Pages

2012/05/09

IPUIN SARITUA

3. mailan, euskaltegiko Sakontze taldeko Melanierekin batera, mintzakidea den Maitekjaso du saria,  idatzi duen ipuin bikainarengatik.

Mintzakidea izateaz gain, Maite Melanieren taldekidea da.

Maiteren ipuinak KARMELEREN SEKRETUA izenburua dauka.
Melanieren ipuinak, berriz, ZIN EGITEN DIZUT izenburua dauka.


KARMELEREN SEKRETUA Gerra zibilaren ondorengo urte latzetan kokatuta dago. Olaztiko neskatxo bat da protagonista. Gaztea zen eta bizitzaz eta festaz gozatu nahi zuen, baina familiaren egoerak beste lan batzuk egitea ere eskatzen zion.

ZIN EGITEN DIZUT ipuinean Urbasa da protagonista, bere edertasunarekin eta historian zehar bertan gertatu diren kontuekin, Gerra zibileko gertaera lazgarriak kasu. Hau guztia oso modu poetiko eta goxoan kontatuta.

2012/05/06

Saria sagardotegian bazkaria da

Proposamen berezi bat: Bazkari bat dago Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun,
mintzakideen artean zozketatzeko. 12 pertsonarendako bazkaria Zornotzako
Uxarte sagardotegian.

Zozketan parte hartzeko egin beharko dena: talde bakoitzak bere
berbatalde, mintzataldearen argazki bat bidali beharko du
praktikatuaek@gmail.com helbidera. (Talde bakoitzeko argazki bakarra)

Argazkiak jasotzeko azken eguna maiatzaren 13a da.

Kontuan izan, bazkariak maiatzean izan behar duela.

2012/05/04

Aupa! Mintzakide bat ipuin onenen artean!

Pasa den otsaila eta martxoan mikroipuinak idazten ibili ginen Sakanako Mankomunitateak antolatutako lehiaketarako eta badauzkagu emaitzak.

Aldi berean euskaltegiko ikaslea eta mintzakidea den Maite idazle onenen artean dago.

Zorionak, Maite!

Hona hemen epaileen arabera saria merezi duten mikroipuinen zerrenda:
1. mailan EX-AEQUO  Etxarriko taldeko Marianoren A ze sendagille
                                      Ainhoaren taldeko Angelinesen Momotxorroak
2. mailan ez dago saririk

3. mailan EX-AEQUO  Sakontze taldeko eta Mintzakide Maiteren Karmelen sekretua
                                       Sakontze taldeko Melanieren Zin egiten dizut

Guztiek liburu sorta bikain bana jasoko dute opari.

Igande goiza euskaraz pasatzeko...

Igande goiza euskaraz pasatu nahi duenarendako ideia.
Arbizuko LORE ETA LANDAREEN AZOKAra joatea.

Dakigun bezala Arbizun euskaldun asko dago!

Azoka hau udalak eta Zizkerte kultur taldeak antolatu dute.