Pages

2012/12/19

LARUNBATEKO HITZORDUAK

Larunbatean, hilak 22, hainbat hitzordu euskaldun daude Sakanan.

1- Lehengoan aipatu genuena: Neguko Solstizioaren ospakizuna. Altsasun, 19:00etan, Dantzalekun.

2- Bertso saio ederra Altsasuko Gure Etxean. Saioa 19:00etan hasiko da eta bertan izanen dira, Altsasuko Bertso Eskolako ikasleekin batera, Uxue Alberdi, Eneko Lazkoz eta Jon Maia bertsolariak.

Nafarroako Bertsozale elkarteak antolatu du saioa, eta sarreren erdia Bierrik Fundazioarendako izanen da.

3- Beste bertso saio eder bat Irurtzunen, baina afaria eta guzti!
BERTSO-AFARIA Iratxon. Bi bertsolari handi. Alaia Martin gaztea eta Jon Maia beteranoa. Bertsozalea baldin bazara, hor duzu aukera polita gau on bat igarotzeko. 

 

No comments:

Post a Comment