2013/05/18

LINGUA NABAJORUM OSTIRALEAN

Heldu den maiatzaren 24an, ostiralarekin
gaueko 22:00etan
Etxarri Aranazko kultur etxean
sarrera 6 euro

Antolatzaileak: Etxarri Aranazko Udala eta Nafarroako Topagunea BATBIRALAU 

LINGUA NABAJORUM     
Ez dok hiru taldearen eskutik

2012 euskarazko antzerki lanik onena MAX sarien arabera
Euskararen Historia zeinean gizonak gizonaren kontra eta euskaldunak euskaldunaren kontra diharduen.

Euskaldunak historian zehar beti ibili dira liskarrean kanpokoekin edo euren artean. Egileen arabera liskarrok sortu eta garatu dute euskara. Gatazka  bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio.

Hortaz, euskararen garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak,  beti egongo direlako.

Eszeptikoak? Deskonzertatuak? Teoria hau gaitzesten duzue? Utzi albo batean aurreritziak. Ikusi “Lingua Nabajorum”  eta… izugarrikeria hau asmatu dutenak txikitu nahi izango dituzue. Horrela euren tesia frogatuta geratuko da: gatazkak beti iraungo du, zuek aberrazio hau definitzeko hitz berriak sortzeko beharra nozituko duzue, eta horrela euskarak aurrera jarraituko du bere bilakaeran.


No comments:

Post a Comment