2013/02/09

IRURTZUNEN ZINEMA ANTOLATU DUGU!

Heldu den otsailaren 15ean, ostiralarekin, iluntzeko 20:00etan
Irurtzungo bi mintzakide taldeok film bat ikusiko dugu Pikuxarreko goiko aretoan.
Segur aski Gartxot ikusiko dugu.

Ondoren Pikuxarreko tabernan jateko zerbait eskatuko dugu: pizza, ogitartekoren bat...
Irurtzunen euskara ikasten ari diren ikasleak gure ekimenera gonbidatu ditugu, baita bertatik pasa nahi duen edozein euskaldun ere!!!!

No comments:

Post a Comment