Pages

2007/11/21

1. JARDUERA OSAGARRIA, ABENDUAK 3

BAI, Euskararen egunean, Nafartarron egunean mintzakideok elkartu eta gure eskualdeko altxor bat ezagutzeko aukera paregabea izango dugu! Hitzordua: 11:00tan, Uharte Arakilen dagoen ZAMARTZE baselizan. Bertan Mikel Garziandiak eraberritze lanak azaldu eta Zamartze azpiko herri erromatarraren inguruan hitz egingo digu!

Animatu eta izena eman! (dohan da)

2007/11/09

BATIXABI jokoa berriz ere gure artean

Hemen da berriro batixabi, hitz eta esapideen jokoa. Kima Euskara Taldeak sustatuta ikasturteko bigarren jokaldia banatu berri dugu. Aurrekoan bezala galde-erantzunen sistema alde batera utzi dugu eta beste joko modu baten alde egin dugu: hitza eta esanahia lotzearen alde.

Jokaldi honetan Kimarekin jolastu nahi dutenek txartelean bi zutabe opatuko dituzte. Batean informatikarekin lotutako hitzak daude eta, bestean, aldiz, esanahiak. Batixabiko jokalariek hitza bere esanahi egokiarekin lotu beharko dute. Lotura guztiak zuzen egiten dituztenen artean Kima Euskara Taldeak MP4 eder bat zozketatuko du.

Azaroaren 29ra arteko epea dago jolasteko.

informazio gehiago http://www.altsasukokima.com/ helbidean

2007/11/08

TOPONIMIA IBILBIDEAK

Iazko arrakastaz jabeturik, aurten ere Altsasuko Kima Taldeak TOPONIMIA IBILBIDEAK antolatu ditu. Datorren azaroaren 24ean hasiko dira ibilbide hauen azalpenak ematen. Arratsaldeko 4etan Iru-Bide ingurutik abiatuko da taldea lehenengo egunean. Animatu lagunok! Ekintza ederra eta euskaraz aritzeko aukera paregabea!

Ikus http://www.altsasukokima.com/ web orrian

HASI DUGU IKASTURTEA!!

Pasa den astelehenean mintzakideok, Etxarri Aranatzko Kultur etxean bildu eta ikasturteari hasiera eman genion. Taldekideak ezagutu, tripa bete eta tarte batean hitz eta putz aritu ginen. Horrela, hitz eta putz alegia, ikasturte osoan ekiteko asmoarekin. Lana dela, etxeko kontuak direla eta ez direla joan ezin izan zuenik ere izan zen, baina horiek ere gure berri izango dute! Guzti guztiok hasiko gara aste honetan martxan! On egin digula!!