Pages

2012/08/04

2012/08/03

OPORRETATIK EUSKARAZ POSTALA BIDALTZEAK SARIA DAUKA!

Udan postalak euskaraz bidaltzeak saria izan dezake. Bigarren urtez hemen dugu "oporretan idatzi euskeraz" kanpaina. Bidali zuen oporretako postala EUSKERAZ, Irurtzungo Pikuxarrera eta bi afariren zozketan parte hartuko duzu. Animatu eta zorte on!

2012/07/31

PASEOTXOA EMAN ETA MAJO MERIENDATU!

Hori da atzo egin zuena Etxarri Aranazko taldeak.

Urbijotzenden zubitik Sanadrinera joan ginen. Sasi guztien tartetik eta lar guztien barrutik!!!!!

Ondoren Sanadringo mahai batean majo meriendatu genuen!!! Eta buelta!

Oso gustura!

Irailaren 3an berriro elkartuko gara.

Oharra: argazki kamera eraman bai, baina argazki bat baino ez genuenez atera, karramarro batena... hona argazki freskagarri hau!!!!!!!

2012/07/23

GAUR BAI! GAUR ERAMAN DUGU ARGAZKI KAMERA!

Baina bi karramarro baino ez ditugu aurkitu, Fernando ez da etorri eta!

Bat txiki-txikia eta ezin izan diogu argazki dezentea atera. Kamerak ez zuen behar bezala enfokatzen!

Eta bestea ederra!!!!!

Argazkia atera eta gero, errekara itzuli ditugu karramarroak!!!!

Sanadrinerako bide "alternatiboaren" beste zati bat egin dugu.
Heldu den astean azken zatia eginen dugu eta Sanadrinen meriendatuko dugu!!!!!!

Eta azken aste hauetan gurekin etorri denez, Saathi ohorezko mintzakide izendatu dugu!