Pages

2012/07/09

Etxarri Aranazko talde berria ibiltari!

Oso ibiltari dabil Etxarri Aranazko talde berria.

Orain dela bi aste Altsasuko Dantzalekuko siets eta arbolako txabola bisitatu zituzten, baita paseo bat eman ere. Sanpedro baseliza ere ikusi zuten eta, despeditzeko, Urdiaingo igerilekuetan pote bat hartu zuten.
Pasa den astean Lizarrusti aldean izan ziren. Kifosa ondoko urtegi txikia ikusi zuten. Gero Elkorriko Itturiuseittu.Lizarrustiko parketxea itxita zegoenez, herriko igerilekuetan hartu zuten potea.
Gaur Beheko basoko haritz zaharren ibilbidea egin dute.

No comments:

Post a Comment