Pages

2009/03/09

Haur kantari Jaialdia!

Martxoaren 20an Haur Kantari Jaialdia Sakanara iritsiko da . Altsasuko Iortia kultur guneko oholtza gainera igoko dira besteak beste Lakuntzako 6 taldeak eta Altsasuko 5ak.

Ikuskizun zoragarriaz gozatzeko aukera ederra!

2009/03/06

Ama baten maitasuna

A
n
t
Z
e
R
K
I
a




Etxarri Aranazko kultur etxean "Ogiyik karri etzun semia" bakarrizketa ikusteko aukera eskainiko digu Nafarroa Oinezek. Ama baten eta bere semearen arteko harreman gorabeheratsuak ezagutzeko aukera izanen dugu, bihar, 18:30ean.
Ongi pasatzeko prest??

2009/03/04

MARTXOAK 8

E
M
A
K
U
M
E
A
R
E
N

e
g
u
n
a


Altsasuko Feministak eta Bilgune Feminista taldeek abortua “libre eta dohainik” aldarrikatzeko hainbat gauza prest dituzte. Igandean 13:00etan Etxarri Aranazen kontzentrazioa eta ondoren trikipoteoa eta egun berean Altsasun, 19:00etan plazatik abiatuta manifestazioa. Irurtzungo Emakumeen Taldeak ere martxoak 15arte luzatzen diren jardunaldiak antolatu ditu.
Argi dago Sakana osoan izango direla emakumearen eguna ospatzeko aukerak!!


SALAM MALECUM!!

Maroko Altsasuko Iortia kultur gunean izango dugu Itziar Nazabalen eskutik.

Sala malecum erakusketa
martxoaren 6tik hilaren amaierara arte
ikusgai egonen da,
beraz
animatu eta arteaz gozatu!!