzeko dinamika abian dago. Horregatik, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, maiatzaren 15ean Iruñean manifestazioa eginen da, baita beste hainbat ekintza interesgarri ere. Beraz badakizue, animatu eta euskaraz bizi!!