Pages

2013/11/24

TARTEKA EURIA EGIN ZIGUN BAINA GUSTURA EGON GINEN!


Tarteka euria egin zigun, baina oso gustura egon ginen konposta zer den ikasten Etxarri Aranatzen.

Sakanako eta Larraun eta Lekunberriko mintzakideak elkartu ginen eta bi auzo-konpostagailu bisitatu genituen.

Argazki kamera eramatea ahaztu zitzaigun. Hortaz, aurreko astean etxarriarrek konposta hobeki egiten ikasteko saioko argazki bat jarriko dizuegu.

Falta ziren mintzakideei udaberri aldera beste saio bat eskainiko zaie.


No comments:

Post a Comment