Pages

2008/05/19

Argentinako euskara irakaslea guztion eredugarri



Kima Euskara Taldearen gonbiteari jarraituz, ostegunean 35 bat pertsona bildu ginen Iortia kultur gunean Rocio Basterra entzutera.

Argentinarra, Viedmakoa, RocĂ­ok azaldu zigun familia loturengatik jarri zela harremanetan euskal kulturarekin. Dantzak eta bestelako jarduerek beste urrats bat ematera eraman zutela kontatu zigun. Bahia Blancan duela lau urte euskara ikasten hasi zen. Internet bidezko ikasketa prozesu aitzindari baten bidez euskara ikasten hasi zela azaldu zigun bildutakoei.

Ikasteaz gain, irakasle lanetan aritu zen Viedman, Bahia Blancan eta Rio Coloradon besteak beste.

Iortiara gerturatutako euskara ikasle askorentzat eredugarria izan zen neska honen lana.

No comments:

Post a Comment