Pages

2012/12/05

ABENDUAREN 5ETIK 12RAKO PASABIDEKO GALDERAREN SARIA

abenduaren 5etik 12rako pasabideko galderaren saria


Sakanako basoetara onddotara

joateko txartel bat*
*Oinetako egokiak, saskia, labana, makila eta bestelako tresnak norberak jarri beharko ditu.

LEHIAKETA: BADAKIZUE ZEIN KOLORETAKOAK DIREN OBULUAK!!!

Obuluak urre kolorekoak dira!!!!! Ez erotu interneten begira!!!

Eta hiruk baino ez dute aztatu!!!!!

Ez dira gardenak, askok eta askok eta askok botoa eman duzuen arren!!!!

Telefono esklusibo-esklusiboa jasoko duena Patxi Ramirez da! Zorionak!!!!

2012/12/02

DURANGOKO AZOKARA JOATEKO AUTOBUSA

ABENDUAREN 8an     DENOK DURANGORA
Sakana-Durango autobusa
Irteera: 9:00etan, Etxarri Aranazko autobus geltokitik
Itzulera: 20:30ean
Ordainketa: Xapateron edo Leku Onan,           
abenduaren 3rako (10 €)

Antolatzaileak: Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua eta Etxarriko Euskara Batzordea  

PIRRITX, PORROTX ETA FAMILIA GUZTIA IRURTZUNEN

Bihar, abenduak 3, Pirritx, Porrotx, Marimotots eta familia guztia Irurtzunen izanen dira, arratsaldeko 17:00etan, kiroldegian.

Ospakizun urtea dugu pailazook aurtengoa, izan ere, amona Josefinak 100 urte beteko baititu! Pirritxen, Porrotxen, Mari Mototsen eta Pupu eta Loreren eskuetako hatzak zein oinetako behatzak ere behar dira halako zenbaki potoloa zenbatu eta osatzeko! Pailazoak eta lagunak amonaren baserrira joango gara gure amona eta jada birramona ere badenarekin festa egitera. Zaharra bezain polita, argia eta irudimentsua da amona. Guztiek zoriondu nahi dute Josefina maitagarria. Bada norbait , ordea, festa zapuztu nahi duena, eta gu oztopatzen saiatuko dena etengabe. Lortuko ote du? Ala maitasuna eta alaitasuna gailenduko ote dira azkenik? Zatoz gurekin batera amona Josefinari zorionak zuri abestera!