Pages

2013/04/11

EGIZU ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Egin behar bada, ba...

Mezu honen bidez 2012ko errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi
zaitugu.

Errenta aitorpena modu askotan egin dezakezu: autolikidazio proposamena
berretsiz, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora
joanda... Edozein modutan egiten duzula ere, gogoratu euskaraz egiterik
bauduzula.

Bestelako argibiderik nahi baduzu, UEMAk eman diezazkizuke:
946 279 195

*ZABAL EZAZU MEZU HAU*
 
 

2013/04/10

APIRILAREN 10ETIK 17RAKO GALDERA

Zer egiten du gamelu batek zendu baino lehen?

a) Arrantza
b) Lo
c) Bizi
d) Mihia atera

KORRIKAREN SORRERAREN GALDERAREN ERANTZUNA

NOLA ETA NOIZ SORTU ZEN KORRIKA EGITEKO IDEIA?
A) 1980ko AEK-ko irakasle bazkari batean Ibilaldia jaian inspiratuta
5 BOTO



B) 1980ko AEK-ko irakasle afari batean Kilometroak jaian inspiratuta
15 BOTO



C) 1980ko AEK-ko irakasle bazkari batean Kilometroak jaian inspiratuta
12 BOTO



D) 1980ko AEK-ko irakasle afari batean Ibilaldia jaian inspiratuta.
10 BOTO
 
Aztatu dutenen artean eta notarioaren aurrean, zozketa egin eta gero
BI BOLIGRAFO ZORAGARRIAK
jasoko dituena JABI TRAPERO da!!!!

2013/04/08

GU APAIZAC BAINO ASKOZ OBETO!!!

GU APAIZAC BAINO ASKOZ OBETO!!!!


Heldu den ostegunean, apirilak 11, goizeko 09:30ean, Altsasuko Iortia Kultur Etxean

APAIZAC OBETO dokumentalaren emanaldia