Pages

2010/12/13

TESTU BAZKA ABENDUAN

Denok dakigu abenduan jaiegun asko daudela.
Bada, begira... hori dela eta euskaraz aritzeko aukerak anitzagoak dira. Bai!Adibidez, abenduaren 22an Testu bazka izango dugu Altsasun, literatura gosea asetzeko, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean 2. solairuan (2. solairuan, mahai beltza duen gelan).
Alberto Barandiaran altsasuarraren Postkronikak liburua ezagutzeko aukera izanen dugu.

Testu bazka lagundutako irakurketa bat egitean datza. Euskarazko testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa. Bildutakoek hura irakurri ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.

Kima euskara taldeak ohartarazi nahi du Testu bazka-n aritzeko ez dela literatura ezagutza espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Kimaren ustez, dena abantailak dira: euskal idazleen lanak ezagutzeko aukera eskaintzen du; ez da etxerako lanik izanen; ez dago irakurketa beharturik, saioak ez dira oso luzeak izaten eta saio guztiak independenteak dira.

Horregatik, Kima euskara taldetik gonbitea luzatzen diogu irakur zaletasuna dutenei, literatura maite dutenei, idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenei edota euskaraz hitz egin nahi duten guztiei. Hori bai, antolaketa errazte aldera, eskertuko genizueke Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean izena emanen bazenute. Horretarako hilaren 27ra arteko epea dago. On egin literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.

No comments:

Post a Comment