Pages

2013/10/12

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIKO SAIOA ALTSASUN

Altsasun jokatuko da igandean Txapelketa Nagusiko laugarren saioa.


Asteburu betea dator Bertsolari Txapelketa Nagusian. Hendaiako larunbateko kanporaketaren ostean, igandean hurrengoa jokatuko da, Altsasun. Saioa herriko Burunda pilotalekuan izango da, 17:30ean hasita. Sarrera guztiak salduta daude, hortaz ez da lehiatila irekiko.

Euskal Herriko Bertso Txapelketako Altsasuko kanporaketarako sarrera duten 800 pasa lagunendako gonbite berezia egin du BIERRIK FUNDAZIOAK: ON EGIN BERTSOLARITZAREKIN. Altsasuko 3 jatetxetan -Arkangoa, Biltoki eta Kaixo– bertso txapelketako sarrera erakutsitz gero, deskontua bazkarian. Aprobetxatu, bapo bazkaldu merkeago eta gozatu bertso saio bikainaz: On egin!
Iturriak: Bertsozale elkartea eta Bierrik fundazioa

No comments:

Post a Comment