Pages

2013/02/05

IRURTZUNGO MINTZAKIDEAK ALTSASUKO INAUTERIETARA

Heldu den otsailaren 12an, asteartearekin, Irurtzungo mintzakideek Altsasu bisitatuko dute. Dagoeneko ezagutzen dituzten arren, bertako herri inauteriak bizitzeko gogo handi daukate.

2013/02/03

SANTA AGEDA BEZPERA DEGU...

Bihar, hila 4, arratsaldeko 6:00etan, Kultur Etxetik SANTA AGEDAren koruak aterako dira, betiko koplak abestera. Eguraldi ona edo txarra izan, hor egongo da Irurtzungo korua.
Herriari buelta eman ondoren Iratxon txistorra, urdaia, ardo eta sagardoa izanen dira.
Iturria:  http://www.blogak.com/irurtzuneuskaraz

2013/02/01

GAUR GARTXOT URDIAINEN

Gaur, otsailak 1, arratsaldeko 19:30ean

Urdiaingo gaztetxean

eta domekan, otsailak 3, 18:30ean

Urdiaingo herriaren etxean

Gartxot filma ikusi ahal izanen da


Antolatzaileak: EHE eta Urdiaingo Udala