2012/06/01

Gu ere han izan ginen!

Kultura handikoak garelako!!!

Zein ongi pasatu genuen atzo! 

Picassoren Gernika koadroari buruz ikaragarri ikasi genuen: Gernika margotu aurreko koadroak zein diren eta euren estiloa, zer dela-eta egin zuen koadroa, egiteko prozesua, inspirazio iturriak, egin diren koadroaren bertsioak...

Bi txandetan egin zuten. Bat arratsaldeko bostetan eta bestea iluntzeko zortzietan.
Gu, mintzakideok, bi txandetan izan ginen, batzuk batean eta beste batzuk bestean.

Amaitzeko, lehen saioaren amaieran, Kitz Mendiolak zera iragarri zigun:  Altsasuko Itziar Nazabalen Arte Eskolako ikasleek Gernika koadroaren bertsioak egin zituztela eta Altsasuko Iortian zeudela erakusgarri larunbat arte.

Bi aldiz pentsatu gabe hara ere joan ginen!!!
 Mintzakideondako atzo euskaltegira joatea zerbait berezia izan zen, zirraragarria, gehien-gehienok bertako ikasle-ohiak baikara. Beste mintzakide batzuek euskaltegiko ikasleak ere bagara egun.

No comments:

Post a Comment