2013/12/23

ABENDUAREN 26AN ZINEMA EUSKARAZ!

Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateak, Euskara sorkuntzari, sorkuntza euskarari izeneko programaren barruan, Emak bakia baita pelikula eskainiko dute Altsasun. Bi entitateek —bakoitzak bere esparruan— euskara sustatzeko helburua dute, eta sustapen lan horren barruan oso garrantzitsuak dira euskaraz sortutako kultur produktuak; horien artean, zinema ekoizpenak. Euskarazko produktuen kontsumoa handitzeko eta, zehazkiago, Sakanan helduendako euskarazko filmen ikusle kopurua handitzeko, sortu zuten Euskara sorkuntzari, sorkuntza euskarari programa. Izan ere, Iortia kultur guneak zinema-programazio egonkorra eskaintzen du urtean zehar, eta euskaraz sortu edo itzulitako familiendako filmak proiektatzen ditu hilero; noizbehinka, helduendako filmak proiektatzen ditu, baina ikusle gutxi joan ohi da.
  • abenduaren 26an (ostegunarekin)
  • 20:00etan
  •  Altsasuko Iortia kultur gunean
  • Doan (gonbidapena jaso behar da aldez aurretik Iortian)
    Laburpena
Man Rayren film batek, Emak Bakia izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari, kasu.
Fitxa teknikoa

  •  Zuzendaria: Oskar Alegria
  • Gidoia: Oskar Alegria
  •  Iraupena: 83 minutu

2013/12/22

ESKERRIK ASKO ZURI, MINTZAKIDE!

Urte berri on!

Eta eskerrik asko, mintzakide! Zeuri esker, euskarak hiztunak irabazten ditu egunetik egunera. AEKren mintzapraktika egitasmoetan gabiltzan guztion partez, eskerrik beroenak.


2013/12/20

AIZPEAK BERTSO AFARIA ANTOLATU DU BIHAR

Bihar, Aizpea euskara taldeak antolatuta, bertso afaria eginen da Irurtzungo Iratxo elkartean, 21:30etik hasita.

Ariko diren bertsolariak Erika Lagoma eta Uxue Alberdi dira.

FILM BAT IKUSI ETA EDERKI MERENDATU

Atzo Altsasuko mintzakideak euskaltegian elkartu ziren. Film bat ikusi zuten eta ederki merendatu zuten. Plan bikaina, ezta?


2013/12/19

BIHAR IRURTZUNGOEK AFARIA EGINEN DUTE!

Bihar Irurtzungo mintzakideak potea hartzeko elkartu ordez,

afaltzeko elkartuko dira.

On dagiela!


2013/12/18

PASABIDEKO GALDERAZ OHARRA

Olentzerorena izan da 2013ko azken pasabideko galdera.

2014an itzultzen garenean, pasabideko galderarekin itzuliko gara!!!!



ZEIN GEZUR ESAN GENUEN OLENTZERORI BURUZ?

Ba, A) aukera!!!!!

Olentzero, guk dakigula, ez dago ezkonduta! Elizaz ezkonduta? Are gutxiago.

Egia esan ez dakigu zein harreman dagoen Olentzeroren eta Mari Domingiren artean.

A) Olentzero eta Mari Domingi elizaz ezkonduta. 50 boto
B) Neguko solstizioa. boto 1
C) Suko enborra. 2 boto
D) Ikazkina da. 3 boto


Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, sekulako saria jasoko duena mintzakide bat da!!!! Zorionak Izaskun!!!!!

Zein da saria??? Olentzerori buruzkoa denez, kriston saria da!!! Arkatz, boligrafo, txorroskilo, borragoma eta erregelaz betetako kartapazioa!!!!

ESKERRIK ASKO, JOXEMARI!





2013/12/17

OSTEGUNEAN ALTSASUKOEK ZINEMA ETA MERENDUA!

Ostegunean Altsasuko mintzakideak tabernara joan ordez euskaltegira joanen dira.

Bertan film bat ikusiko dute (Asko daude aukeratzeko!) eta ondoren pixka bat merendatuko dute!


BIHAR JOXEMARI ITURRALDEREN BISITA IZANEN DUGU!!!


Joxe Mari Iturralde idazlea gonbidatu dute aurten Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEK-k. Haren Poloniako lautada izoztuak eta Rasputin eta San Petersburgoko gauak liburuak irakurtzeko proposamena egin dute, bai euskaltegiko ikasleei bai sakandar guztiei ere. Horiek irakurri ondoren egilearekin haiei buruz hitz egiteko aukera izanen da bihar.

Liburuak
Poloniako lautada izoztuak (Igela, 2001). Erdi mailakoa.
Maitasun istorio bat kontatzen du bukaerara arte argituko ez dena. Horrela liburu guztian zehar misterioa mantenduko du. Narrazio berezia da, misteriotsua eta interesgarria, normalean oharkabean pasatzen diren detaile txikien deskribapenari garrantzi handia ematen diona.

Rasputin eta San Petersburgoko gauak (Elkar, 2013). Goi mailakoa.
Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.



Iturria:  http://guaixe.net/sakana/1387196332347
(pixka bat moldatua)

2013/12/13

Guaixe-k web berria mustuko du astelehenean

Astelehenean, 18:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean eginen da aurkezpena. Sakandar guztiak gonbidatutak daude
Bierrik fundazioak, Sakanako euskarazko komunikabideak kudeatzen dituen fundazioak, web atari berria mustuko du astelehenean. Sakanaz sarean aritzeko gune berria izanen da. 2007. urtetik dago Guaixe Interneten Sakanako informazioa zabaltzen. Baina ordutik informazioa kontsumitzeko joerak aldatzen ari direla ikusita eta herritarren beharrei erantzuteko sortu du Bierrik-ek web gunea.

www.guaixe.net-en ezaugarri nabarmenenak bi dira. Batetik, Sakanako talde eragile eta herritarrez osatutako Komunitatea izanen du (herritarren parte hartzea eta inplikazioa sustatuko du, haiei web orrian protagonismoa emanez). Eta, bestetik, informazioa eta gaurkotasuna kudeatzeko tresna berriak izango ditu: argazki albisteak, argazki galeriak, bideoak, zuzenekoak. Aldi berean, zerbitzu eta elementu berriak eskainiko ditu web gune berriak: zorion agurrak, ezkontzak, jaiotzak, gida komertziala. Eta dena mugikorretarako egokitua. Argibide guztiak astelehenean emanen ditugu Iortia kultur gunean.

Elkarlanean
Proiektu horri ilusioz ekin dio fundazioak. Horretarako Tokikom-en, euskarazko tokiko hedabideen elkartearen laguntza izan du. Euskal Herriko euskarazko beste komunikabide batzuekin batera, punta puntako teknologia eskaintzen duen plataforma jarri dute martxan. Motor nagusia eta software librea besteekin konpartituko du beraz. Hala, tokiko hedabideen sektorea berritzeko urratsa eman dute, bakarka nekez eskura zitzaken baliabideak lortuz horrela. 

Eragina
Hilabetea    Bisita kopurua
Ilbeltza       27.410
Otsaila       23.456
Martxoa     27.588
Apirila        26.123
Maiatza     32.639
Garagarzaroa 39.743
Iraila         39.518
Lastaila    37.050
Azaroa     36.003

@guaixe
Data              Jarraitzaileak
2012-12-21    400
2013-02-15    502
2013-04-11    604
2013-07-24    701
2013-09-06    800
2013-12-03    900
Facebook.com/Guaixe.astekaria 1.155 lagun


www.guaixe.net helbidetik hartutako informazioa

2013/12/11

ABENDUAREN 18 ARTEKO GALDERA



ZEIN DA GEZURRA?

a) Olentzero eta Mari Domingi elizaz ezkonduta daude.

b) Neguko solstizioa ospatzeko da Olentzero.

d) Lehen Gabon Gauan tximiniako sutara botatzen zuten enborrari deitzen zioten Olentzero.

d) Ikazkin moduan irudikatzen dute, pipan erretzen du eta tximiniatik jaitsita sartzen da etxeetara.


 

BERTSOLARIEN GALDERAREN ERANTZUNA

a) Mendiluze, Sarriegi, Beltza, Lizaso, Egaña, Fernandez, Colina eta Arzallus. 3 BOTO
b) Arzallus, Lujanbio, Iturriaga, Lakuntza, Leitza, Alberdi, Colina eta Gaztelumendi. 6 BOTO
c) Colina, Lazkao Txiki, Baxarri, Silveira, Txirrita, Xalbador, Bilintx eta Gaztelumendi.BOTO 1

d) Mendiluze, Sarriegi, Arzallus, Gaztelumendi, Elortza, Lujanbio, Colina eta Iturriaga. 46 BOTO
Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, sekulako saria jasoko duena Ricardo da!!!!

Zein da saria? 2014rako egutegi zoragarria  ekintzak markatzeko itsasgailuak eta guzti!!!!

2013/12/08

IRAKURLE TALDEAREN HITZORDUA OSTEGUNEAN

Irakurle taldearen abenduko hitzordua ostegunean izanen da, hilak 12, arratsaldeko 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian


Solasaldiaren hizketa  gaia  Jon Arretxeren 19 kamera izanen da.





2013/12/04

ABENDUAREN 11 ARTEKO GALDERA

Zein joango dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera?


a) Mendiluze, Sarriegi, Beltza, Lizaso, Egaña, Fernandez, Colina eta Arzallus.

b) Arzallus, Lujanbio, Iturriaga, Lakuntza, Leitza, Alberdi, Colina eta Gaztelumendi.

c) Colina, Lazkao Txiki, Baxarri, Silveira, Txirrita, Xalbador, Bilintx eta Gaztelumendi.

d) Mendiluze, Sarriegi, Arzallus, Gaztelumendi, Elortza, Lujanbio, Colina eta Iturriaga.

AGOTEEN GALDERAREN ERANTZUNA

AGOTEEN GALDERAREN ERANTZUNA

Galdera agoteei buruzkoa zen.

Zein da gezurra?

a)Belarriak itsatsita 3 boto

b)Apaizaren ondoan esertzen ziren 60 boto

c)Ilea argia zeukaten 8 boto

d)Elizan sartzeko ate berezia zeukaten 2 boto

Elizan sartu bai sartzen ziren, baina ate berezi batetik eta atzean egon behar omen zuten.

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, inoiz jantziko ez duen sekulako kamiseta itsusia jasoko duena mintzakide bat da: Edurne!!!!

Aupa, zu!!!!

2013/11/30

IRURTZUNEN ABENDUKO EUSKARAZKO EKITALDIEN HASIERA

Aurten ere, faltarik gabe, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irurtzunen izanen ditugu.

Abenduaren 3an 
17:00etan 
Irurtzungo kiroldegian

Sarrerak salgai Pikuxarren eta Martxuetan.

2013/11/27

ABENDUAREN 4 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

ABENDUAREN 4 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA
Agoteei buruzkoa da galdera!!!
Bai, agoteak!

Zein da gezurra?????

a) Belarriak itsatsita omen zituzten.

b) Apaizaren ondoan esertzen omen ziren.

c) Ile argia omen zeukaten.

d) Elizan sartzeko ate berezia omen zeukaten.

DURANGOKO AZOKARI BURUZKO GALDERAREN ERANTZUNA

DURANGOKO AZOKARI BURUZKO GALDERAREN ERANTZUNA
A! Berriro erori gara!!!!!! Gehiagok egin dute gaizki ongi baino!

zein da gezurra?

a) Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, Durangoko Andra Mariko elizpean.  7 boto

 
b) 1974an gobernadore zibilak debekatu egin zuen elizpean egitea. 51 boto
 
c) Aurten 48. edizioa izango da. boto 1
 
    d)1984tik aurrera argizaiola saria urtero ematen zaie euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten pertsona zein erakundeei. 22 boto
1   1992. urtetik ematen da Argizaiola saria!!!
Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, Durangora pintxo-pintxo joateko kamiseta jasoko duena Goe da!!!! Aupa, zu!!!!!

2013/11/24

TARTEKA EURIA EGIN ZIGUN BAINA GUSTURA EGON GINEN!


Tarteka euria egin zigun, baina oso gustura egon ginen konposta zer den ikasten Etxarri Aranatzen.

Sakanako eta Larraun eta Lekunberriko mintzakideak elkartu ginen eta bi auzo-konpostagailu bisitatu genituen.

Argazki kamera eramatea ahaztu zitzaigun. Hortaz, aurreko astean etxarriarrek konposta hobeki egiten ikasteko saioko argazki bat jarriko dizuegu.

Falta ziren mintzakideei udaberri aldera beste saio bat eskainiko zaie.


2013/11/22

BIHAR KONPOSTA ZER DEN IKASTEKO SAIOA

Bihar Sakanako hainbat mintzakide elkartuko gara Etxarri Aranatzen.

Bi auzo-konpostagailu bisitatuko ditugu eta konposta zer den ikasiko dugu.

Hitzordua goizeko 10:30ean da, udaletxearen aurrean.

Eguraldi oso txarra ari badu, azaroaren 30erako utziko dugu saioa.
 Larraun aldeko mintzakideak gonbidatu ditugu.

2013/11/20

AZAROAREN 27 ARTEKO GALDERA

AZAROAREN 27 ARTEKO GALDERA

Durangoko azoka 
Abenduan Durangon egiten den euskal liburu eta diskoak saltzeko azoka da. Baina...
Zein da gezurra?
a) Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, Durangoko Andra Mariko elizpean
 
b) 1974an gobernadore zibilak debekatu egin zuen elizpean egitea. 
 
c) Aurten 48. edizioa izango da. 
 
    d)1984tik aurrera argizaiola saria urtero ematen zaie euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten pertsona zein erakundeei. 
 

AZAROAREN 20RAKO GALDERAREN ERANTZUNA

Isturitzeko leizean bai opatu dituzte armak, apaingarriak eta musika tresnak, txirulak hain zuzen ere.

Baina orrazirik ez!!!!!

Orraziak 24 boto

Armak 8 boto

Apaingarriak 9 boto

Musika tresnak  44 boto
Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero,  Rasputinekin amets erotikoak izateko kamiseta zoragarria jasoko du... Urkixok!!!!! Zorionak!!!!!






2013/11/15

GAZTE ETA HELDUENDAKO ANTZERKIA GAUR ETXARRI ARANATZEN

Gaur, azaroak 15, 22:00etan Etxarri Aranatzeko kultur etxean

POTTOLA antzerki lana

gazte eta helduendako antzezlana

Sarrera 6 euro




2013/11/14

IRAKURRI, GOZATU, OPARITU KANPAINA ETXARRI ARANATZEN


Orain hasi eta urtarrilaren 15 arte

Etxarriarrek herriko liburutegian euskarazko liburuak hartu,

irakurri,

liburua itzultzerakoan fitxa txiki bat bete,

eta liburuzainak txartel bat emanen dio.

Txartel horrekin Etxarri Aranazko bi liburu dendetan (Kaxeta eta Ametsa, lehen Marixele) liburu berbera edo euskarazko beste liburu bat erosi ahal izanen du %25 merkeago.

Euskara ikasten ari diren edo mintzakiden ari diren etxarriarrek %50eko deskontua izanen dute.

2013/11/13

GEZURRAK ESATEAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Gezurra esatean hortzak erakustearena gezurra da!!!


Sudurrean hazka egin 9 boto

Hortzak erakutsi  41 boto

Ezpainak hozkatu  13 boto

Eskua ahora eraman 10 boto

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, "pitilineko/totoko azkeneko tintina sekatzeko" sekulako kamiseta jasoko duena Sara L. da!!!!


(Kamisetaren erabilera Aitorrek proposatu du)

AZAROAREN 20 ARTEKO GALDERA!!!!

Euskal Herriko historiari eta arkeologiari buruzkoa!!

Zer objektu EZ dute aurkitu Isturitzeko leizean (Nafarroa Beherea)?

a) orraziak

b) armak

c) apaingarriak
d) musika tresnak

2013/11/12

IRURTZUNGO ASTEARTEETAKO TALDEA OSTEGUNETARA

Irurtzungo astearteetako taldea ostegunetara aldatu da.

Hemendik aurrera ostegunetan elkartuko dira,

17:30ean

Iratxo elkartean


2013/11/08

ES QUE... GAZTELANIAZ EZAGUTU GENUEN ELKAR!

Bikote euskaldunei zuzendutako tailerra antolatu dute Bakaikun 
Biak euskaldunak izan arren harremana gaztelaniaz hasi zuten eta egunerokoan gaztelania erabiltzen duten bikote ugari daude Bakaikun. Jakina, bikoteen ispiluan begiratzen diren seme-alabengan eragina du hizkuntza jokabide horrek. Horregatik, euskaldunak izanda ere gaztelaniaz bizi diren bikoteei propio zuzendutako ikastaroa antolatu du Bakaikuko Udalak. 

Gemma Sangines unibertsitate irakasleak emanen du tailerra.
Izen ematea
Azaroaren 17an, domekan, 10:00etatik 14:00etara izanen da ikastaroa. Bitartean ludoteka zerbitzua izanen da. Izena emateko bakaikukoudala@gmail.com e-postara zuzendu. Matrikula, 10 euro bikoteko.


Iturria: guaixe.net (moldatua)
Bikote euskaldunei zuzendutako tailerra antolatu dute Bakaikun - See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17828&IdHerria=6#sthash.JwT4x85Y.dpuf
Bikote euskaldunei zuzendutako tailerra antolatu dute Bakaikun
Biak euskaldunak izan arren harremana gaztelaniaz hasi zuten eta egunerokoan gaztelera erabiltzen duten bikote ugari daude. Jakina, bikoteren ispiluan begiratzen diren seme-alabengan eragina du hizkuntza jokabide horrek. Horregatik, euskaldunak izanda ere gaztelaniaz bizi diren bikoteei propio zuzendutako ikastaroa antolatu du Bakaikuko Udalak. Gemma Sagües-ek unibertsitate irakasleak emanen du tailerra.

Izen ematea
Azaroaren 17an, domekan, 10:00etatik 14:00etara izanen da ikastaroa. Bitartean ludoteka zerbitzua izanen da. Izena emateko bakaikukoudala@gmail.com e-postara zuzendu. Matrikula, hamar euro bikoteko.
- See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17828&IdHerria=6#sthash.JwT4x85Y.dpuf

Bikote euskaldunei zuzendutako tailerra antolatu dute Bakaikun - See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17828&IdHerria=6#sthash.JwT4x85Y.dpuf
Bikote euskaldunei zuzendutako tailerra antolatu dute Bakaikun
 - Argazkia Haunditu Biak euskaldunak izan arren harremana gaztelaniaz hasi zuten eta egunerokoan gaztelera erabiltzen duten bikote ugari daude. Jakina, bikoteren ispiluan begiratzen diren seme-alabengan eragina du hizkuntza jokabide horrek. Horregatik, euskaldunak izanda ere gaztelaniaz bizi diren bikoteei propio zuzendutako ikastaroa antolatu du Bakaikuko Udalak. Gemma Sagües-ek unibertsitate irakasleak emanen du tailerra.

Izen ematea
Azaroaren 17an, domekan, 10:00etatik 14:00etara izanen da ikastaroa. Bitartean ludoteka zerbitzua izanen da. Izena emateko bakaikukoudala@gmail.com e-postara zuzendu. Matrikula, hamar euro bikoteko.
- See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17828&IdHerria=6#sthash.JwT4x85Y.dpuf
Bikote euskaldunei zuzendutako tailerra antolatu dute Bakaikun
 - Argazkia Haunditu Biak euskaldunak izan arren harremana gaztelaniaz hasi zuten eta egunerokoan gaztelera erabiltzen duten bikote ugari daude. Jakina, bikoteren ispiluan begiratzen diren seme-alabengan eragina du hizkuntza jokabide horrek. Horregatik, euskaldunak izanda ere gaztelaniaz bizi diren bikoteei propio zuzendutako ikastaroa antolatu du Bakaikuko Udalak. Gemma Sagües-ek unibertsitate irakasleak emanen du tailerra.

Izen ematea
Azaroaren 17an, domekan, 10:00etatik 14:00etara izanen da ikastaroa. Bitartean ludoteka zerbitzua izanen da. Izena emateko bakaikukoudala@gmail.com e-postara zuzendu. Matrikula, hamar euro bikoteko.
- See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17828&IdHerria=6#sthash.JwT4x85Y.dpuf
Bikote euskaldunei zuzendutako tailerra antolatu dute Bakaikun
 - Argazkia Haunditu Biak euskaldunak izan arren harremana gaztelaniaz hasi zuten eta egunerokoan gaztelera erabiltzen duten bikote ugari daude. Jakina, bikoteren ispiluan begiratzen diren seme-alabengan eragina du hizkuntza jokabide horrek. Horregatik, euskaldunak izanda ere gaztelaniaz bizi diren bikoteei propio zuzendutako ikastaroa antolatu du Bakaikuko Udalak. Gemma Sagües-ek unibertsitate irakasleak emanen du tailerra.

Izen ematea
Azaroaren 17an, domekan, 10:00etatik 14:00etara izanen da ikastaroa. Bitartean ludoteka zerbitzua izanen da. Izena emateko bakaikukoudala@gmail.com e-postara zuzendu. Matrikula, hamar euro bikoteko.
- See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17828&IdHerria=6#sthash.JwT4x85Y.dpuf

2013/11/07

ANTZERKIA OSTIRALEAN ETXARRI ARANATZEN

Azaroaren 8an, 22:00etan

Etxarri Aranazko kultur etxean

Jon Barbarin aktorearen TXIMINOA
Sarrera 6 euro

Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

2013/11/06

AZAROAREN 13 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Nola nabaritu ahal zaio pertsona bati gezurretan ari dela?

Zein da gezurra?

ZEIN DA GEZURRA?

a) Hitz egiten ari den bitartean, sudurrean hazka egiten du.

b) Hitz egiten ari den bitartean, hortzak erakusten ditu.

c) Hitz egiten ari den bitartean, ezpainak hozkatzen ditu.

d) Hitz egiten ari den bitartean, eskua ahora eramaten du.



OLIVER ETA BENJIREN GALDERAREN ERANTZUNA

OLIVER ETA BENJIREN GALDERAREN ERANTZUNA

18 kilometro omen dauzka Oliverrek eta Benjik jokatzen duten futbol zelaiak.

Erantzunak banatu samar daude.

4 km - 14 boto

9 km - 26 boto

18 km - 30 boto

20 km - 20 boto

2013/10/31

JOXEMARI ITURRALDE ETORRIKO DA GU BISITATZERA

Hortaz, bisitarako hona hemen proposamenak.



Joxemari Iturralderen  
Poloniako lautada izoztuak 
 eta 
Rasputin eta San Petesburgoko gauak.
 

2013/10/30

AZAROAREN 6 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Oliver eta Benji telesailean korrika orduak pasatuta ere, inoiz ez ziren atera (porteriara) iristen.

Egin diren kalkuluen arabera, zer neurri zeukan futbol zelaiak?

a) 4 km

b)  9 km

c) 18 km

d) 20 km
 
 

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAEren autorea???

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAEren autorea????

Bernat Etxeparek idatzi zuen LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE!!!

Gehien-gehienok aztatu duzue!!!!

Lauaxeta 3 boto

Axular 11 boto

Bernat Etxepare 64 boto

Lizardi 6 boto

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, komuna garbitzeko kamiseta jasoko duena hasiera mailako Itziar da!!! (mmm.... berriro hasiera maila?)
:-)

2013/10/28

OSTEGUNERAKO PROPOSAMENA

Eneko Etxebarrietaren Myanmar irribarreen sorlekua

Urriak 31, osteguna

20:00etan

Irurtzungo Iratxo elkartean

 Lehen Birmania izandako Myanmar herria herri aparta da. Politikan  aspaldidanik isolatuta, herri honen tradizioek zein budismoak bere hartan eta jator diraute, aldaketarik gabe. Santutegi zaharrek eta bertako 107 hizkuntzek harridura eta mirespena eragiten diete bertan dabiltzan ibiltari apurrei.
Ikus-entzunezko bideo eta argazkien bitartez, ikuslea bidaiari izango da Myanmarreko bazter magiko eta interesgarrienetan zehar: orain 800 urte Bagan-eko zelaietan altxatutako pagoda ugariak, Mandalay-ren ondotxoan antzina izan ziren inperio birmaniarren hiriburuak, Ayeyarwady erreka mantsoa eta bertan dabiltzan txalupak, arrozadiak, Inle lakuko arrantzaleak, gastronomia birmaniarra… eta gauza guztien gainetik, alai eta bihotza zabalik bizi den bertako jendea, “Myanmar, irribarren sorlekua” dela pentsarazten duena.


Antolatzaileak: Iratxo Elkartea eta Aizpea, Euskara Taldea

Iturria: http://blogak.com/irurtzuneuskaraz

 

 

2013/10/27

IRAKURLE TALDEA ETXARRI ARANATZEN

Irailean hasi zen eta bi hilabetetik behin elkartuko da Irakurle Taldea.

Helburua euskaraz irakurtzeko ohitura indartzea eta irakurritakoaren gainean beste herritar batzuekin solasalditxoa izatea, gozatzea eta ongi pasatzea da.
Hitzordua ostegunetan da, liburutegian, 19:00etatik 20:20era. Aingeru Mikeok eginen ditu dinamizazio lanak.

Heldu den hitzordua hil honen 31n da. Jokin Muñozen Antzaren bidea izanen dute hizpide.

Hurrengoa abenduaren 12an izanen da, Jon Arretxeren 19 kamera komentatzeko.

Doako zerbitzua da. 

Egun 13 lagunek parte hartzen dute, baina gehiagorendako zabalik dago.