2010/11/18

Ikaragarrizko bertso saioa

Etzi, larunbata
Altsasun
20:00etan
Iortian
Bertso saioa
Kima euskara taldeak antolatuta Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin
Primerako bertsolariak, aurkezpenik behar ez dutenak:
Julio Soto
Julen Zelaieta
Oihane Perea
Iñaki Viñaspre
Sustrai Colina
Andoni Egaña

Martxan da Bertsoberriz Altsasun zikloa, Kima euskara taldeak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatuta. Haren bidez bertsolaritzaren zaletasuna zabaldu eta sustatu nahi dugu Altsasuko eta, oro har, sakandarren artean.

Bertsoberriz Altsasun zikloak puntako bertsolariak dakarzkigu oraingoan. Primerako bertso-saio batekin gozatzeko aukera izanen dugu, punta-puntako inprobisatzaileak izanen baitira. Alde batetik, Julio Soto eta Julen Zelaieta. Bestetik, Arabako Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre. Eta seikotea osatzeko Sustrai Colina eta Andoni Egaña bertsolari apartak etorriko dira. Josema Leitza gai-jartzailearen esanetara ariko dira kantuan. Eskaintza edozein bertsozale asetzeko moduko adela uste dugu.

Bertso saioa azaroaren 20an, larunbatarekin, 20:00etan izanen da Iortia kultur guneko areto txikian. Horregatik, antolakuntzatik oharra zabaltzen dugu sarrerak lehenbailehen eskuratzeko, gabe gelditu nahi ez baduzu behintzat, areto horretan 99 pertsonarendako tokia besterik ez baitago. Sarrerak 5 eurotan daude salgai Iortia kultur gunean. Zortea probatu nahi duenak jakin dezala Beleixe Irratian (FM 107,3), Sakanako irrati euskaldunean, lau sarrera zozketatuko dituztela (astegunetan 13:30etik 14:00ak bitartean). Besterik gabe, antolakuntzaren aldetik bertso saioarekin gozatzea besterik ez dizuegu opa.

No comments:

Post a Comment