Pages

2013/10/11

BADIRA, BAGARA DOKUMENTALA GAUR

Euskarak Erriberan bizi duen egoera erakusten duen dokumentala gaur, hilak 11, 19:00etan, proiektatuko da Etxarri Aranazko Kultur Etxean

Tuterako Argia ikastolak, Mondragon Unibertsitatearen laguntzaz eta euskarak Erriberan bizi duen egoera ezagutarazteko asmoz, Badira, Bagara izeneko dokumentala sortu du. Dokumentala irailaren 6an mustu zen Donostian eta ordutik Euskal Herriko 11 txokotara eraman da.
elburua Nafarroako eremu ez euskaldunean euskara nola bizi den ezagutzea da. Euskara zabaltzeko lanbidean Tuterako Argia ikastolak lan handia egiten du eta hori erakusten du dokumentalak. 

Iturria: guaixe.net (moldatua)
         

No comments:

Post a Comment