Pages

2013/06/15

BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU!

Urtero bezala Sakanako AEK-koek txozna paratuko dute Altsasuko San Pedrotan (ekainaren 29ean), baina horretarako laguntza behar dute, bai goizeko txandarako bai arratsaldeko txandarako.

Zu, irakurle, ordutxo batzuk txoznan laguntzeko prest bazaude, hots egin euskaltegira 948 468 258 edo bidali emaila euskaltegira sakana@aek.org eta pozik hartuko dute zure laguntza!

IRAKURLE KLUBA ETXARRI ARANATZEN

Etxarrin euskarazko irakurle taldea sortzeko deia
Hilabetea bukatu aurretik izena eman behar da liburutegian, irailean martxan jartzeko.

Etxarri Aranazko Victoriano Huizi udal liburutegiko batzordeak euskarazko irakurle taldea sortzeko deialdia egin du. Halako taldeetan irakurtzea gustuko duten eta gero irakurritakoaren gainean beste pertsona batzuekin hitz egin nahi dutenak biltzen dira. Deialdia, beraz, euskaraz irakurtzeko ohitura eta trebetasuna indartu nahi dutenendako da, “ez da irakurle amorratu edo trebatua izan behar talde honetako kide izateko”.
Azaldu dutenez, bi hilean behin etxean irakurtzeko euskarazko liburu bat aukeratuko da (liburua liburutegiak utzitakoa izanen da) eta gero, adostutako egunean, taldea liburua komentatzera elkartuko da. Aingeru Mikeoren gidaritzapean liburuko gaiak, pertsonaiak, estiloa, egilea, iritziak, eta abar izanen dituzte hizpide. Mikeok ikasturteko irakurketa-plana eginen du, eta berak dinamizatuko ditu bilerak, eta taldekideen partaidetza sustatzen ahaleginduko da.    
         
Iturria: http://www.guaixe.net/

2013/06/14

ZAKARRONTZIRA BOTA BAINO LEHEN...

eman beste aukera bat. Izan ere, NORK ESAN DU ZABORREK EZ DUTELA EZERTARAKO BALIO?
Aitor serio-serio eltze beroak mantelaren gainean jartzekoa egiten.

 IƱaki bonbilla zabaltzen eta Pepa mesfidati edo.
 Lata bat eta pintza batzuk eta kandelak jartzekoa.
 "Zer? Kafe kapsulekin belarritakoak egin behar ditugula?"
 Juli besteak lana txintxo egiten ari diren aztertzen.
Olio gafarrarekin lanpara egiteko prestatzen.
Lana eta lan eta indarrak berreskuratu behar, ezta, Ester? Pastatxo bat...
Indarrak berreskuratuta Ester eta Idoia haurrendako sugetxoa egiten tapoiekin.

Freskagarri lata batekin hautsontzi dotore bat.
Bonbilla ireki, lata baten ipurdia moztu, plastilina pixka bat eta tatxan!!!! lorontzia!!!!
 Gustavo kontzentratuta. Koka-kolaren bi botilaren ipurdiekin pinguinoa egiten.
Hara xanpuaren bote batekin zer egin daitekeen!
Batzuk lanean eta beste batzuk begira!
 "Ene!!! Rotaflex txiki honekin..."
 Beste bonbilla bat zabaldu, alanbre pixka bat eta beste lorontzi dotore bat!
 Idoia "kontuz egin behar dut, lore itxura eman eta ez erretzeko"
Mertxe "a ber... tetrabrika nola tolestu behar zela esan dute? "
 Urkixo "mahaian ez dago lekurik!!!! Lurrean tolestu beharko dut"
 Tere "Iritsiko zait oihala lata estaltzeko?"
Walid "lata bat, tapoi batzuk eta alanbre pixka batekin intsektu bat aterako zait"
 Bi koka kola botilaren ipurdi, bero pixka bat, margo pixka bat eta tapoi bat eta...
 Walid " dotore!"
 Garratz "kola zuria?"
 Hara zertarako balio duten Euskaltzaindiako astun horiek!!!!!
Aitorren paperezko saski baten proiektua!!!!!!!!