2013/12/17

BIHAR JOXEMARI ITURRALDEREN BISITA IZANEN DUGU!!!


Joxe Mari Iturralde idazlea gonbidatu dute aurten Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEK-k. Haren Poloniako lautada izoztuak eta Rasputin eta San Petersburgoko gauak liburuak irakurtzeko proposamena egin dute, bai euskaltegiko ikasleei bai sakandar guztiei ere. Horiek irakurri ondoren egilearekin haiei buruz hitz egiteko aukera izanen da bihar.

Liburuak
Poloniako lautada izoztuak (Igela, 2001). Erdi mailakoa.
Maitasun istorio bat kontatzen du bukaerara arte argituko ez dena. Horrela liburu guztian zehar misterioa mantenduko du. Narrazio berezia da, misteriotsua eta interesgarria, normalean oharkabean pasatzen diren detaile txikien deskribapenari garrantzi handia ematen diona.

Rasputin eta San Petersburgoko gauak (Elkar, 2013). Goi mailakoa.
Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.



Iturria:  http://guaixe.net/sakana/1387196332347
(pixka bat moldatua)

No comments:

Post a Comment