Pages

2009/01/23

Alvaro MundiƱano, barne barnetik


Etxarri Aranazko margolariak bere lanak eskegi ditu Noaingo kultur gunean.

Errealismotik abiatu eta surrealismorako bidea egiten du Alvaro MundiƱanok Barne-barnetik olio bilduman. Basoak, kaleak eta pertsonaia ospetsuek irudiak aurkituko ditugu bertan. Pablo Sarasateren partiturak, Miguel Angelen Sixtina Kaperaren irudiak eta Leonardo da Vinciren margoak Van Gogh-en irudiekin nahasten dira. Ilbeltzaren 8an mustu zuten erakusketa eta hilaren 29ra arte arratsaldero ikusgai egonen da astelehenetik ostiralera Elortzibarren.

Jose Ramon Andaren eta Txuspo Poyoren lan berriak

Nafarroako Museoaren erakusketa gelan artista sakandarren lanak daude ikusgai. “Nafarroako Museoa. Bilduma irekia. 2006-2008ko eskuraketak” izenarekin, museoak ikusgai jarri ditu urte horietan erositako 127 pieza. Horien artean daude Jose Ramon Andaren eta Txuspo Poyoren lanak.
Hiru atal handi hartzen ditu erakusketak: interes historikoko piezak (XIX. mende aurrekoak), pieza numismatikoak (moneta eta dominak) eta arte garaikideko obrak. 22 pieza berrik osatzen dute azken atal hau, 6 margolanek, 4 eskulturak, instalazio batek, 6 grabatuk, 3 argazkik eta bi bideolanek. 13 artisten artean leku berezia dute bi sakandarrek, Jose Ramon Andak eta Txuspo Poyok. Lehenagotik ere Nafarroako Museoaren bildumaren zati ziren artista sakandarren lanak. Nafarroako arte garaikidearen ordezkari azpimarragarrienetakoak direlakoan, Nafarroako Museoak artista sakandarren obra berriak eskuratu nahi izan ditu.
Otsailaren 22ra arte ikusgai dago erakusketa Nafarroako Museoan bertan, asteartetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara. Bisita gidatua nahi duenak aukera ona du larunbatero, 17:30ean, eta igandero, 12:30ean.

HERRI KIROL JAIALDIA OLAZTIN!!!

Olaztiko Gazte Asanbladak antolatuta, larunbatean, hilak 24, bertako pilotalekuak herri kirol jaialdi bikaina hartuko du 18:30etik aurrera. Sarrera dohainik izango da. Harri jasotze lanetan Goenatxo eta Mari Jose Sardon arituko dira. Eta aizkora lanetan, berriz, lau aizkolari ariko dira: Bihurri, Arrospide, Flores eta Nazabal, azkenak sakandarrak. Guzti hauen lana ikusgarria izango dela ez dago dudarik.
Puntako ikuskizun honetaz gozatzeko gonbitea luzatu du Olaztiko Gazte Asanbladak.

2009/01/19

TESTU BAZKA!!


kima Euskara Taldeak berriz ere euskaraz irakurketaz gozatzeko aukera bat luzatzen digu. Taldean irakurri eta testuari mamia ateratzeko saio independienteak. Hurrengo saioa otsailaren 9an, astelehenarekin, 19:00etan. Ausartu eta animatu!!!