Pages

2010/05/20

IPUIN LEHIAKETA

Kima euskara taldeak antolatutako ipuin lehiaketak baditu sarituak eta horien artean mintzakide bat ere izan dugu. "Eraztun magikoa" idatzia izan da, Eugenio Bonok, Jose Luis Ojerrek, Noelia Martinek, Mikel Aingeru Lealek, eta Juanan Guerrerok aurkeztutakoa eta B mailan txapelduna. Zorionak tortillometrolariak!!

2010/05/06

Nafarroan euskarak bizi duen egoeraren aurrean erantzuna aktibatzeko dinamika abian dago. Horregatik, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, maiatzaren 15ean Iruñean manifestazioa eginen da, baita beste hainbat ekintza interesgarri ere. Beraz badakizue, animatu eta euskaraz bizi!!


2010/04/30

'Euskal Herrian Euskaraz bizi! Euskal Herri euskalduna eraiki!'

Heldu den maiatzaren 2an lehen Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da Etxarri-Aranatzen. Hamaika ekintza eginen dira euskararen alde, besteak beste, auzatea, kale animazioa, gaztetxekoen serigrafia tailerra, herri bazkaria, pailazoak, baita erromeria ere. Aukera paregabea euskaraz gozatzeko, beraz badakizue, igandean mintzakideak Etxarrira!!